2017/06/09

Koilarak (Izaro Andres)



Etxe bat bezala balitz nire bizitzaren armairua
Etxe bat bezala balitz nire bizitzaren gordailua
jarriko nuke limoiondo bat gazi-gazia
eta gero eraiki etxeko ataria.
Etxe bat bezala balitz nire bizitzaren armairua
banatuko nuke hiru pisutan ene urteen pisu guztia.
Eta eskailerak ahalik eta aldapatsuen
eta azpian atseden ezkutalekua.
Eta gela guztietan oheak beti bikoitzak,
bikoitzak oheak eta binaka gela bakoitzean,
biren handitasun batek har dezan atseden,
tamainan ta binan.
Eta gela batean
bi ohe bakar pegatuta
har dezaten arnasa
izaretatik ebatuta.
Eta aurrean, bilutsik eta garbi ikusteko elkar
dutxa zuri bat.
Etxe bat bezala balitz
nire bizitzaren armairua,
lortuko nuke bizi bat etxeko solairu bakoitzean,
eta koilarak beti handiak eta txikiak,
eta paretetako arrakalak argazkiz josiak.
(hitzak, Txantxangorriari hartuak)
@Eleder_BuM

2017/05/10

Euskara Ur Handitan (Euskara, XXI. mendeko labirintoan)


Ziri-txio bi atera jakuz bideo interesgarri hori ikusita.

  1. k "Beti negarrez ari gara". ren pozak+aurrerapausoak azpimarratzen dituen nonor sormentsurik?
  2. Eta, + n aditua den nonor ;-)? z bizi nahi duenak, inoiz baino mundu oparoagoa+anitzagoa du, nik uste.

Bizi eta goza euskaraz be, topera!
@ (amorea ta umorea ;-)

@Eleder_BuM


2017/05/09

Hizkuntza unibertsala


Plazerra gaur Berbaz, David Hoyos, Ibon Burgoa eta Jabi Zabalarekin Bilbo Hiria Irratian.

Mintzagaia iluna zan (AHT, egungo politika joko nagusia, gizartea,...), baina musika beti aterabide.

Eta holango opariak jaso be!

Merzi mila!

@Eleder_BuM

pd. "ona ahazten da, baina lehenago txarra...bide estuena ere aurrera doa" ;-)! (Haizea Garizumakoa)

2017/04/25

2017/04/06

Guneak Zabaltzen Donostian (bideoa, audioa eta txostena)



Donostialdean ibili izan gara azken aldian. Guneak Zabaltzen hasi gara bertan, eta jarraitzeko asmoa dago. Gai izango ote gara? Herritarren ekimenez eta autoeraketan oinarrituta, epe luzerako mugimendu harmonikoa eta emankorra eragiten?

Gune Irekiaren Lagunak horretan gabiltza, pozik bidean, ea ba!

Goiko bideo horretan laburtzen da GZ 1. topagunea (2017-3-11+12an, Aitor Ikastolan). Lan ederra Imanol Ugartek bideogintzan eta bere egote hutsagaz be, ohiko moduan, esker mila! Baita ere eskerrik asko María Alonsori abenturatxo honetan parte hartzera gonbidatzearren; Rita Aldabaldetrekuri, fazilitazioan lagun izan dugunari eta bertan ibili izan garen hainbeste laguni.

Txosten honetan duzu irakurgai, bertakoaren laburpena.

Eta hemen entzuteko moduan, parte hartzaileek topagunearen itxieran botatakoak entzuteko aukera.

Bizi eta segi guneak zabaltzen!

@Eleder_BuM



2017/01/30

Haziak:botere harremanak hezkuntzan lantzen

HAZIAK dokumentala from Haziak on Vimeo.

Botere arteko harremanak lantzea helburu duen Haziak egitasmoa Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan gauzatu da 2015-2016 ikasturtean, eragile ugariren parte-hartzearekin eta hezkuntza formala zein ez-formala uztartuz. Dokumental honetan azaltzen da Haziak zer den, zertarako jaio den, egitasmoaren protagonisten ahotik.
Haziak webgunea: haziak.eus
Eragileak: haziak.eus/haziak/eragileak

2017/01/23

Zuhaitzen denbora (Benito Lertxundi)




Kanta ederra Benitok, Olatzek-eta. Hitzak Badok-etik, argazkia Zuhaitzen Denbora blogetik. Merzi!

Zugan da zuhaitzen denbora
elkar maitatu ondoren.
 
Ohean lo, betazalek
soilik estaltzen zaituzte.
 
Ez jarraitu beldurrari,
ez esan beti, ez esan inoiz ez,
utzi libre denborari
bidea egiten.
 
Zugan da zuhaitzen denbora
elkar maitatu ondoren.
 
Plazer-urak biltzen zaitu
malkoak begia legez.
 
Ez jarraitu beldurrari,
ez esan beti, ez esan inoiz ez,
utzi libre denborari
bidea egiten.
 
Zugan da zuhaitzen denbora
elkar maitatu ondoren.
















Bizi #GuneIrekia!


@Eleder_BuM