Showing posts with label sinpletasuna. Show all posts
Showing posts with label sinpletasuna. Show all posts

2012/03/28

BEÑAT ACHIARY kantari inprobisatzailea

Juan Gorostidiren "Lau Kantari" irakurtzen ari naiz eta Beñat Achiary aurkitu dut bertan. Itzel interesgarria. Inprobisatzailea. Grooveshark-en 3 kanta doi, baina bideo ugari. Bat ikusten hasi eta, hara! Hortxe unARTEun, hortxe aubaldiak,...


 Improvisation en duo de Beniat Axiary (voix) et José Le Piez au festival Stimmen (suisse) sur le domaine d'art contemporain de Schoenthal. Extraits. 2005.
Plus d'infos sur les Arbrassons : www.arbrasson.com



Beñat bera ere badago, antza, azken urteotan Itsasun egin ohi duten Errobi festibalaren  eta Baionan martxoan egin ohi dituzten Martxoko Etiopikoak-en atzean.

Ikus, goza, ikas, eragin...

Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)

2012/01/05

AINGERUAK ETA BIZKARROIAK Bulegoa Z/Bren eskutik

Patuaren jokaldi atseginez beteko horietako batek ekarri zigun Bulegoa Z/Bren barri. Txikitxutako hainbeste jolas eta bizipenen toki dogun Bilboko Solokoetxen daude duela urtetxua, eta oso proposamen erakargarriak bota ohi dizkigute, arte, pentsamendu eta bizipoz iturri oparotik... Hara datorren eguastenerakoa (19.00), euren gunetik kopitsatsia

"Aingeruak eta bizkarroiak. Artearen eta gizarte-pentsamenduaren arteko transdukzioak." Francisco Tirado.

Asteazkena, 11 Urtarrila, 2012 - 19:00
 
Itxuraz, arteak eta gizarte-pentsamenduak arlo desberdinetan eta logika kontraesankorrekin jarduten dute. Zabal onartuta dagoen topikoaren arabera, arlo horietako bakoitzak bere arrazionaltasuna eta errealitatea kontzeptualizatzeko adierazpidea aurkitu ditu. Hala ere, harremanen eta loturen historia luzea dago arlo horien artean. Hala, gizarteko pentsalarien inspirazio-iturria izan diren literaturako adibideak aurkitu ahal ditugu, eta aztertzeko kezkak artearen bidez adierazi dituzten gizarteko pentsalariak ere bai. Hala ere, harreman hori beti izan da korapilatsua eta gatazkatsua. Gizarte-pentsamenduak beti izan du joera artea berdintasun-baldintzetan ez hartzeko, eta ildo horretako azterketek adierazpide artistikoa eta adierazpide horren egileak soziologizatzera jo izan dute. Izan ere, gizarte-pentsamenduaren baitan, hausnarketa egiteko tradizio luzea dago, “artearen soziologia” izenekoa. Hala ere, azken hamarkadetan, salbuespen batzuk azaldu dira, subsunzioko harreman horrekin haustura dakarten salbuespenak. Michel Serres filosofoaren lana adibide paradigmatikoa da. Egile horrek jolas didaktiko bat proposatzen du artearen eta gizarte-pentsamenduaren artean. Jolas horretan, artea inspirazio-iturria da, eta pentsamendua, berriz, argudioak emateko euskarria, baina, bereizgarri gisa, ez dio bere idiosinkrasiari uko egin beharrik. Bere proposamenek transdukzio-prozesu berezia egituratzen dute artearen eta gizarte-pentsamenduaren artean; prozesu horretan, artearen kodeak gizarte-pentsamenduaren kodeetara itzultzen dira, eta alderantziz. Era horretan, josturarik gabeko ehuna eratzen dute biek, eta hor garrantzia duen gauza bakarra da gure oraina definitzen duen errealitateari buruzko azalpen sakona prestatzea. Ariketa horren adibide egokia da, artea abiaburutzat hartuta (pintura eta eskultura), aingeruen mitoari buruz edo bizkarroiaren irudiari buruz egin duen lana. Aingeruek mezulari bilakatu den gizaki bat irudikatzen dute, planetako mutur batetik bestera informazioa etengabe mugitzen duen eta zirkulazio horrekin globaltasun berria ehuntzen duen gizakia. Bizkarroiek, berriz, gakoak eskaintzen dituzte, harreman guztien eta beren eraldatze-prozesuen eta egungo bilakaeraren logika zein osagaik zehazten duen ulertu ahal izateko. Hala, bada, aingeruaren mitoak eta bizkarroiaren irudiak gakoak eskaintzen dituzte gure oraingo ontologia aztertzeko eta ulertzeko. Michel Serresen proposamenetan aingeruek eta bizkarroiek aukera ematen digute artearen eta gizarte-pentsamenduaren artean transdukzioak egiteko, eta, gainera, transdukzioa logika gisa agertzen da, hierarkikoki antolatu beharrik gabe edo batak duen logika bestearenera itzultzeko beharrik gabe, arlo horiek baterako funtzionamenduko maila berean kokatzen dituen logika modura.

Francisco Tirado Gizarte Psikologiako irakasle titularra da Bartzelonako Universitat Autònoma-n, eta GESCIT (Grup d'Estudis Socials en Ciència i Tecnologia) taldeko kide sortzaileetako bat da. Ikerkuntzan dituen interesak hiru esparru handi hartzen ditu barne: a) zientzia eta teknologiako gizarte-azterketak; b) botere-harremanak eta ekintza politikoa ingurune soziotekniko berrietan; eta c) biopolitika eta medikuntza. Argitalpen hauek atera ditu, besteak beste: 
  • Francisco Tirado: Los objetos y el acontecimiento. Teoría de la socialidad mínima. Bartzelona: Amentia Editorial; 
  • Franciso Tirado eta Miquel Domènech (arg.): Lo social y lo virtual. Nuevas formas de control y transformación social. Bartzelona. Editorial UOC; 
  • Ana Gálvez eta Francisco Tirado: Sociabilidad en pantalla. Bartzelona: Editorial UOC.
Esker mila, bulegokide maiteak, egun hauetako baten han gaituzue,... aingeru ala bizkarroi :-)?


Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena

2011/12/12

HARGIÑENEAN: kantu bat bizipozaren alde, biba besta, biba Pellot :-)!

Azken egunotan punpaka gabiz, datorren barikuan Eutokian ZORION PUNPAK ditugula eta,... kantuek ze ederto eragiten daben bizipozean, eta Ruperren hau etorri jaku artez burura, hara ze sinplea izan daitekeen batzutan zoriona! Bideoan Manolo Garciagaz ari da Ruper, baina kantua osorik entzun gura badozu, hemen aukera hobea.


HARGIÑENEAN
Goizean goizik jeikitzen naiz hemen,
Lehen eguzkiak malloak doi gorritzen,
Auzoko bidea gora doa apalik;
Etxaburukoa baratze aldean dabil,
Patxadaz begira, begira lurrari,
Etengabe aldatuz ari den soroari.
Kantu bat goiz berriarendako,
Kantu bat bizipozaren alde.
Esaidazue, non ninteke hobeki?
Hemen jo dezaket neure musika ozenki,
Errekan igeri Goiko Olan adiskideekin,
Lo kuluxka gero bildotsen arranekin.
Anaia eta biok festara joango gara,
Gaurkoa eginda behera tabernara,
Zumetaren lanak bidenabar goza,
Kadrilla alegera: biba Pellot! Biba festa!
Kantu bat goiz berriarendako,
Kantu bat bizi pozaren alde.
Goizean goizik jeikitzen naiz hemen,
Aireak dakarren kanpai urrunak entzuten.
Hemen ederki egoten da apartean,
Barka nazala zorigaitzeko denak.

Ondo bizi, biba Pellot, biba besta!

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
http://www.burumapak.blogspot.com/ (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)

2011/09/06

ZELAN? THE USKI´S for ever :-)

"Lotsa? Lotsea ostuteko!" esan dogu aurrekotxuen, baie muga batzuen barruen, hi!
Hauek uskixek, askoz wapuguek dire, eta hobe blogaren lehengo itxuri aldatzie, ezta?
The Uski´s: azken egunotan itzelezko gorakada eragin doskun taldie. Ibarrangelukuk, eta euskeraz ederto, euren txokokoaz, behadan moduen! Beste honetan euren izaera adieraziz, "The Uski´s " piezi

Zelan, nora, noiz, nundik etorko dire
olatuk gaur goizin
nundik etorko dire
olatuk gaur goizin.


Gorputze zatitxute, olatuk edo biharrak eraginde
begijek gorritxute, keiek edo kresalak ziketute.


Zelan, nora, noiz, nundik etorko dire...


Banoie autun osti gustire bidien erreilak galdute
ostabe lanera, beste zortzi ordu inpernuen.


Zelako bizimodue, orduek gero eta luziauek
zoratu ein bidot, egunek gero eta laburrauek.


Zelan, nora, noiz, nundik etorko dire...

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Zoro-mena :-)
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com