Showing posts with label materiala. Show all posts
Showing posts with label materiala. Show all posts

2011/10/13

IKASTARO LABUR BATERAKO PRESTATZEN...

Buru-mapak euskarazko idatzizko frogetan lagungarri? Nola?

Galdera horiei erantzuten saiatu gara ordu bi eta erdiko saioan IRALEren Bilboko egoitzan.

Publikoa: euskara frogetarako prestatzen ari diren institutoetako irakasleak eta. Oso irekiak eta parte hartzeko gogotsu.

Aurreko baten ere han izan ginen, eta lerro hauek eman zituen ikastaro hark, buru-mapa arinak nola egin proposatuz.

Orain, ikastaro labur baterako oinarrizko materialak zerrendatuko ditugu. Zertarako? Orden apur bat jartze hutsagatik. Hurrengo baten hemen bilatuta errezago aurkituko dugulakoa, hori besterik ez,.. :-)!
  • Espazioa: aulkiak/mahaiak biribilean edo U- itxuran, mugitzeko modukoak
  • Ordenagailua XMind programaz eta internet konexioaz eta proiektorea
  • A-4 orriak eta paper itsasgarriak (post it edo), artaziak eta zeloa
  • Aurreko azterketetan galdetutako gai batzuk, ariketak egiteko
  • Koloretako errotulkiak (lodiera bikoitzekoa, Carioca Birello ezagutzen ditut, balekoak)
Ondo bizi!
Eleder BuM31
Buru-mapak-Open Space Technology-Sormena
http://www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
http://www.in-fluyendo.blogspot.com (esp) http://www.flowandshow.blogspot.com

2011/03/04

BURU-MAPAK: IKASTARORAKO MATERIALA

 
Irudian Tibetar kanpaitxoak:
talde handiekin trebatzaile edo dinamitzatzaile dabilenarentzako oso tresna interesgarria... Horretaz gehiago jakiteko, begiratu esaterako Angeles Arrienen "The four fold way" liburu zihetz ederra :-)!

Zer material erabili ohi dugu buru-mapei buruzko ikastaro baterako? Honako hauek besteak beste:
  • arbela eta 4 koloretako errotulkiak 
  • A-4 eta A-3 orriak, artaziak eta zeloa edo blue-tack
  • orri zabaleko errollo bat
  • post-itak,(8 cm x 15 cm, g.g.b.)
  • kolore ugaritako errotulkiak, lodiera bikoak (Carioca Birellok 12 koloretako eta punta bikoitzeko nahiko egokiak ditu)
  • bakoitzak 4 koloretako boligrafo bat- edo 4 boligrafo (gorria, berdea, urdina eta baltza) izatea (etxetik ekarria edo zuek erosi eta gorde hurrengoetarako?)
  • lapitzak eta borragomak
  • ordenagailu kontuak (www.xmind.net software-ari buruzkoak azaldu nahi izanez gero) 
Hemen idatzi honen gaztelerazko lehengusua...

    Eleder  
    BuM31    Mild Mapping-Open Space Technology-Zor-o-mena