2018/01/15

ZADen etorkizuna errotzen, otsailaren 10ean bilkura




 Inoiz ez nintzen etorri hona. Inoiz! Nire makila ekarri nuen. Makil bat baizik ez zen besteen artean, lurrean sartua egun hartan. Pezoinean barna sartzen genituela, denok hitza eman genuen:
Hona itzultzea gobernua ZADeko lagunak kanporatzen saiatzen balitz.

Harrigarria zen! 40.000 lagun elkarturik ZAD eremuan. 2016ko urriaren 8a zen.
Gobernua? Inoiz ez da etorri.

Ez dute lortu honen guztiaren suntsitzen beren aireportu madarikatuaren eraikitzeko.
50 urte jendea borrokatzen dela aurka. Enegarren makina hiltzaile baten aurka, klima erretzen duena.

Baina ikusi dut -jendearen indarraz eta natur gunearen edertasunaz baino haratago- toki hori mirakuilu bitxi bat zela. Inperfektua noski, baina datozen ekaitz ilunak desegiteko indarra daukana. Berrisailei begiratzen nien: suteak oihanetan, etorkinak uretan itotzen, bankisa urtzen, bioaniztasuna gainbehera, Trump okerrenari ateak zabaltzen; gero eta horma gehiago altxatuak nonahi.
Eta krisiaren espektakuluen artetik, ZADari buruzko erreportaje bat bazegoen: “gaur, ZADeko erdigune ilun eta ezkutuko eremuan sartuko gara, zuzenbiderik gabeko eremuan!”
“Zuzenbiderik gabeko eremua!” Bai zuzenbiderik gabeko eremua da, bai!

Zuzenbide esatean: bizidunaren suntsitzeko zuzenbidea esaten baduzue; janari lurrak hormigoiz estaltzea esaten baduzue; etekina biziaren aurretik ezartzea esaten baduzue... beraz bai!
Baina beste zuzenbide batzuk badaude hemen: ezberdina izatearena, gune batek xarmaturik uzteko zuzenbidea, heure etxean nahi dunan moduan eraikitzeko zuzenbidea, gure bizimoduak elkarren artean erabakitzeko zuzenbidea.

Makilen manifestaldi biharamunean ZADeko lagun batzuk ibilaldi batera gomitatu gintuzten.
Ikusi genituen arrabioak lohitik jalgitzen; beste batzuk aterpe berriko habeetan zizelkatzen; kantu berri bat entzun genuen Rap estudiotik airatzen.

Garagardo beltza edan genuen garagardotegian, konposta barreiatu baratze kolektiboetan, eta irin errota itzulika ari zela ogi beroa jan genuen labetik atera berria.

7 belaunaldi hauetan bertakoa den laborari batek bere behiak erakutsi zizkigun. Bera bezala, bere behiak ere “okupatzaileak” dira gauregun. Irrati Pirata hautematen zen.

Jende batzuk kalapitan entzun genituen etorkizunaz mintzo lur-sagarrak elkarrekin bereizten zituztela.

Aireportuko zaintza dorrea egin nahi zuten gunean eraiki “defentsa faro” tontorreraino igo ginen.
Rohanneko oihanean galdu.

Asteburu hartan ulertu nuen “komunaren” esanahia. Inarrosaldi ederra bildu nuen.
Hirira itzuli nintzelarik lanera berriro... ez dakit... arraro sentitu nintzen. Zinez arraro!
Badakin zer? Sekula heldu baditun beren aireportuaren eraikitzera, han egongo naun!
Amore ematen badute ere itzuliko naiz.

ZADaren lehertzea, halako esperientzia, itxaropena legez kanpo jartzea bezala litzateke.

Etorkizuna sustraitu dezagun Notre-Dame-des-Landesen
Denok ZADera otsailarean 10ean, 12:00tan.


@Eleder_BuM

Zergatik kontsumitzen dugu droga?





Drogen gaia mahai gainera ekarri dugu Blai gazte telebistako lehenengo Mahai Gainera saioan. Zergatik kontsumitzen dugu gazteok droga? Zer dago horren atzean? Zein eztabaida eman beharko lirateke gazte mugimenduetan? Aitor Aspuru, Jokin Segovia eta Maider Gorritiberea gazteek horretaz guztiaz eztabaidatu dute Aitor Altunak gidatutako saioan.