Showing posts with label emakumeak. Show all posts
Showing posts with label emakumeak. Show all posts

2019/01/29

Konplize ditut eta

Konplize ditut eta

Emakume zuzenak,
okerrak, kirtenak,
moja txintxoak eta
zerrama irtenak,
itsusiak, politak,
atletak, herrenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Langileak, alferrak,
lanik ez dutenak,
tuntunak, mediokreak,
klaseko lehenak,
ale desegokiak,
andre txit gorenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Ama onak ta txarrak,
ama ez direnak,
lurrera jausi arte
mozkortzen onenak
ta umeen merienda
usaina dutenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Lotsatiak, ausartak
argalak, gizenak,
iletsuak, soil-soilak,
marimutilenak,
katemeak, gorilak
panterak, zezenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Lehen munduko emeak,
kapitalistenak,
lur usaia daukaten
andre indigenak,
zuri, gorri, horiak,
beltzetan beltzenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Markesaren alabak,
neskame gizenak,
printzesak ta sorginak,
ogroak, sirenak,
Maritxuak, Bartolo
itxura dutenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.
 Eta gizonak ere bai, bai?

 @Eleder

2015/06/09

2014/12/02

GaraiOn Sorgingunea (sormena+natura+ondarea uztartzen)

Ze gauza ederrak gertatzen ari diren inguruan!
Esaterako Ozaetan, ze bizi emoten dauen herri hau!
Kiribilore, Plisti-plasta, ekonomatoa,... eta Garaion Sorgingunea, besteak beste!
Euren aurkezpena...
GaraiOn Sorgingunera ongi etorri!Araban gaude, Ozaetan, Otaza auzoan.Sortu, Naturaz gozatu eta Ondarea berpiztu!Gurean Badon 13!!!Zumea, zirkoa, Alboka eguna, antzerki eta klowna, dantza afrikarrak,Txalaparta Festa, Bertsoakelarrea, Emakumea sortzaile… badon 13!Etorri lasai edo deitu: 945 06 03 45
eta bideo honetan euren hitzetatik zeozer, sormenari buruzko lezio ederrez josia...


"Bidea oreka da, helburua eta prozesuaren arteko oreka"
"ingurura begiratu beharrean egin so zure barrura, hor baitago iparrorratzik fidagarriena" 

Bizi bizipoza!

@Eleder_BuM   

www.burumapak.blogspot.com  
www.flowandshow.blogspot.com  
http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz