Showing posts with label irudimena. Show all posts
Showing posts with label irudimena. Show all posts

2015/01/13

Euskalherria´s Sketchcrawl

Gorka Belaskoren (hemen beragazko irrati elkarrizketa, 2011koa) eskutiko informazio interesgarria oso, Euskalherria's Sketchcrawl taldearen izenean...


"Balmasedak 46th World Wide Sketchcrawla hartuko du 2015eko urtarrilaren 24an.
  • Zer da Sketchcrawl?  Mundu mailan egiten den deialdi bat eta txoko ezberdinetatik lotzen gara nazioarteko forumera, sareen bitartez, bertan munduko izkin guztietara zabalduz eta txoko oso ezberdinetan egindakoaz gozatu, ikasi, trukatu. Zuzenean taldeka marraztu, baina norberak bere ekarpena egiten du, gero sareratzeko, mundu zabalera irekita.
  • Hasi dira leku ezberdinetako deialdiak agertzen: Los Angeles, Tokyo, Palermo, Gouda, Nuremberg, Lille, Luzerna, Atlanta,… eta Balmaseda
  • Azken Sketchcrawlean 60tik gora lekutan elkartu ziren taldeak: Calgary (Canada), Los Ángeles, Florida (AEB) Paris, Tolosa, Avignon (Frantzia), Laussane (Suitza), Tokyo (Japonia) Milano (Italia) Seoul (H. Korea), Brisbane (Australia), Oslo (Noruega) Nouakchott (Mauritania) Madrid, Málaga (Espainia) München (Alemania) Aveiro (Portugal) Santos (Brasil) Poble Sec (Catalunya) Santiago de Compostela (Galiza), Mumbai (India) Viena (Austria)…
  • Euskalherria´s Sketchcrawl taldea 2011an jarri zen abian, Iruñeko bi marrazkilarik bultzatuta, Ana García de Pablo eta Edurne Iriarte, Bergarako Pili Azkaraterekin elkartu zirenean bidai koadernoei buruzko ikastaro batean. Euskal Herria hartzen du berezko eragin eremu gisa eta inolako egiturarik gabekoa, sare ezberdinen bitartez antolatzen da eta bazkaldu osteko bileretan adosten ditu erabakiak.
  • Balmasedan izango da partaide batek bertan antolatzeko ardura hartu duelako. Holan erabaki zelako Eibarreko bilkuran eta Enkarterriko partaide batek eskualde honetara ekartzeko ardura hartu baitzuen. Hori da talde honek mantentzen duen berezitasuna. Hurrengo deialdia Donibane Garazin izango da.
  • Balmasedak baliabide anitzak ematen baititu oso eremu txikian, ondarea, ibaia, zubiak, elizak, eraikinak, azoka, bizitzaz beteriko kaleak, jendearen joan-etorriak, tabernak, trenbidearen azpiegiturak, … Gainera BoinasLa Encartada Museoan egingo dute arratsaldeko saioa, bertako jatetxean putxera bazkaldu eta gero. Ehun urte baino gehiago duen lantegia, uraren indarrak mugitzen dituen tresneria
  • Oso jatorri ezberdinetako partaideak dira honetara hurbiltzen diren marrazkilariak: Arrasate, Artzentales, Bergara, Ea, Elgoibar, Elorrio, Laudio, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñeatik izena eman duten 43 marrazkilariak daude momentu honetan parte hartze zerrendan. Orain arteko jendetsuena izango da deialdi hau.
Honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, EhScrawl-ekoei deitu: 637-173-805. Eskerrik asko arretagatik. Gorka"

2014/12/23

Zenbait bertso xelebre


Batzuetan jartzen naiz
etxetik begira
begiak jausten zaizkit
leihotik behera
lurrean salto eginez
kanikak balira
gaua etorri arte
dibertitzen dira.

Ikusmira galduta
asper naizenean
gogoa ipintzen dut
etorkizunean
zer egin behar dudan
euskaldun artean
suizidatzen ez banaiz
datorren urtean.

Estraineko gauza
zeharo alpertu
jatearekin soilik
nor da gaur kontentu?
Asmatu behar ditut
makina bat santu
egutegia festaz
erabat gorritu.

Lagunekin paratu
txokolate jatea
saku-karrerak eta
bidaia handiak
ezagutu nahi ditut
enpatxu-eztiak
Konstantinopla eta
Parisko zubiak.

Apaizei sotanak
dizkiet kenduko
itsasontzi piraten
banderak egiteko
tiobibo batetan
denok gara igoko
zintzoak garelako
ez dugu ordainduko.

Musika joko dugu
alde guztietan
batek bonboan eta
besteak tronpetan.
Biluzirik bainatu
ilargi-argitan
maitia bilatuko
dugu ur azpitan.

Biziko gara horrela
hiru ehun bat urtez
banku guztietako
jabetzaren kaltez
sufrimendua eta
negarraren ordez
farra eta farrandaz
historia betez.

Ta horrelakorik inoiz
gerta ez baledi
izan gintezke arrano
batzuetan txori
txit ondo hitz eginez
eskuetan geldi
borreroak baditu
milaka aurpegi.
Hitzak, "LaBasqueBondissant" blogean jasoak. Bertan gaztelerazkoa.

Bizi!

@Eleder_BuM   
www.burumapak.blogspot.com  
www.flowandshow.blogspot.com
http://in-fluyendo.blogspot.com.es  
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

2011/08/03

IKUSIKO DIRA BERRIZ, BAI :-)!


Maddi Oihenart oooso goian dogu. 
Zergatik? 
Askotan ikusi ote dogun kantuan? 
Bere bizitzari buruzko ezer ote dakigun?

... Ka! Intuizio hutsa da. 

Aintizna ikusi gendun kantuan behin edi behin kantuan
eta "hau oso ona da!" sentipen gordin hori...
Gaur argia etorri zaigu bere zerbaiten bila jotzeko, eta hara zer pieza ederra atera dan,... 
mezu honegaz ikusi dogu gero Twitter-en

"stop, relax, click, let go,... 
and en-joy 5 min of souled, smart, positive 
singing to with Maddi Oihenart"

hemen bildu ditugu kantaren hitzak, 
eta beste batzuenak ere hortxe.

Ikusiko dira berriz,
Osto berdeak igitzen,
Erreka idorrak erriz,
Gerezitziak lilitzen.
Ikusiko dira etzi,
Gaüak gaüari gogozka,
Milaka kide gaitzetsi
Jüstiziaren galtozka.

Ikusiko dira laster,
Müga helkaitzak apaltzen,
Agian bazterrez-bazter
Presontegiak zabaltzen.

Ikusiko dira sarri
Madarikatüak zütik,
Zorion-kantaz alkarri,
Karrikan barna eskütik.

Abiatüko gira gero
Zü eta ni ürratsean,
Bihotz eta bürü bero
Libertatezko hatsean.

Ikusiko dira berriz...
Ikusiko dira etzi...
Ikusiko dira laster...
Ikusiko dira sarri...

Ikusiko...


Ele-eder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com


2011/04/19

Gaur egungo BeHIAk: hezkuntzaz hausnartzen komiki liburuaren aurkezpena

Gorka Velascoren blogean dauden ale ederretako bat

Arte Bizkarra Kulturgintzak jakinarazten dizue Ekainaren 4an  “Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartzen” aurkeztuko dutela Bilboko Alondegian, Autoeditatuak egitasmoan. Lan hau Gorka Velascoren hirugarren liburua da. 

Deialdi honetan dena erromatarren antzera, “dena Neronek”.
Antolatzaileen hitzetan:
Autoeditatuen bigarren topaketa antolatuko dugu. Bertan, euren lan propioak argitaratzen dituzten artisten eta kolektiboen lanak aurkeztuko ditugu. Jardunaldi honen bitartez, interesdunei argitalpen baten sortze-prozesua ezagutzeko aukera bakarra eskaintzen diegu, sortzaileen eskutik gainera
Gorka Velasco plastika eta marrazketa irakaslea da ogibidez, eta artista zein komikigile lanbidez (baina arlo bietan merkatutik kanpo).

Liburu honek berrikuntza, sormena eta umorea ekartzen dizkio hezkuntzari buruzko hausnarketari, eta iruzkinek, azalekoak badirudite ere,  mahai gainean jartzen dituzte  sakonak bezain gordinak diren gaiak.

Tuitaren aurrekariak eta apaingarririk gabeko marrazkiak.

Adi ALHÓNDIGAKOMIK: Diseinuaren egoitzan mamia jarriko dugu!!.

Informazio gehiago:
artebizkarrakulturgintza@gmail.com ; ARTE BIZKARRA KULTURGINTZA; Txikerretxea - El Escandal 37; 48879 ARTZENTALES (Bizkaia); 637173805 - 946809264
Ondo bizi,

 Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena



2011/04/14

IRUDIEN BILA... ZAILA AL DA? NOLA ERRAZTU?


Goiko hori aurreko astean Bizkaiko Foru Aldundian aurreko astean emandako ikastaroan egindako ariketaren argazkia. Esker mila Bea, Ane, Txema, Toño, Nagore, Itsaso, Txaro, Rafa, Nerea...

Edozein kontzeptu, ideia, hitz,... edozer adierazi dezakegu irudi baten bidez. Uste ohi dugunaren kontra... Lehenego egunean talde batekin lanean buru-mapagintza azalduz eta ohikoa: "baina, hori oso zaila da, zelan adieraziko dut irudi bitartez, homologatzea (edo jarri beste edozein hitz abstraktu)?"

Eta ariketa egin ohi dugu: "hara, egin berba zerrenda luze bat eta bota iruditzeko zailenak diren berbak" Taldekideei esaten diet bitartean,"hor dituzue errotulkiak eta marraztu, datozkizuen heinean hitz horietarako irudiak", eta berehala osatzen dugu harbela. Eta laster baten aurkitu dizkiogu hitz bakoitzari bere iruditxoak. Beti. Eta gainera, adibide zehatzoi orokorretik begiratuz gero, irudiak ekartzeko bideak. agertzen zaizkigu argi-argi. Kasu honetan ezkerraldean idatzita daudenak:
- asosiazioak: materiala den zerbaiti edo nire buruan dena delakoagatik dagoen istorioren bati
-letra-ikur konbinazioak eta horien deribatuak (izenak, adjektiboak, aditzak eta adberbioak bereizteko)
- egunerokoak: arreta bizia (zer mundu ederra denean!) nota-liburuska eta errotuak eskura. nork zioen trenari edo berandu datorren lagunari itxarotea aspergarria dela?
- lagunak: norberari bururatu ez, baina ingurukoei galdetuta, berehala datozkigu irudiak. Oso modu polita elkarrengana hurbiltzeko, baietz?
- Interneten bilatu: google images; yahoo; flickr,...
-....
Eta oso kontuan hartzekoa, kontu bat da irudiak burura ekartzeko gaitasuna (irudimena esan dezakegu) eta beste bat irudi horiek marrazteko gaitasuna. Azken honi buruz: aholku batzuk (my two pennies ;-):
  • utikan lotsa! 
  • egin eta egin
  • zure barruko umetxoari bidea utzi
  • irudi sinple, arin eta adierazgarriak egiteko gaitasuna hobetzeko liburu egile batzuk: Nancy Margulies, David Sibett, Sunni Brown,...
 Ondo bizi!

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena