Showing posts with label pentsamendu bisuala. Show all posts
Showing posts with label pentsamendu bisuala. Show all posts

2016/05/31

1. Ibilaldi #Peripatetik oa. Mundakatik mundura


Egun on! Ekaina edo bagilaren 3an Mallona Alkatearen parke txikian (Txorrokopuntakoan, arbola arteen) lotu gara 6etan. Gero herrian zehar ibiliko gara: 1. Ibilaldi Preipatetikue dator!
Ahoztar be gugaz egotekoa da, eta holan kontau ahalko deuku zelan joakon liburuakaz (irakurri dozu kutxabankekue)?

Mundakan be kontu ugari dekoguz zetaz berba ein, eta txiri-txiri pasioan atarako da holangon bat be, segurutik,ZdUko lagunez gain, herriko xelebre eta ilustre ugari batuko ei da-eta!

Si has superado el susto del título y llegado hasta aquí, ya sabes: 
  • todxs invitadxs al Paseo Peripatético, viernes 3 de junio, a partir de 18.00 en Mundaka, (parke txikia, Txorrokopunta). Gran ocasión para aprender cosas interesantes acerca del mundo y Mundaka de forma divertida y participativa. +info: 638  733   223. Tráete las gafapastas de cultureta :) y algo para merendar. ¡Pásalo! 
Hori bai, umore alaiz ibili gura dogukantuen eta soinuaren laguntzaz, ahal dala. Behean adierazota, ek3koa egiteko beharrizan batzuk.
·   Gatom hip-hoperua gugaz Bermeotik. Gitarrajoleren bat gura genuke beragaz bat. Baten bat prest?
·      Koplatan Aitor Estebanez batuko jaku Mungialdetik. Soinulari Jon datorkigu Gerniketik.
·      gurditxo polit bat be gura genduke eroan, bertan generoak be eroan ahal izateko. Baten batek, uzteko moduan?

Zera, bai, ekarri jan-edateko zeozer merixendarako. inportantia :)!

Bertsoa be bota doskue LiliBertsotik (Astra Gernikan batzen dire), Antton Gorriñok. Esker mila!
guzurrak izaten dau
sinesle fidela 
propina txikiakaz 
beterik sakela 
ta jakin gura eza 
da egi krudela 
hemen lapur kontuan 
altu dau nibela 
kanpotik txukuna ta 
barrua ustela

Eta ze egoki gaur egun be aspalditxuko Atxagaren “Zenbait bertso xelebre”. Baietz?


pd. mila esker laguntzagatik eta deialdie zabaltzearren mundakar eta mundutar orori!


2012/05/18

ESPAZIO IREKIKO (Open Space) TOPAKETA IRUDITAN


Zelangoa izan ohi da egun bateko espazio irekiko topaketa? Hara, Christine Kohler lagunaren ekimen eder batetik ateratako laburpen grafikoa!

*********************************
EGUN BAT ESPAZIO IREKIAN, IRUDIETAN

Iturria: Koehler, Christine. 2012 «Le Forum Ouvert en images» Pp. 42-44 in Livre Blanc sur le Forum Ouvert, édité par Christine Koehler. Liburua doan sarean, hemen.

 
7:00. Gela prest
9:00. Sustatzaileak sarrera eta fazilitadoeak Espazio Irekiko metodoa azaldu (4 printzipioak, lege bakarra, agenda nola osatuko dugun,...)
9:15. Parte-hartzaileek gaiak proposatuta eguneko agenda osatu (gai guztiak ondo etorriak. 3 ordu tartetan eta azpi-espazio ugaritan banatuta)
9:45. Merkatu txikia. Parte-hartzaileek agendako gaiak aukeratu, ordutegi aldaketak proposatu gai-deitzaileei,...
10: 00. 1. solasaldi-sorta, azpi-espazio ugaritan. Ordu eta erdiko iraupena (laburtu daiteke, luzatu daiteke,...)
11:30 2. solasaldi sorta
14:00 bazkal ordua, eta ondoren, egunekoari berrekin, 15:30etako 3. solasaldi-sortaz
Egun osoan zehar jan-edatekoak gertu,
berez sortuko diren agendatik kanpoko elkarrizketetarako "humusa"
 
Eta solasaldi bakoitzeko deitzaileak, bukatu eta geroago, 
txostentxoa egiteko ardura, ordenagailu-txokoan. 
Horiek guztiak elkarri josita, egunaren bukaeran egunekoaren txostena denen eskura

Eta bitartean, egunean zehar, sortzen ditugun txostentxoak 
bertaratuek irakurtzeko moduan, informazio-orman

17:00 Ixteko, guztiak bildu berriz biribil nagusian...


... eta bakoitzak egunekoak ekarritakoak, piztutakoak, geroko asmoak azaltzeko aukera

****************************
Kontuan izan: topaketaren luzeraren araberakoa izango da espazio irekikoaren emaitza.
  • Egun batekoa (edo laburragoa) izanik, gaiari buruzko elkarrizketa ganorazko baterako  emango digu.
  • Egun bi eta erdikoetan, gaiari buruzko sakontze-elkarrizketa gehiago izan ohi da bigarren egunean, eta ekintza proposamenak, taldeak osatutzea, ekintzetarako lehen urratsak definitzea, lehentasunak ezartzea,...
  • Tarteko luzeretan (egun eta erdi, egun bi) ekintza gaiak eta taldeak definitu daitezke ere bai.
2012ko apirilean izandako SOLOAN BARRIKETAN, esaterako, bigarren egun erdikoa ekintzara bideratu genuen. Hemen orduko hartan proposatutako gaiak,...

Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  

2011/03/19

MÖCHTEST DU NACH BILBAO, SUNNI ;-)?

Sunni Brown Bilbora ekarri gurean darraigu,... bideo hau bidali barri dotsegu hura ele ederrez limurtu nahian edo... zer besterik egin geinke ;-)? ideia gehiagorik?




Eleder  
BuM31    Mild Mapping-Open Space Technology-Zor-o-mena

2011/01/06

SUNNI BROWN (Gamestorming): Pentsamendu eta Fazilitazio Bisuala. Ikastaroa(k)

Sunni Brownekin harremanetan gaude Parisen izatekoa delako hilabete batzuetan. Asmoa, gure inguruan fazilitazio/pentsamendu bisualari buruzko ikastaroren bat antolatzea, lan-taldeetan, argitalpenetan,... ideiak grafikoki adierazten dituztenentzat edo horretan ikasi edo ibili gura luketenentzat.

Ze entitate sartuko lirateke - gogo biziz :-) -honelako kontuak finantzatzen? Kontu hau "makinatzen" lagundu nahi? Burura datorkizun lehenengo ideia kontatuko didazu, mese? esker mila eta besarkadea!



Eleder BM31   
@Eleder_BM        638.733.223
eleder.aurtenetxe@gmail.com

PD: Sunni BM31_liburuak proiektuaren bitartez ezagutu izan dugu orain dela hilabete batzuk. Gamestorming bere liburua ere pasatuko dizugu nahi izanez gero...

PD2: ASMOA BERPIZTUTA :-)!

uzt 28ko berriak: dirudienez, Eutokiaren laguntzaz iraila bukaeran egiteko moduan izango gara!!!