Showing posts with label parte-hartzea. Show all posts
Showing posts with label parte-hartzea. Show all posts
2017/09/01
2016/12/05
GuraSOS, baietz 200.000
Baietz 1.000.000 ;-)!
@Eleder_BuM
Etiketak:
alternatibak,
bizia,
Donostia,
gizartea,
hondakinak,
manipulazioa,
osasuna,
parte-hartzea
2015/04/26
Gari Argi dabil. MaldanBera goaz! No space no time, Eutsiko diogu,...
Kanta puska. Hitzak Jon Maiak, musika, Garik-eta,...
Orain "MaldanBera", talde-lanean barriro aritzeko ilusioz (hor api17ko elkarrizketa) ei dabil Gari. Eta ederra izango dala, argi dugu!
Eutsiko diogu, eutsiko diogu, eutsiko diogu beti!
bihotzean nik badakit
eutsiko diogu beti!
@Eleder_BuM
Etiketak:
baikortasuna,
bideoak,
Eutsiko Diogu,
Gari,
musika,
No Space no time,
parte-hartzea,
pozjarioa
2014/10/10
Bagara eta Bagoaz (Otxandion be)
Azken hamarkadetan nabarmen jo izan dogu gero eta gure txokorago, indibidualismora, bakoitza-bere-poxpolo-kaxara.
Ta Otxandion bebai.
Eta gatxa da, baie ari dire, han be, komunidadea indartu gurean,... HerriOla izenpean. HerriOlaren oinarriak argi azaltzen dira bertan.
"Bagara eta bagoaz" 25, ko bideo hau horren erakusgarri.
Udabarrian Gune Irekia izan genuen bertan, eta eskertuta gagoz, gonbidatu gintuztelako eta ederto hartu gintuztelako. Plazerra!
@Eleder_BuM
www.burumapak.blogspot.com www.flowandshow.blogspot.com
http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz
Etiketak:
Arrese Beitia,
auzolana,
bideoak,
euskara,
Gune Irekia,
herria,
herrigintza,
HerriOla,
komunitatea,
Otxandio,
parte-hartzea
2014/04/24
Otxandion Herrigileen Tailerra (Gune Irekia, 2014-V-10). Gonbidatua zeu be!
Hemen behean, bideoan esandakoa, gonbidapen testua, Otxandioko Udaleko webgunetik hartua.
Otxandion zer nahi duzu aldatu, antolatu, eraiki, sortu…?
Mainondoko gimnasio berrian, maiatzaren 10ean, goizean. Gune
Irekia
Otxandio oso herri aktiboa eta parte-hartzailea dela esaten dugu askotan.
Baina hori nola da posible? Ba, guztion artean guztiontzako gauzak egiten
ditugulako: herriko elkarteetako kide zarelako edota ekimenetan parte hartzen
duzulako, herri-ondasunak zaintzen dituzulako, ospakizun ezberdinetan parte
hartzen duzulako (limonadan, dantzan, danborradan, San Martinen), elkar
zaintzen dugulako…
Hori da herrigintza, eta zeuk egiten duzu!
Azken finean, komunitatea osatzen dugu, eta elkarrekin bizi gara. Zu eta
zure aldamenekoaren interes eta nahiek egiten dute Otxandio.
Zein da zure hurrengo erronka?
Otxandion zer nahi duzu aldatu, antolatu,
eraiki, sortu…?
Ba, aukera ederra duzu zure ilusio eta asmoak beste askori azaltzeko.
Gainera, aukera izango duzu besteenak entzuteko. Eta agian, guztion artean, has
gaitezke asmo hauek gauzatzen, modu kontziente eta eraginkorrean.
Egia esan, gauza asko ditugu guztion artean lantzeko:
oinarrizko beharretan, elkarren zaintzan,
ingurumenean,
ekonomian, kulturgintzan, kirolean…
Bazatoz zeu ere herrigintza-tailerrera?
|
Noiz:
maiatzaren
10ean, (9:00etan gosaria, 14:00etarako bukatuta). Poteorako garaiz!
Non: Mainondoko gimnasio berrian.
Animatu
eta izena eman hemen! Maiatzaren
8rako?
·
Jan-edatekoak bertan, goiz osoan zehar, Herri-Olaren eskutik.
·
Umekin zatoz? Ederto! Bertaratutakoen artean antolatuko
duguzaintza.
·
Itzultzaile bolondresak egongo dira euskaraz ondo ez
dabiltzanentzat.
·
Beste premiaren bat edo ekarpenen bat? Bota lasai!
Informazio
gehiago eskatzeko: herri-ola@otxandio.net
|
Gune irekiko metodoaz jardungo
gara, modu parte-hartzaile, armoniatsu, sormentsu, sinple eta eraginkorrean,...
eta bertan...
·
Nahi dituzun ekintzak proposatu ahalko
dituzu.
·
60´ko tarte bi izango ditugu proposatutakoei heltzeko.
·
Denaren idatzizko txostena osatuko dugu guztion artean, hantxe
bertan.
Hau be ederra dator, bai!
@Eleder_BuM
www.burumapak.blogspot.com www.flowandshow.blogspot.com
http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz
Etiketak:
adibideak,
gonbidapena,
Gune Irekia,
herria,
Open Space,
Otxandio,
parte-hartzea
2013/01/30
Astra, espazioa irekitzen
Astra Proiektua from astragernika on Vimeo.
Ordu erdiko bideo honetan, Astra gaur dena izan arteko prozesuaz mintzo zaizkigu saltsan ibilitakoak.
Inaugurazio egunean primeran pasau gendun :-)!
Apirilean bertan egotekoak gara, PozAzkundea topaketan,... astratarrekin, astratarren antzean, espazioa irekitzen.
Aizue, ze musika ederra imini dotsezuen bideoari!
Osasune eta bizi gogue :-)!
@Eleder_BuM
www.flowandshow.blogspot.com
www.in-fluyendo.blogspot.com
www.bilbohiria.com/gaika/berbaz
www.elikaduraz.wordpress.com
Etiketak:
adinartekotasuna,
Astra,
autoeraketa,
balioak,
bideoak,
bizipoza,
Espazio Irekia,
Gernika,
kultura,
Open Space,
parte-hartzea,
PozAzkundea,
sormena
2012/10/27
Nola etengabe egokitu eta berritu ZERAIN HERRI EREDUA? Espazio irekikoa (open space) azaroaren 9+10ean. Zerain, ze handia :o)!
TXOSTENAK (2012/XI/10)
eta Gune Irekiak nolakoak diren azaltzeko ZHE topaketan egindako bideoa jarraian
Gune irekia from Raul fdez de pinedo on Vimeo.
eta Gune Irekiak nolakoak diren azaltzeko ZHE topaketan egindako bideoa jarraian
Gune irekia from Raul fdez de pinedo on Vimeo.
Aste pare bat barru Zeraina goaz. Espazioa irekitzeko aukera paregabea heldu zitzaigun Asier Gallastegiren eskutik, eta azken aldian ilusioz beteta gabiltza topaketa honekin. Azken urteotan hainbat aldiz izan dugu espazioa irekitzeko parada. Horietako gutxitan izan dira Espazio Irekiko metodoak gehien eskertzen dituen baldintzak (gai argia eta konpexua; parte-hartze anitza eta pasioduna,... gatazka mugetaraino; urgentzia) honen nabarmen.
Zerainen izango gaituzu, bada, azaroaren 9 eta 10ean eta zu ere oso ondo etorria izango zara! Hona hemen gonbidapen-testua...
Nola etengabe egokitu eta berritu
Zerain herri eredua?
Topaketa Zerainen, 2012/XI/9+10ean
- Zein balio ditugu?
- Zer sendotu behar dugu?
- Nola biziberritu dezakegu gure herri proiektua?
Galdera horiek oinarri hartuta, etorkizunera begirako Zeraingo ekintza plana diseinatzeko topaketa izango dugu.
NON: Zeraingo elizan
NOIZ: Azaroaren 9an (15:30-harrera-21:00) eta azaroaren 10ean (10:00-14:00)
Ostiralean afaria egingo da soziedadean eta larunbatean bazkaria Ostatun. Afari-bazkaritara joateko izena eman.
Asteburu-pasa etorri eta inguru eder honetaz patxadaz gozatu nahi? Hik bai jakin, hik! Hona hemen lotarako aukera batzuk.
Umeekin etorri nahi? Primeran! Haurtzaindegi zerbitzua jarriko da.Parte hartu ahal izateko beste premiaren bat bai? Esaiguzu lasai!
Proiektu honek fruituak eman ditzan, herritar guztion parte-hartzea ezinbestekoa da. Eta urte luzez auzolanean kudeatutako gure herri eredua hobeto ezagutu eta berritzen lagundu nahi baduzu, oso ondo etorria izango zara zu ere bai, ikerlari, udal-langile, ikasle, aholkulari, antolatzaile, bisitari, garapen arduradun, ekoizle, nekazari, mendizale, gaztazale, kulturazale, kolore tuztietako atso-agure-ume... zarena zarela,... parte hartu nahi duzu gurekin?
Espazio irekiko (open space) topaketa izango da, bizi-bizi eta sormentsua. Bertan...
- Nahi dugun gai eta jarduera oro proposatuko dugu
- Gai horietaz solastuko gara nahi bezain sakon
- Aurrera begirako ekintzak proposatuko ditugu eta lehen urratsei ekingo diegu.
- Solasaldien idatzizko txostena osatuko dugu bertan, eta e-postaz jasoko dugu jarraian
Non eta Zerainen! Azken hamarkadetan auzolanean jardun izan duen herrian. Bideo honetan eta artikulu honetan, gehiago horretaz...
Zure inguruan antzeko topaketa bat eratu nahi? Jarri harremanetan (eleder.aurtenetxe@gmail.com) eta ekingo diogu!
Hauek sasoioi eta geure egoerari dagokien moduan, aurrekontuak bazter, zuekin lan egiteko moduan gaituzue!
Ondo bizi!
@Eleder_BuM
www.flowandshow.blogspot.com (En) www.burumapak.blogspot.com (Eus)
www.in-fluyendo.blogspot.com (Sp) www.bilbohiria.com/gaika/
2012/02/24
AUBAldiak (Arte_Unplugged_Biribil_A-estatala)
Testu honi lotutako testutxoa jarraian:
Aurrekoan Donostian izan ginen espazio irekiko topaketan. Han gertatukoari buruzkoak beste toki honetan idatzi ditugu, eta han izandakoaren printzak jaso ditzakezu lotura horretan bertan jarritako bideoan.
Guk g-AUBAldiei buruzko hizketaldia zabaldu genuen. Txosten honetan (17-19 orrialdeetan) agertzen da hangoaren laburpena. Eta testu horretatik aterata eta moldatuta, AUBAldiei buruzko lerro batzuk jarraian. Eta konturatu gai hau aspalditxoan dabilkigula buruan, inoiz idatzi ere idatzi dogula honetaz,... hemen ingelesez lerro batzuk.
Desioa/Ametsa:
g-AUBAldiak:
Arte-topaketak (bide batez, zer da ARTEA? (huts)artean gertatzen/agertzen/sortzen dena, ezerezetik, ez-egitetik, hutsetik, hustutzetik,... sortzen dena. Bai?)Unplugged: Elektrizitatea erabili barik eta materialeak minimizatuz.Biribil: irekiak eta parte-hartzaileak.
A-estatalak: estatu-egitur(et)atik aske. Diseinua ahalik eta gehien sinplifikatuz.
Espazio horizontala. Musika unplugged. Musika tresnak eskuz esku, nahi dutenen eskuetan, batetik
bestera. Norbaiten proposamenetik hasi eta inprobisazioa hartzeko gertu. Tranpaldoa behar ote da?
Egitura fisikoa: biribila. Artista-entzule amildegian zubiak jarriz, sarea jarriz.
Artistak zergatik nahi du jendaurrera? Barne-barnean duen zerbait plazaratzeko, konpartitzeko eta
proposamen horretatik “elkarrizketa” bat hasteko. Bestearen erantzuna jasota bere proposamena
aberastu, eta bere baitan toki berriak aurkitzeko. Hazteko. Gozatzeko. Entzulegoa “artistaz” betea
dago, eta esperientzia askoz aberatsagoa izan daiteke haien ekarpenari esker.
Holango diseinuan askoz errezago uztartuko dira arte-adierazpen orotarikoak: kantua, dantza,
margoa, sukaldaritza, tresnak jotzea,… errezago sortuko askoren arteko loturak,...
Elektrizitateak eta industrializazioak asko konplikatzen du asuntoa. Kontzertua emateko arrastiko
4etatik goizaldeko 6etara arte… eta “artistek” ordaindu behar!
Artea, bizitzako zati moduan. Aprofesionalizazioa eta batez ere, helburu moduan, “vivir/beber del
arte” hori burutik kentzea.
Zer gertatuko litzateke diru publikorik ez balitz
“arte/kulturara” bideratuko?
Nola biziko genuke artea/kultura?
NOTAK (ordubete inguruko berbaldian hartutako batzuk,
nire ondorengo burutapenekin ezkonduta):
“…Tecnología favorece a todis (puedo grabar mi disco…). Facilita crear más cultura (benetan?).
Equipo de voces en bares, para concierto…. (¿Pero vale menos realmente sacar un disco -o se necesitan los mismos recursos naturales, o más, independientemente del dinero que tengas que pagar y del que tengas-) ?
Mercantilismo en el arte.
Objetivo del arte: ¿ofrecer algo a la masa? Vs. ¿Crear algo más cecano? ¿Tu principal objetivo cuando quieres dar un concierto es que no te cueste dinero?
Boom de grupos musicales. ¿Y la diversidad, peculiaridad, calidad, esencia artística,…?
En la sociedad capitalista “no hay cama” para tanta gente
Relaciones comunitarias a través de experiencias/fiestas/encuentros artísticas.
Espazio publikoa. Gogoko duzu kalean artea agertzea? Gehiagotan aurkitu nahi zenuke, bai? Zer egin dezakegu egunerokoan kalea artez betetzeko? Zeintzuk dira trabak? Udal araudiak zeintzuk dira?
Lizentziak. Nola araudi horietan ibili edo araudiok gainditu?
Auzokoak. Elektrizitaterik gabe ibiltzea, horretan ere mesedegarri. Auzokoak trabatu ez egiteko moduko tokietako kontzertu-tokiak: Guardetxea, Arteleku,…
Okupatu lokal bat/kalea eta hasi!
Ez –ohiko toki publikoak eskatu arte-topaketetarako (Buleko kioskoa,…)
Altruismoa muga.
Kaleko artistaren irudia: diru eske (baina, kontuz, bbkk -laifen “dekiur” ere diru eske ibiliko dozak! );
droga-menpekoa, baldarra,…
Hurbilketa bat, http://vimeo.com/4885665 Elektrizitaterik gabe eta industria-produktuak materia minimizatuz zer egin dezakegu? Nola sinplifikatu artea eskaintzeko egitura? Arterik ederrena baliabide minimoekin nola egin? Mugak sormen-pizgarri.
Ayuntamiento. Dinero público para la cultura. Ponemos bote todis, para hacer lo que quieran ciertas personas… Y, seguro, para que una gente, dentro de una estructura, haciendo una tare bien poco artística, añadiendo valor +/- nulo, tenga sueldo fijo,,,, ¿Y si fuera “0 euros”?
Riqueza cultural por gozar de diversidad de ofertas artísticas. Calle.
En la sociedad capitalista no hay cama para tanta gente.
Arte como inversión “turística”: gran engaño mental. ¿Pensando en global, qué sentido tiene eso? Bien, vendrán de Bilbo y se comerán unos pintxos,… a costa de dejar de comerlos en las 7 calles. ¿Es eso pensamiento ganar/ganar en global?
Segi pentsatzen/frogatzen/ekiten/jolasten…
nola loraraziko ditugu (g)AUBAldiak
(Arte Biribil Unplugged A-estatala)
…gaur bertan hasita?
ondo-ondo pasa :-)!
Eleder BuM31 Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena
www.burumapak.blogspot.com (eus) @Eleder_BuM (Twitter)
www.burumapak.blogspot.com (eus) @Eleder_BuM (Twitter)
Etiketak:
adibideak,
artea,
DOKA,
Espazio Irekia,
gAUBAldiak,
parte-hartzea,
PozAzkundea,
sormena
2010/06/25
PABLO VILLOCH: LAGUN BARRI-ZAHARRA
Esker mila, Pablo!
Aurreko egun baten mezua bidali nontsen:
"hola Pablo, he visto que hablas hoy en Bilbao (ahorita, ¿verdad?). Si tienes un hueco estos días, escríbeme o dame un toque y conversamos, ¿bien? suerte! Eleder"
"aupa Eleder! Disculpa mi tardanza en responderte :-(. El día de la conferencia fue un viaje relámpago que hice desde Suecia. Fueron solo 48 horas y no me dio tiempo a nada. Hoy he vuelto a Bilbao y estaré por aqui unos dias,mi teléfono... a ver si conversamos, Pablo"
2010/04/04
KOMUNITATE OSASUNTSUAK ERAIKITZEKO 1O PRINTZIPIO, Margaret Wheatley-k (2. zatia)
Idazki honen bigarren zatia. Hemen dira lehenengo printzipioen azalpenak:
1. Jendeak ondo defendatzen du sortutakoa
2. Arduraz jokatzen du jendeak axola zaionari dagokionean
3. Elkarrizketa da gizakiak betidanik erabili izan duen pentsatzeko modua
4. Elkarrizketa aldatu nahi baduzu aldatu elkarrizketan ari den jendea
5. Liderrak edonondik agertzeko gertu egon
Eta hona hemen beste bostak:
6. Ondo dabilen horretan jar dezagun arreta, eta energia eta sormena jasoko ditugu
7. Geugan dago jakintza
8. Dena da porrota erdi-bidean garenean
9. Jendeak edozerri egingo dio aurre bat eginik gauden artean
10. Eskuzabaltasuna, parkatzeko gaitasuna eta maitasuna
Entzuteko moduko aleak direlakoan, ondo bizi :-)!
Eleder
1. Jendeak ondo defendatzen du sortutakoa
2. Arduraz jokatzen du jendeak axola zaionari dagokionean
3. Elkarrizketa da gizakiak betidanik erabili izan duen pentsatzeko modua
4. Elkarrizketa aldatu nahi baduzu aldatu elkarrizketan ari den jendea
5. Liderrak edonondik agertzeko gertu egon
Eta hona hemen beste bostak:
6. Ondo dabilen horretan jar dezagun arreta, eta energia eta sormena jasoko ditugu
7. Geugan dago jakintza
8. Dena da porrota erdi-bidean garenean
9. Jendeak edozerri egingo dio aurre bat eginik gauden artean
10. Eskuzabaltasuna, parkatzeko gaitasuna eta maitasuna
Entzuteko moduko aleak direlakoan, ondo bizi :-)!
Eleder
BM31_ BILBAO: Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity
Etiketak:
antolakundeak,
BM31,
iraultza,
komunitateak,
lidergoa,
Margaret Wheatley,
Nancy Margulies,
parte-hartzea,
PozAzkundea,
sormena
2010/03/31
KOMUNITATE OSASUNTSUAK ERAIKITZEKO 1O PRINTZIPIO, Margaret Wheatley-rengandik (1. zatia)
Horrelako puska ederretan bildu ohi ditu Nancy Margulies-ek jende-multzoek adierazitakoak. Berak idatzitako "Mapping Inner Space" liburua pentsamendu bisulera eta buru-mapagintzarako sarrera polita, zinez.Margaret Wheatley agertzen zaigu ingeles argiz eta patsadatsuz komunitate osasuntsuetara iristeko bidea erakutsiz. Zinez interesgarria!
BERBAZ irrati saioa egitearen aitxakiaz idatzi genion behinola Meg-i eta "Leadership and the new science" liburu gomendagarria jaso genuen harengandik. Inork liburua nahi balu, eskatzea aski!
Hona hemen lehenengo 5 gida-lerroak eta ingelesezko azalpena, Nancy Margulies-en irudi adierazkorrez hornituta.
1. Jendeak ondo defendatzen du sortutakoa
2. Jendeak arduraz jokatzen du axola zaionari dagokionean
3. Elkarrizketa da gizakiak betidanik erabili izan duen pentsatzeko modua
4. Elkarrizketa aldatu nahi baduzu, aldatu elkarrizketan ari den jendea
5. Liderrak edonondik agertzeko gertu egon
Benetan inspirazio-iturri, Meg! Hurrengo idatzi batean 10 printzipioetako beste erdia.
Goza dezagun iraultza :-)!
Eleder
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Subscribe to:
Posts (Atom)



