Showing posts with label Bizi Toki. Show all posts
Showing posts with label Bizi Toki. Show all posts

2014/06/17

BIzi Tokiren aldeko elkartasun kanpaina

Bizi Toki : eraldaketa soziala eta eskolari alternatiba
Elkartasun kanpaina



Hiru urte jada Bizi Tokin eraldaketa sozialean eta eskolari alternatiban hainbat bizipen eder ditugula eta arlo hauetan Euskal Herrian gogoeta eta praktika aitzinarazten ari garela. Gaur egun Bizi Toki Euskal Herri mailako topagunea da eta luzaz hala izaten segitu nahi du!

Bizi Tokiren egoitza konpontzeko lanak auzo lan aberasgarrien bidez burutzen ditugu, baina material anitz erosi behar dugu. Horretarako 20.000 € biltzeko elkartasun kanpaina bat egin behar dugu. Kanpaina hori, Bizi Toki gehiago ezagutarazteko eta eraldaketa soziala eta eskolari alternatiba zabaltzeko baliatu nahi dugu ere.

Gauzak hola, Bizi Tokik interesa piztu dizuen guziei laguntza eskatzen dizuegu. Gure ideia, irailean eta urrian Euskal Herriko ahal bezain bat herri eta auzotan Bizi Toki lagundu nahi dutenek ekitaldiak antolatzea da. Ekitaldiak bi partetan egiten ahal lirateke. Lehen partean, bi ordu ingurukoa, Bizi Tokiren aurkezpena eta eztabaida bat antolatzen ahal lirateke. Bigarren partean dirua biltzeko elkartasun afaria edota kontzertua, antzerkia, zintzur bustitzea, kantaldia, bertsolaritza, talo jatea, ostatua, pintxoak, ogitartekoak...

Euskal Herriko txoko anitzetan Bizi Toki aurkeztu dugu jada baina gogotik itzuliko ginateke txoko hauetara eta gogotik ere beste berri batzuen ezagutzera joango ginateke. Eskertuko genizueke beraz, lagundu nahi bagaituzue, gurekin harremanetan sartzea.

Besarkada azkarra eta agian laster arte.

2013/05/09

Sorginen biltzarra (Bizi Tokin, Behauze-Baxe Nabarra)

Zer izan ote da aurreko asteburukoa? 
Ari-mehea han geneukan, 
lagun ugari ere bai. 

Bide interesgarriak, ausartak,  sor.ginak, argiak ibilki...
www.bizitoki.org-en

Sorginen biltzarra
Maiatzaren 4 eta 5ean, Bizi Tokin (Behauze, Baxe Nabarra)

 

Basandreak elkartu, eztabaidatu, ingurua eta auzolana sortu.

  • Basalandareak bildu, sukaldatu, sendagailuak eta saskiak egin.
  • Akelarrea sortu, festa egin, biltzarra sortu egin, biltzarra sorgin.



Maiatzaren 4a, larunbata



Maiatzaren 5a, igandea
10 :30 Sorginen infusioak
Menta, zain-belarra, xarpota…
10 :30 Sorginen infusioak
Menta, zain-belarra, xarpota…
11:00 Sorginen ibilaldia
Basa landare jangarrien eta sendabelarren ezagutzea eta bilketa, Kistiñe eta Dawamorurekin.
11:00 Sorginen ibilaldia
Basa landare jangarrien eta sendabelarren ezagutzea, Kistiñe eta Dawamorurekin,
eta saskigintzarako basa landareen bilketa.
13:00 Sorginen bazkaria
Bakotxak etxean prestatutako jaki goxoen partekatzea.
13:00 Sorginen bazkaria
Bizi Tokiko sorginek eskainia.
14:00 Sorginen biltzarra
Gaien proposatzea eta talde ttipitan eztabaidatzea (adb: kontrazepzioa, feminismoa, sortu egitea, bular ematea…).
14:00 Sorginen biltzarra
“Lapurdiko sorginen auziak eta erahilketak 1609an”, Elisabete Zubillagaren hitzaldia eta eztabaida.
16:00 Sorginen sendagailuak
Sendabelarrekin ukenduen edo kremen egitea.
16:00 Sorginen saskigintza
Basa landareekin saskien egitea.
18:00 Sorginen sukaldaritza
Basa landare saldaren sukaldatzea.

20:00 Sorginen afaria

Iluntzearekin Akelarrea
Su inguruko musika, dantza, bertso eta kantuak.


Eztabaidak euskaraz (beharrez itzulpenarekin).

Jardunaldi hauek emazte, gizon eta haurrei idekiak dira. Larunbateko bietako Sorginen biltzarran feminitateari lotutako gaiak eztabaidatzea pentsatua da.

Larunbat gauean kanpinga egiten ahalko da bertan.

Bizi Toki ezagutzeko paradaz baliatu nahi dutenentzat: bisita eta aurkezpena larunbatean eta igandean arratsaldeko bostetan.
Argibide gehiago Bizi Tokiri buruz : www.bizitoki.org.

Bizi Tokira heltzeko: Baxe Nabarreko Behauze herrian, frontoiaren ondotik pasa (frontoia eskuinean delarik), eskuin hartu bi aldiz eta gero ezkerrean den lehen baserria da, Goitia.