Showing posts with label irudiak. Show all posts
Showing posts with label irudiak. Show all posts

2012/05/18

ESPAZIO IREKIKO (Open Space) TOPAKETA IRUDITAN


Zelangoa izan ohi da egun bateko espazio irekiko topaketa? Hara, Christine Kohler lagunaren ekimen eder batetik ateratako laburpen grafikoa!

*********************************
EGUN BAT ESPAZIO IREKIAN, IRUDIETAN

Iturria: Koehler, Christine. 2012 «Le Forum Ouvert en images» Pp. 42-44 in Livre Blanc sur le Forum Ouvert, édité par Christine Koehler. Liburua doan sarean, hemen.

 
7:00. Gela prest
9:00. Sustatzaileak sarrera eta fazilitadoeak Espazio Irekiko metodoa azaldu (4 printzipioak, lege bakarra, agenda nola osatuko dugun,...)
9:15. Parte-hartzaileek gaiak proposatuta eguneko agenda osatu (gai guztiak ondo etorriak. 3 ordu tartetan eta azpi-espazio ugaritan banatuta)
9:45. Merkatu txikia. Parte-hartzaileek agendako gaiak aukeratu, ordutegi aldaketak proposatu gai-deitzaileei,...
10: 00. 1. solasaldi-sorta, azpi-espazio ugaritan. Ordu eta erdiko iraupena (laburtu daiteke, luzatu daiteke,...)
11:30 2. solasaldi sorta
14:00 bazkal ordua, eta ondoren, egunekoari berrekin, 15:30etako 3. solasaldi-sortaz
Egun osoan zehar jan-edatekoak gertu,
berez sortuko diren agendatik kanpoko elkarrizketetarako "humusa"
 
Eta solasaldi bakoitzeko deitzaileak, bukatu eta geroago, 
txostentxoa egiteko ardura, ordenagailu-txokoan. 
Horiek guztiak elkarri josita, egunaren bukaeran egunekoaren txostena denen eskura

Eta bitartean, egunean zehar, sortzen ditugun txostentxoak 
bertaratuek irakurtzeko moduan, informazio-orman

17:00 Ixteko, guztiak bildu berriz biribil nagusian...


... eta bakoitzak egunekoak ekarritakoak, piztutakoak, geroko asmoak azaltzeko aukera

****************************
Kontuan izan: topaketaren luzeraren araberakoa izango da espazio irekikoaren emaitza.
  • Egun batekoa (edo laburragoa) izanik, gaiari buruzko elkarrizketa ganorazko baterako  emango digu.
  • Egun bi eta erdikoetan, gaiari buruzko sakontze-elkarrizketa gehiago izan ohi da bigarren egunean, eta ekintza proposamenak, taldeak osatutzea, ekintzetarako lehen urratsak definitzea, lehentasunak ezartzea,...
  • Tarteko luzeretan (egun eta erdi, egun bi) ekintza gaiak eta taldeak definitu daitezke ere bai.
2012ko apirilean izandako SOLOAN BARRIKETAN, esaterako, bigarren egun erdikoa ekintzara bideratu genuen. Hemen orduko hartan proposatutako gaiak,...

Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  

2012/01/12

Aingeruak eta Parasitoak/Bizkarroiak (II): hitzaldiko buru-maparen aitzakitan



Atzo Bulegoa Z/Ban izan ginen, bizkarroi samar, seguru aski :-)! Francisco Tiradok -irakurrita, baina oso fin, eta proiektatutako irudi ugariz lagunduta- emandako hitzaldian. Zerbait barria ikasteko gogoz joan ginen (espazioa eta "inguru intelektuala" barri zitzaizkigun: soziologia/filosofia/pentsamendua... kutsu akademiko ahaztuxearen habitik) eta mapagintza praktikatzeko, dibertitzeko.  Idatzi honen buru jarri dugun irudiaren goiko erdiko buru-mapatxoa hau atera zen, erdigunean hondo horiaren gainean irudian, Francisco, eta pentsamenduak artea menperatu izan duela, balantzaz adierazia.




Eta honek buru-mapagintzari buruzko komentario batzuetarako aitzakia ematen digu:
  • Buru-mapen abantailak:  notak  hartzeak arreta eskatzen badigu, buru-mapa moduan saiatzeak arreta handiagoa eskatzen du oraindik. Gako-hitzak aukeratzen ibili beharra, egitura sortzen eta hitz bakoitza ahalik eta egituraren tokirik egokienean kokatzen saiatzea, ikurtxoak asmatzen ibiltzea,...
  • Erabilerak: berdin dio buru-mapa hau ez horren ederra izatea, arinka egin izana, koadrodun paperean eta koloretako boligrafo hutsa erabilita egin izana. Laburpen moduan oso aberatsa da: egitura asmatzen, gako-hitzak lasto artean bereizten, irudiak sortzen,...  asko aurreratu dugu. Eta errez dugu, behar izanez gero, buru-mapa txukunagoa, ederragoa, osoagoa egiten
  • Egitura irradiakorraren, erradialaren, irekiaren abantailak nabarmenak dira. Biltzeko modukoa deritzogun ideia bakoitzari norberak erabakitako toki egokia aurkitzen eta irekitzen gabiltza etengabe paperean.
  • Txantiloiak: notak buru-mapenm bitartez  hartzen baditugu, egitura askotan errepikatuko diren multzoak=adarrak agertuko dira (edo, nahi izatekotan, hitzaldietarako buru-maparen adar batzuk aurrez eginda eramango). Honako hau bat-batean egin bagenuen ere, beharbada PERTSONAK adar nagusia (behe eskumaldekoa, SERRES eta besteen "adar-ama" edo IDEIAK adar nagusia (goi eskumaldekoa, katramila baltzaz adierazia, garuna espresatu gurean).
  • Espazioa: Hitzaldia ordubete ingurukoa izan zen (eta eztabaidarako tartea baino lehenago alde egin beharrean gine, tamalez). 40´ ingurutan beteta genuen DIN-A7aren tamaina duen orritxua. Din A-4 bat justutxukoa izango litzateke han hartu gura genituenak ganoraz jasotzeko.
  • Irudimena: Aingeruarentzako ikurra (erdi ezkerraldean, HERMES hitzaren ezker, errez bururatu zitzaigun. Bizkarroia adierazteko ezer etorri ez, eta ASMATU egin genuen (kurbatutako hiruki gorria, barnean, erpinetatik gertu, bolatxo baltz bana dituena

Hitzaldiaren edukiaz gutxi esango dogu hemen (saiatu nahi goiko b-m "pertsonal" hori interpretatzen? sudokuak baino emankorrago zure astirako, ziur :-)! Gauzatxu bat soilik. Michel Serres-en parasito kontzeptua ere aurkeztu zigun Francisco Tiradok hitzaldiaren amaiera aldera.
Biren arteko harreman hutsik ez dago. Beti dago 3. bat (edo batzuk, gehienetan). Parasitoak (para-sito: tokiaren ondoan daudenak, konnotazio ezkorrik gabe, ondoan dagoena, beti dago eta zerbait/norbait-zu ondoan,...). Parasitoak tartekari egiten du. Parasitoa hondoko "zarata" da.  Erlazioa akumulatzen du, apurtzen du eta bersortzen du. Parasitoa ezinbesteko sormen-iturri da edozein harremanetan. Parasitoa harremanean diren kideekin baino, erlazioarekin berarekin du harremana. Presentzia ausentea. Ausentzia presentea....

Hitz jakintsuak Franciscorenak, Michelenak,... Bulegoa Z/Bn entzunak esker mila!
Eta horrek gure Espazio Irekira eraman gintuen berehala. Tximeletak ditugu parasitoen antzeko zerbait adierazteko. Tximeletak bileretan eta sartu barik egon ohi dira espazio irekiko topaketetan. Jendeari nahi izanez gero tximeleta ibiltzeko esaten zaio. Lasai egoteko modu horretan, nahi izatera. Jende asko azkenengoz eremu "produktiboan" etxean sentituko dira, euren izatean eta taldean gozo. Hemen kontu hori isladatzen duen istoriotxoa, ingelesez, Espazio Irekiari buruzko gunen nagusitik hartua.


...eta lagunarenera joan ginen gero, eta han ziren tximeletak, Txinatik ekarriak, bata bestearen gainean, hari koloretsuz egindakoak, ezin ederragoak, eta han zen Matriuska, bata bestea barnean hartzen duten andra koloretsu ezin emankorragoak, holan holon, oraingo jakintsuen hitzetan...

a+u_morea :-)!
.
Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp) www.flowandshow.blogspot.com

2012/01/03

OSO BEREZIA ZARELAKO...


Muxote Potolo Bat eko jendeak egindako bideo zoragarria, munduan bakarra zarelako, oso pertsona berezia.

Hik Hasi aldizkariaren 164.aleak eduki interesgarria orain ere. Besteak beste, hauek hiruak:
GAIA: BIZI TOKI. Ikasiz bizi, bizitzen ikasiz.
ELKARRIZKETA: Jon Sarasua Maritxalar.
GALDEIDAZUE: Nola jokatu beharko genuke eskolan sormena lantzeko? Yrjö Engeström.
Hori iragartzeko mezuan gorakada eragiten duten bideo horietakoa bota digute. Bizipozerako giltza batzuk, zabal jotzen ari den Ruper Ordorikaren azken Hodeien azpian diskako "Nora zoaz bakarrik?" kantu apartagaz. Bai ederra!

Uros bizi!

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena

2011/04/19

Gaur egungo BeHIAk: hezkuntzaz hausnartzen komiki liburuaren aurkezpena

Gorka Velascoren blogean dauden ale ederretako bat

Arte Bizkarra Kulturgintzak jakinarazten dizue Ekainaren 4an  “Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartzen” aurkeztuko dutela Bilboko Alondegian, Autoeditatuak egitasmoan. Lan hau Gorka Velascoren hirugarren liburua da. 

Deialdi honetan dena erromatarren antzera, “dena Neronek”.
Antolatzaileen hitzetan:
Autoeditatuen bigarren topaketa antolatuko dugu. Bertan, euren lan propioak argitaratzen dituzten artisten eta kolektiboen lanak aurkeztuko ditugu. Jardunaldi honen bitartez, interesdunei argitalpen baten sortze-prozesua ezagutzeko aukera bakarra eskaintzen diegu, sortzaileen eskutik gainera
Gorka Velasco plastika eta marrazketa irakaslea da ogibidez, eta artista zein komikigile lanbidez (baina arlo bietan merkatutik kanpo).

Liburu honek berrikuntza, sormena eta umorea ekartzen dizkio hezkuntzari buruzko hausnarketari, eta iruzkinek, azalekoak badirudite ere,  mahai gainean jartzen dituzte  sakonak bezain gordinak diren gaiak.

Tuitaren aurrekariak eta apaingarririk gabeko marrazkiak.

Adi ALHÓNDIGAKOMIK: Diseinuaren egoitzan mamia jarriko dugu!!.

Informazio gehiago:
artebizkarrakulturgintza@gmail.com ; ARTE BIZKARRA KULTURGINTZA; Txikerretxea - El Escandal 37; 48879 ARTZENTALES (Bizkaia); 637173805 - 946809264
Ondo bizi,

 Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena



2011/04/14

IRUDIEN BILA... ZAILA AL DA? NOLA ERRAZTU?


Goiko hori aurreko astean Bizkaiko Foru Aldundian aurreko astean emandako ikastaroan egindako ariketaren argazkia. Esker mila Bea, Ane, Txema, Toño, Nagore, Itsaso, Txaro, Rafa, Nerea...

Edozein kontzeptu, ideia, hitz,... edozer adierazi dezakegu irudi baten bidez. Uste ohi dugunaren kontra... Lehenego egunean talde batekin lanean buru-mapagintza azalduz eta ohikoa: "baina, hori oso zaila da, zelan adieraziko dut irudi bitartez, homologatzea (edo jarri beste edozein hitz abstraktu)?"

Eta ariketa egin ohi dugu: "hara, egin berba zerrenda luze bat eta bota iruditzeko zailenak diren berbak" Taldekideei esaten diet bitartean,"hor dituzue errotulkiak eta marraztu, datozkizuen heinean hitz horietarako irudiak", eta berehala osatzen dugu harbela. Eta laster baten aurkitu dizkiogu hitz bakoitzari bere iruditxoak. Beti. Eta gainera, adibide zehatzoi orokorretik begiratuz gero, irudiak ekartzeko bideak. agertzen zaizkigu argi-argi. Kasu honetan ezkerraldean idatzita daudenak:
- asosiazioak: materiala den zerbaiti edo nire buruan dena delakoagatik dagoen istorioren bati
-letra-ikur konbinazioak eta horien deribatuak (izenak, adjektiboak, aditzak eta adberbioak bereizteko)
- egunerokoak: arreta bizia (zer mundu ederra denean!) nota-liburuska eta errotuak eskura. nork zioen trenari edo berandu datorren lagunari itxarotea aspergarria dela?
- lagunak: norberari bururatu ez, baina ingurukoei galdetuta, berehala datozkigu irudiak. Oso modu polita elkarrengana hurbiltzeko, baietz?
- Interneten bilatu: google images; yahoo; flickr,...
-....
Eta oso kontuan hartzekoa, kontu bat da irudiak burura ekartzeko gaitasuna (irudimena esan dezakegu) eta beste bat irudi horiek marrazteko gaitasuna. Azken honi buruz: aholku batzuk (my two pennies ;-):
  • utikan lotsa! 
  • egin eta egin
  • zure barruko umetxoari bidea utzi
  • irudi sinple, arin eta adierazgarriak egiteko gaitasuna hobetzeko liburu egile batzuk: Nancy Margulies, David Sibett, Sunni Brown,...
 Ondo bizi!

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena

2011/04/12

MANTEL GAINEAN hezkuntzari buruz


sasoi baten mahaian marraztea zigortua, gaur egun sustatua,... 

argazkiaren iturria, Eutokiaren Flickr
"gosaria egingo dugu hezkuntzaren etorkizuna, hezkuntzak nola hiri zoriontsu baten osagai izan...
pentsatzeko. Bazatoz? Hezkuntzaren inguruan lanean gabiltzan pertsonak egongo gara, irizpide
desberdinak, bizipenak, ametsak ... partekatuko ditugu eta elkar piztuko...Besarkada bat! Ixi PG"

Margoak eta errotulkiak utzi dizkigute atzo Eutokian Fast Thinkers izenaz Ixiar Garziak egindako deialdian. Hamar bat lagun artean. Hasieran entzun, ohiko kontuak agertu, berriren bat ere bai, eta artean, horrelakoetan gehien balio izaten zaidana, piztutako edo gailendutako ideia batzuk. Entzundakoaren gainean eraikitako ideiak, argitasun apur bat gehiago. Horrek berpiztu gaitu bileran eta iruditzeko gogoa etorri. Ideiok merezi zutelakoan. Eta iruditzeak berak biziago jarri gaitu tokian iratzarri gaitu.

Alde bitako prozesua beraz: piztu , iruditu , piztu...

Gaur mezuen eguna izan da, eta honako lotura hauek gehitu zaizkio atzokoei:
- uztailaren 4-6 artean Espazio Irekian biltzekoak gara Donostian gaiari egun bi eta erdiz heltzeko, Hik Hasiren eskutik. Egintza planak eta taldeak ere agertuko direlakoan. Egunotan egosten ari gara kontua. Helduko zaizue gonbidapena, bai!
- lista de distribución gurasoak iniciativas interesantes de gente "enredada"
- duela gutxi gaiari buruzko idatzi bat bota dut blogean: Etxolaz. galderaz beteta, eta, bukaeran, irratian izan ditugun elkarrizketa entzungarri batzuetarako loturak
- eta "Little Boxes" Malvina Reynolds-en ahotsean hitzak eta guzti
Valnaloneko Ivánen aholkuak: 
... Gever Tulley-Tinkering School:  "5 dangerous things you should let your children do"
...Scrapstore Playpods.  Hitzak sobera omen.
...Ian Gilbert - Independent Thinking TEDX Dubain "Why do I need a teacher when I've got Google?"
liburuaren egilea.
Beste solaskideek (Txelu, Miren, Eva,...) bidalitakoak hurrengo mezuetan
...Susana Tesconi hezitzailea. Edupunk!-i buruz: http://laboralcentrodearte.tv/detalleVideo.php?id=27298&id_cat=8
...(zemos 98) hezkuntza hedatuaren topaketa http://11festival.zemos98.org/ eta Sevillako institutuan egindako erreportajea:
http://11festival.zemos98.org/La-escuela-expandida-el-documental,1177
...Amasté-ren "Casitengo18"ko tailerretako materialak: http://www.casitengo18.com/es/materiales.html
...Denboraren ulerkerak: Zimbardoren azalpen bisual bideo honetan:  http://zonacg.com/el-secreto-de-la-percepcion-del-tiempo
 ...Tonucci pedagogo eta marrazkilariari elkarrizketa "La Nación"en:
http://enclasedecamino-materiales.blogspot.com/2010/08/francesco-tonucci-para-la-nacion.html
...Aldo Van Eycki (hirigintza eta umeak aztergai izan zituen arkitektoa) buruz wikipedian:
http://es.wikipedia.org/wiki/Aldo_van_Eyck
http://futurelab.org.uk/sites/default/files/Promoting_Transformative_Innovation_handbook.pdf

Beste kanturen bat gehiago?
Ondo bizi!

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena

2009/01/23

UMEAK, IRUDIAK ETA AURRIRITZIAK


Aurreko baten, buru-mapei buruzko ikastaroan zera atara zen:
"bai, irudi bitartez adieraztea indarsuagoa da, asoziazioak eta loturak biderkatzen ditu irudiak eta errazago geratzen dira oroimenean atseginagoa izateaz gain... baina NI BALDARRA NAIZ IRUDIAK EGITEN".
Geroago, gai horri heldu genionean, oso gai garrantzitsua delakoan, beste lagun batek aitortu zuen:
"egia esan, buru-mapak ikustean izandako lehenengo inpresioa zera izan da: honek ume-kontua/UMEKERIA ematen du. Horrenbeste kolore, iruditxo... ".
Hara zer dioten "The Mind Map Book"-eko egileek horri buruz:
"Buru-mapagintzak bisualizatzeko ahalmen zoragarria berpiztuko digu. Garunak irudiak sortzeko gaitasuna lantzean pentsatzeko eta hautemateko gaitasunak ere lantzen ditu, bai eta oroimena, sormena eta nork bere buruan duen koknfiantza.

Gure bisualizazio-ahalmen zoragarri hori oso baztertuta dago gaur egun, ordea. Horren azpian sineskera bi daude, biak ere oso hedatuak eta biak ere oso kaltegarriak. Horra hor:

1 Irudiak eta koloreak aurre-historiako baliabideak dira, heldu ez denaren umekeria eta gainera, askotan ez dira beharrezkoak.
2
Jainkoak-edo gutxi batzuei emandako doaia omen dira irudiak sortzeko eta kopiatzeko gaitasunak. (Egia zera da, ostera, esku-zabalki emana zaio ahalmen hori jende guztiari).

Garuna hobeto ulertzen dugun heinean honako honetaz jabetuko gara:
irudia eta hitza erabiltzeko abileziak berrorekatu behar ditugu... informatika-industriak ondo islatzen du gai hori... eta eremu pertsonalean buru-mapa kontzeptua ekarri du kontu horrek."
Aurrera bada! Hartu margoak eta jolastera, iruditzera, margoztera, sortzera, amets egitera,... ! Ezina ekinez egina, ez genuen esaten, ba?