Showing posts with label aplikazioak. Show all posts
Showing posts with label aplikazioak. Show all posts

2012/07/24

Osasuna, osotasuna _Open Space (abuzt 5+6an) Ibarrangelura bai?

 

Barria! hemen topaketa osteko TXOSTENA, parte-hartzaileen artean eginda

Acá la invitación en español

Osasuna, Osotasuna
open space
AutoGestando Salud
Abuztuaren 5 (10-18)   eta  6an(10-14)   iBARRANGELUn (Bizkaia)
Guztiok dugu osasunaren eta gaixotasunaren inguruko esperientzia. Neska zein mutil, adin guztietan, egoera ekonomiko guztietan, munduko edozein txokotan, auzoan eta eskaileretan, ...
...Anbulategiak. Animoa. Ariketa fisikoa. Baja. Bakunak. Beldurra. Bizi-poza. Botikak. Drogak. Ebakuntza. Elikadura. Erditzea. Errezetak. Etxez etxeko laguntza. Farmazia. Gaixorik. Ginekologoa. Haserrea. Heriotza. Ospitaleak. Iruzurra. Istripuak. Kontagioa. Kontrakzioak. Kopagoa. Kurandero.ak. Lana. Medikua. Mina. Minbizia. Nerbioak. Osa-kidetza / eri-kidetza. Osasun pribatua. Osasun publikoa. Planetaren osasuna. Plazeboa. Senda-belarrak. Sexua. Sukarra. Terapia. Traumatismoak. Txamanak. Txartela. Umorea. Zahartzaroa. Zaintiratuak...
Zer da osasuntsu bizitzea? Zeintzuk dira bizimodu osasungarriak? Nola egin aurre gaixotasunari? Fidagarriak al dira osasun sistema ofizialak? Eta osasun-bide alternatiboak? Zer egin osasun-iruzurren gainean? Zein aldaketa nahi dugu osasun-sisteman, hezkuntzan eta gizartean, oro har? Osasuntsu bizitzeko, zer egin dezakegu auzolanean?
NOIZ: 2012ko Abuztuak 5ean (10-18) eta 6an(10-14)
(eta abuztuaren 3-4an, toki berean, Osasun Publiko Kooperatiboa mintegia, gazteleraz)
NON: iBARRANGELU ko kultur-etxean – Bizkaia
·         Jan-edanak+bazkalorduak tokian bertan edo norberak ekarrita.
·         Doan lo egiteko aterpea eta kanpatzeko tokia, (aurrez abisatu.
·         Umeak oso ondo etorriak! Behar duten arretaz hartuko ditugu.
·         Bestelako premiarik? Deitu lasai!
INFO+IZEN-EMATEA: auzolan@riseup.net 653713984

Beste urrats bat osasunaren alde… 
eta ederra izango da! 
Animatzen?
Laguntzaile: Busturialdea Auzolanean; BizIzpi Solasaldiak

Metodoaz: Biribilean bilduko gara eta modu
“horizontalean” jardungo gara, Espazio Irekia (open space) izeneko metodoa erabilita, bizi eta sormentsu. Topaketan zehar parte-hartzaileok...
- Nahi ditugun gai guztiak mahai gaineratuko ditugu
- Gai horietaz solastuko gara nahi bezain sakon.
- Solasaldien idatzizko txostena osatuz joango gara, ikusgai izango dugu etengabe, eta amaitzean e-postaz jasoko dugu


2012/06/07

Puztu espazio irekia! (Open Space Urtxintxa Eskolaren 25. urteurren jardunaldietan)

Irratira ekarri genuen Berbaz duela hilabete batzuk Urtxintxako Amagoia (hemen solasaldia entzuteko modua). Aspalditxoko sare-laguna bera,...  eta orduko hartan sortu zen gerora elkarlanean zeozer egiteko aukera. 
Bihar eta etzi (ek 8+9) Espazio Irekiko tartea izango dugu Bilborocken, Urtxintxak 25 urte egiten dituela-eta prestatzen ari garen topaketaren baitan. Plan ederra biharkoa: hitzaldiak eta goizean hasita, elkarrekin bazkaldu, hitzaldi gehiago eta 17:00etan espazioa ireki... zapatu goizari umorezko tantez egunon, hitzaldi gehiago, espazio irekian berrriz ere, klownklusioak, elkarrekin bazkaldu,... eta sorpresa ugari! Plan hoberik?
Bakearen bidean eta gatazka egoeretan, aisialdia giltza!
(Urtxintxa Eskolaren 25. urteurrenean)

PIZTU, POZTU, PUZTU!

Piztu genuen aisialdi hezitzailearen puxika duela mende laurden, eta gaur arte, belaunez belaun, ehunka gazte euskalduni esker elikatu da proiektua. Pozten gara zuokin guziokin sortutako ufadek ilusioz eta indarrez puztu dutelako Urtxintxa.


Bazatoz zu ere putz egiten?

Espazio Irekikoa: Bilborock-en
ostiralean, ek8, izango gara 17:00-19:00 artean eta 
larunbatean, ek9, 11:30-13:30 artean 

Hemen programa eta izen-emateko xehetasunak, eta hemen behean Urtxintxak argitara emandako barripaper berezia...

Ilusio handiz, biharko prestaketan,

ondo bizi!

Eleder BuM (Bilbao underground Mayor :)
www.burumapak.blogspot.com (eu)   @Eleder_BuM  (Twitter)
http://www.bilbohiria.com/gaika/berbaz (irratikoak) 

2012/05/26

Mugikortasuna buru-mapa baten

SF 38 arkitektura estudioko lagunek esku artean darabilten proiektu batean herri bateko mugikortasunari buruzko kontuak laburtu behar.

Nola hobeto buru-mapa baten baino?

Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  



2011/07/17

KRAKALDIRAKO "KIT"a Espazio Irekirako (uzt 21) gonbidapena


Nola prestatuko dugu KIT on bat KRAKaldi honi aurre egiteko? Zein jakintza, desira, tresna edo beharrizan eskain diezaiokezu komunitateari?

http://www.kitkrak.org

Garai nahasiak bizi ditugu, mundu mailako krak momentua, non krisi ekonomikoaren aitzakiapean, baloreen eta eredu kultural, sozial eta politikoaren krisi sakona ezkutatzen den. Krisi honen itzalpean gero eta jende gehiagok uste du aldaketa beharrezkoa eta posiblea dela.

Etorkizuneko aukera xumeak, baina era berean, iraunkorrak eta bateratzaileak, elkarrekin proposatzeko garaiak dira: sareko lana, do it yourself eta do it together; kultura askea, etika feminista, etika solidarioa, permakultura, hazkundea geratzea eta guztien ongiarekiko konpromisoa eta erantzukizuna. Ideiak, kezkak eta proposamenak partekatzeko garaia... Jakintzez, desirez, tresnez edo norberaren beharrez osatutako KITak, denen artean benetako aldaketa baten alde lan egin ahal izateko.

Egoera honetan, KIT-KRAK-etik Open Space izeneko ekimenera gonbidatu nahi zaitugu. Autoantolakuntzan oinarritzen den eta sormena eta emaitza onak sustatzeko aukera ematen digun eztabaidarako metodoa da. Kezkatzen gaituzten gai guztiak landuko ditugu eta ideia guztiak amakomunean jartzeko aukera izango dugu. Jardunaldia bukatzean, elkarrekin landutako ideien dokumentua izango dugu.
                           
Gai honen inguruan hitz egiteko eta eztabaidatzeko denbora hartu nahi dugu, ez baikara normalean horrelako kontuez gehiegi arduratzen. Gaur egungo eredu sozial, ekonomiko eta politikoari buruzko analisi kritikotik, etorkizuneko aukerak irudikatu eta asmatzeko proposamen-sorkuntzara pasa nahi dugu, beti ere talde-lanean eta elkarri lagunduz. Aukera ezin hobea jende desberdina elkartu eta nahasteko, mugak gainditzeko, jarioa ahalbideratzeko, gure amets eraldatzaileak sortzeko eta aurrera eramateko.

Open Space ekimena uztailak 21ean (osteguna) izango da 10:30etik 18:00etara (baina metodologia irekia izango denez, ez da zertan denbora guztian bertan egon behar), Bilboko ZAWPen (Deustuko Erribera 47, behea, info+: http://www.zawpbilbao.com).
Ekimenaren dinamikan laguntzeko Eleder Aurtenetxe izango da gurekin (http://in-fluyendo.blogspot.com). Han bertan bazkalduko dugu paella eder bat. Etortzekoak bazarete, konfirma ezazue uztailaren 19a (asteartea) baino lehen, prestatze-lanak errazteko. Bidal iezaguzu mail bat helbide honetara info@kitkrak.org  edo deitu telefono zenbaki honetara: 944 158 861

Beroketa-ariketekin hasteko, hona hemen hainbat galdera: Zeintzuk dira gaur egungo gizartean aldatuko genituzkeen gauzak? Ba al duzu proposamen zehatzik? Lehentasunen mapa egiteak merezi al du? Zer egin dezakegu eta zer ez dugu egin nahi? Nola kudeatuko ditugu ondoren eremu huts horiek?Nola ekin dezakegu gure txikitasunetik agertoki honetan? Zer aldatu behar dugu gure baitan bertan? Nola desikasiko ditugu orain arte ikasi ditugun patroi indibidual zein kolektiboak?

Zeintzuk dira beste lekuei eta garaiei buruz ditugun erreferentziak? Ba al dira ereduak hau guztia aurrera eramateko? Aplika al daitezke gaur egungo gure testuinguruan?Nola lortuko dugu gure kontraesanak, geldiarazi beharrean, aldaketarako hazi izan daitezen?Nola mantenduko eta elikatuko ditugu aldaketarako itxaropena eta ilusioa? Nola garatuko genuke ekintza eraginkorra eta dibertigarria? Nola sortuko ditugu energia anplifikadoreak Bilbon?..... Makina bat galdera eta oraingoz, oso erantzun gutxi.

Uztailak 21ean ikusiko dugu elkar!
ANIMA ZAITEZ
________________________________________________________________________________________

KIT-KRAK udako auzolandegia da. Bilboko ZAWPen egingo da, uztailaren 18a eta 29a bitartean eta ColaBoraBora-k antolatzen du. Helburua gizarte berria (ez da gutxi!) prototipatzea da. Hainbat jakintzaz, desiraz, tresnaz eta beharrez osatutako KITak dakartzaten pertsonak bildu eta talde-lanaren bitartez eta elkarri lagunduz, gaur egungo KRAK egoera honi aurre egingo dioten aukerak proposatuko ditugu.

KIT-KRAK ekimena Colaboradora-k gizarte berrikuntzarako EUTOKIA zentroan duen ekintza-programazioan kokatzen da. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Gazteria Zuzendaritzaren Nazioarteko Auzolandegien AUZOLANDEGIAK 2011 Programaren barnean dago eta Lan Ekintza, ZAWP Bilbao-ren laguntza jasotzen du.
Open Space ekimenaz gain, KIT-KRAK-en hitzaldiak ere izango ditugu eta bertan parte hartzera animatzen zaitugu:

Uztailak 19, asteartea: 18:30etik 20:30era.
- Economía feminista, Begoña Pecharromán. Co-directora de Farapi
- Decrecimiento y ciudades en transición, Desazkundea
 
Uztailak 20, asteazkena: 18:30etik 20:30era.
- Territorio, ciudad y creatividad, Adolfo Chautón, de Exterrae
- Retrospectiva del movimiento 15M, Personas involucradas desde el contexto local.


Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com


2011/06/28

ESPAZIOA ITXI-IRIKITEN


RETOS sarearentzat espazioa irekitzen izan ginen ekainaren 2an. Egun erdikoaren bukaera moduan, parte hartzaileei galdetu genien: gaurkoak zer ekin-nahi piztu du zugan? Hamar erantzun inguru batu genituen idatziz eta haien adierazgarri da hor goiko buru-mapa hori

Uros bizi!

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com

2011/06/17

AZKEN ORDUKOA

Ikastaroa interesgarria (Cómo desarrollar la actitud innovadora y su puesta en acción). Rosana Agudok TTIko jende arretatsuaren laguntzaz argi asko eta galdera ugari piztu zaizkigu ikastaroan zehar. Proiektu bat landu behar genuen eta "powerpoint" bidez hura aurkezteko eskatua ziguten...


Proiektuaren gaia ebazten kosta, beste zeregin batzuetan  ibili eta lan honi asti nahikorik eman ez, ikastaroa on-line tartean garatu eta guk horrako joera eskasa,... azken eguna heldu da eta ikaskideak han ari dira euren proiektuak aurkezten, euren asmoei etailusioei buruzko kontuak ateratzen, eta horrek aberastu egiten du, jakina, ikastaroa.... Eta ni han lotsa-lotsa eginda, inongo powerpointik ez dudalako landu...

Buru-mapa bat egiteari ekin diot. Orain lanari dagokionean zertan nabilen adierazteko. Nigandik ere zerbait jaso dezaten ikaskideek. Ordu bat edo eman dut horretan, eskaneatu, eta berau aurkezteko 5 minutu utzi dizkidate TTIkoek, ezin jatorrago.... Arnasa hartu dut, eta argi izpiren bat ere, espero dut, Rosana Agudok proposatzen duen buru-moldeak irekitzeko prozesuan lagungarri izan baitaitezke bai buru-mapak bai Espazio Irekia.

Hori uste dugu, behintzat :o)!

Ondo bizi!

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity


2011/04/18

NOTAK HARTZEN

Ostiralean lan-bilera izan genuen. Hemen orduko buru-maoa. Gero eta erosoago egiten zait bat-batean buru-mapa itxuran notak hartzea. Praktika kontua.

4 koloretako bloigrafoa lagungarri izaten zait honelakoetarako. Egitura erradialaren abantailak nabarmenak dira. Gako-hitzak soilik idaztea: ahloku xumea eta itzel lagungarria. Berdin ikurtxoak eta marrazkiak erabiltzea.

Eta berrikusterakoan arin baten harrapatuko ditut bilera hartako hizpideak, konturik garrantzitsuenak, nire zereginak,...
 Pentsamendu irradiakorra gero eta barneratuagoa eta buru-mapak osatzea gero eta berez-berezago...

 Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena