Gazteleraz hasi gara argitaratzen azken aldian, zaletasuna bizibide egiteko beharrezkoa izango delakoan.
- Berriena,IN-FLUYENDO blogari ere ekin diogula. Blog honen antzeko haritik joango da hori ere: buru-mapak, espazio irekia, sormena eta beste. Asmoa: gure lana espainieraz ere jakinaraztea eta bezerogaiek gutaz zerbait gehiago jakin ahal izatea.
- Neuronilla-ko kideei buru-mapagintzaren gaineko artikulua bidali genien eta argitaratu egin dute egunotan. Hemen artikulua irakurgai.
- Azaroan Cáceres Ciudades Creativas topaketa dago. Komunikazio bi proposatu dizkiegu eta laster jakingu dugu onartzen dituztenentz. Dena den, IN-FLUYENDO jaioberri horretan ere emango ditugu argitara.
- Lan-Ekintzakoentzat (Bilbaoko Udalaren peko agentzia, enpresa sortzen dutenal laguntzeko-eta) laburpena prestatu dugu, BM31 proiektua azaltzeko. Hurrengo hilabeteetan haiekin elkarlanean aritzeko asmoa dugu.
- Iturburu kaleko Cantarranas plazako jaian izan ginen. Interesgarria eta oso polita Lorenzo Rocharen jarrera.
- Hilaren bukaeran Parisa? Hor gabiltza... Espazio Irekian erraztaile lanetan trebatzeko aukera ona delakoan... Joan ala egon?
- Bilbaon bertan, urriaren 22-25 artean ALD: Arte Libre Digital jardunaldiak. Oso jende jatorra, kontzientea, arduratsua eta dibertigarria dabil gure inguruan software librearen aldeko lanean, hacktibismoan,... Haietako batzuen eskutik sortu da udan ALD proiektua, arte, kultura, informazio,... libreen inguruan hausnartzen eta ekiten laguntzeko. Topaketa ezin interesgarria prestatzen ari dira. Zuk ere parte har dezakezu. Horretarako nahikoa duzu bisitalditxo bat egitea, eta gogoko baduzu, jende-sarean izena ematea, zeure proposamenak botatzea eta gainontzeko kideekin eskuz-esku jardutea. Informazio gehiago, hona idatzita: info@artelibredigital.net.
- Eta, udazkenarekin, BERBAZ irrati-saioarekin hastekoak gara barriro, laster.
_____________________
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
burumapak@gmail.com
______________________
burumapak@gmail.com
______________________
No comments:
Post a Comment