2013/01/30

Astra, espazioa irekitzen


Astra Proiektua from astragernika on Vimeo.

Ordu erdiko bideo honetan, Astra gaur dena izan arteko prozesuaz mintzo zaizkigu saltsan ibilitakoak.
Inaugurazio egunean primeran pasau gendun :-)!

Apirilean bertan egotekoak gara, PozAzkundea topaketan,... astratarrekin, astratarren antzean, espazioa irekitzen.

Aizue, ze musika ederra imini dotsezuen bideoari!

Osasune eta bizi gogue :-)!

@Eleder_BuM    

www.flowandshow.blogspot.com  
www.in-fluyendo.blogspot.com 

www.bilbohiria.com/gaika/berbaz
www.elikaduraz.wordpress.com

2013/01/22

Usurbil Elikaduran ere burujabe? Nola? Espazio Irekikoa Usurbilen, otsailaren 2an

Datorren asteko larunbatean (ots 2), espazio irekiko topaketa Usurbilen!
Klikatu irudiaren gainean gonbidapen-testua eroso irakurtzeko
Gonbidapen-testuan honako ikerketa-lan hau aipatzen da (Usurbilen baratzeko lur azalaren beharrak kalkulatzeko txostena), begiratu nahi duenarentzat.


  


Gaia, oso interesgarria: zer egin Usurbilen ahalik burujabeen izateko elikadura kontuan?

Egunbeteko topaketa izango da, baina kartelean iragartzen dugun moduan,...bizi-bizia, elkarrekin sortzekoa, ase egiten gaituen horietakoa,..

Tokiko ekimenetan eta elikadura burujabetzan interesatua?

Etorri Usurbila otsailaren 2an, oso topaketa aberatsa izango da eta!

Hara, lagun batek bidali berri digun ezusteko mezua, gorakada eragiten duten horietakoa,...:-)!
"Usurbiltzenen burujabetzari buruzko kartela MUNDIALA!!! asko asko gustau zitek... "  
(kartela Igor Zabalzak egina; testua egosi Iñaki, Gabi, MariKarmen eta lauron artean)


Osasune eta bizi-gogue :-)!

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  
www.flowandshow.blogspot.com  
www.bilbohiria.com/gaika/berbaz