Showing posts with label bizi. Show all posts
Showing posts with label bizi. Show all posts

2016/12/12

/////// Nik ere /////// Napoka Iria


///////  
bakarrik, eskutik heldu gabe zeure buruaren jabe eta adorez bustiz  
jadanik, zure izatearen zale fruitu berri baten ale erein berria  
biluzik, ezer ezkutatu gabe zure gorputzaren jabe eta zure gidari  
urrutitik begiratzeko beharrak zabaldu dizkit begiak nigana biltzeko beharraz berreskuratu bizi nahia  
/////// 

Hitzak eta kantak entzuteko eta erosteko moduan, BandCamp-en.

Bertan be, ´erantziz jantzi´. Ederra.


badakit, harremanen laberintoan galduta gabiltz erabakiz, zeinengana hurbildu edo urruti ibili  
maskarak aurpegiak estaliz, gerora horiek gabe bizitzen eta arnasten ikasteko berriz 

@Eleder_BuM

2013/05/09

Sorginen biltzarra (Bizi Tokin, Behauze-Baxe Nabarra)

Zer izan ote da aurreko asteburukoa? 
Ari-mehea han geneukan, 
lagun ugari ere bai. 

Bide interesgarriak, ausartak,  sor.ginak, argiak ibilki...
www.bizitoki.org-en

Sorginen biltzarra
Maiatzaren 4 eta 5ean, Bizi Tokin (Behauze, Baxe Nabarra)

 

Basandreak elkartu, eztabaidatu, ingurua eta auzolana sortu.

  • Basalandareak bildu, sukaldatu, sendagailuak eta saskiak egin.
  • Akelarrea sortu, festa egin, biltzarra sortu egin, biltzarra sorgin.



Maiatzaren 4a, larunbata



Maiatzaren 5a, igandea
10 :30 Sorginen infusioak
Menta, zain-belarra, xarpota…
10 :30 Sorginen infusioak
Menta, zain-belarra, xarpota…
11:00 Sorginen ibilaldia
Basa landare jangarrien eta sendabelarren ezagutzea eta bilketa, Kistiñe eta Dawamorurekin.
11:00 Sorginen ibilaldia
Basa landare jangarrien eta sendabelarren ezagutzea, Kistiñe eta Dawamorurekin,
eta saskigintzarako basa landareen bilketa.
13:00 Sorginen bazkaria
Bakotxak etxean prestatutako jaki goxoen partekatzea.
13:00 Sorginen bazkaria
Bizi Tokiko sorginek eskainia.
14:00 Sorginen biltzarra
Gaien proposatzea eta talde ttipitan eztabaidatzea (adb: kontrazepzioa, feminismoa, sortu egitea, bular ematea…).
14:00 Sorginen biltzarra
“Lapurdiko sorginen auziak eta erahilketak 1609an”, Elisabete Zubillagaren hitzaldia eta eztabaida.
16:00 Sorginen sendagailuak
Sendabelarrekin ukenduen edo kremen egitea.
16:00 Sorginen saskigintza
Basa landareekin saskien egitea.
18:00 Sorginen sukaldaritza
Basa landare saldaren sukaldatzea.

20:00 Sorginen afaria

Iluntzearekin Akelarrea
Su inguruko musika, dantza, bertso eta kantuak.


Eztabaidak euskaraz (beharrez itzulpenarekin).

Jardunaldi hauek emazte, gizon eta haurrei idekiak dira. Larunbateko bietako Sorginen biltzarran feminitateari lotutako gaiak eztabaidatzea pentsatua da.

Larunbat gauean kanpinga egiten ahalko da bertan.

Bizi Toki ezagutzeko paradaz baliatu nahi dutenentzat: bisita eta aurkezpena larunbatean eta igandean arratsaldeko bostetan.
Argibide gehiago Bizi Tokiri buruz : www.bizitoki.org.

Bizi Tokira heltzeko: Baxe Nabarreko Behauze herrian, frontoiaren ondotik pasa (frontoia eskuinean delarik), eskuin hartu bi aldiz eta gero ezkerrean den lehen baserria da, Goitia.

2011/03/23

AHOZKOTASUNA, KONFIANTZA, BM eta EI


Kalean elkar topatu eta berbaz espazioa ireki. Asteak joan asteak etorri eta elkarrizketa batzuen ondoren konfiantza puntu bat. Lagun izatetik hurbil.

Eta solasean garela tratua agertu, bilatu barik. Gela baten premia alde baten eta gelaka alokatzeko gogoa bestean. Tratua hitzartu eta gero kontratua egin behar. Eredu bat bilatu eta 7 orritako testu zuri-baltza, itogarria, konplikatua eta estua egiten jatan. Hasitako bidea utzi dot.

Espazioa ireki behar nuen. Buru-mapa bat egingo dut (lehenago zirriborroa izan zen, kolore bakarrean) eta beste elkarrizketa bat izango dugu, gauzak finkatzeko eta sinatzeko (beharbada).

Lekuko bat behar ote? Ala konfiantzari konfiantza gehiago emango diogu hazi eta hazi egingo dala sinestuta? Bermerik handiena eta bizi-iturri nagusia hori dana sinestuta?

Ahozko tratuen alde, buru-mapen alde, espazioa irekitzearen alde,

Eleder  
BuM31    Mild Mapping-Open Space Technology-Zor-o-mena

(+0034) 638.733.223

ANTENAK ETA ESPIOIAK

Mundaka-Bilbo-Mundaka tren bidaia egiten dot ia egunero azken hilabeteetan. Itzel ederra eta oso erosoa. Denerik egin leike trenean. Eta batzutan elkarrizketa interesgarriak entzuteko parada. Aurreko baten horrelako bat oparitu zidaten. Jario oparoari toki egiteko buru-mapa bat igiri (Mundakako erara, azken "i"a indartuta.) Bertan daukat bizi-bizirik entzundakoa eta aldi berean publiko egin arren sekretupean mantentzen dut edukia, oparitzailearen intimitatea ere babestuz. Espioientzako ere lagungarri buru-mapagintza, ez da?

Eleder  
BuM31    Mild Mapping-Open Space Technology-Zor-o-mena

2010/02/16

NOS ENFANTS NOS ACUSSERONT

Lagunsa batek "bio" elikadurak lurraren eta bertan bizi garenon osasun hobea ekarriko digula proposatzen duen 6 minutuko bideo hau bidali berri dit. Jean-Paul Jaud omen errealizatzailea.

Neure kabuz apur bat arakatu eta xede berdina duen bideo laburtxuago hau aurkitu dut (behean).

Ikustea merezi duela uste dut. Gaia garrantzitsua dela. Uste dut, zeure kontua ere baderla.

Zer ikusirik honek guztiak sormenarekin? Ezer ez,... edo den-dena.
Zer ikusirik nire lanarekin? Ezer ez,... edo den-dena :-).

Blog profesionala ote da hau?

Blog honetan hunkitzen nauten gaiak adierazi eta konpartitu ohi ditut. Sormena, buru-mapak, espazio irekia eta lana (norbanokoak gainontzeko kideei, taldeei komunitateari,... egindako ekarpen gisa hartuta) hunkitzen nauten gaiak dira. Horrexegatik ematen diet gai horiei nire bizi zati bat (profesionalki, bai; bokazioz, gozo, aske, patu-minez, ezinbestez,... ere bai).

Bideo honetan plazaratzen diren gaiek (elikadura, osasuna, ingurumena, egiaren eta hobeto eta ederrago bizitzeko moduen bila aritzea,...) ere bai hunkitu egiten naute. Horrexegatik txoko honetan espaziotxo hau haientzat ere.




Eleder
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Twitter: @Eleder_BM

2009/06/01

LAN-GAIA


Duela lau urte-edo, lanaren etorkizunari buruzko saiakera lehiaketa batean parte hartu nuen. Lanean orduan, nahiko ez-eroso nenbilen, sormenerako alde-aldi zailean, baina ni ere nolabait beldur "erosoaren" pean eta sormenari berea egiten utzi barik.

Patu ezizenez idatzi nuen pieza hau, patuak uste duguna baino gehiago agintzen duela sinistuta. Gaur beste modu batean idatziko nuke, ziur, baina konturatzen naiz idatzi hark nahiko ondo definitu zuela/deskribatzen duela neure gaur egungo lanarekiko harremana.

Beste esteka honetan "Bizi!" idatzia osorik, jatorrizkoari zuzenketa pare bat eginda.