2011/12/26

EZ BELDURRIK IZAN

Ruperren kontzertuan lehengunean Kafe Antzokian. hodeien azpian diskako kantuak aurkeztu, beste pieza eder askorekin uztartuta... lagun zaharrakaz eta barriakaz egoteko parada, kantu zaharrak eta barriak gozatzekoa. Liturjia puntua. 

Oso gogokoa sorta barria, eta horren artean kantu bat Espazio Irekiko oinarrietako bati zihetz lotutakoa... Ez beldurrik izan.

Entzun, irakurri, esan,... zer dakarkizu honek gogora?



Nire atetik sartu da, sartu da zure ahotsa,
xoko ilunak, xokoak, argitu dituen poza.
Eseri mahaian, neure ardotik edan,
hau berria da eta beldur naiz, ez dakit
zer gertatuko den.

Ez beldurrik izan
eta baietz esan
datorrenari.
Baietz onartzeari 
esku beteka
emango zaizunari.

Ilargi urdinarekin bare dagoen gauak
altzoan daramatza nik hainbeste maitatuak.
Oilarrak jo du ortuan, poza barruan,
sasoi berri honetan dauzkat denon izenak
banan-banan gogoan

Ez beldurrik izan
eta baietz esan 
datorrenari.
Baietz onartzeari
esku beteka 
emango zaizunari


Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena

2011/12/12

HARGIÑENEAN: kantu bat bizipozaren alde, biba besta, biba Pellot :-)!

Azken egunotan punpaka gabiz, datorren barikuan Eutokian ZORION PUNPAK ditugula eta,... kantuek ze ederto eragiten daben bizipozean, eta Ruperren hau etorri jaku artez burura, hara ze sinplea izan daitekeen batzutan zoriona! Bideoan Manolo Garciagaz ari da Ruper, baina kantua osorik entzun gura badozu, hemen aukera hobea.


HARGIÑENEAN
Goizean goizik jeikitzen naiz hemen,
Lehen eguzkiak malloak doi gorritzen,
Auzoko bidea gora doa apalik;
Etxaburukoa baratze aldean dabil,
Patxadaz begira, begira lurrari,
Etengabe aldatuz ari den soroari.
Kantu bat goiz berriarendako,
Kantu bat bizipozaren alde.
Esaidazue, non ninteke hobeki?
Hemen jo dezaket neure musika ozenki,
Errekan igeri Goiko Olan adiskideekin,
Lo kuluxka gero bildotsen arranekin.
Anaia eta biok festara joango gara,
Gaurkoa eginda behera tabernara,
Zumetaren lanak bidenabar goza,
Kadrilla alegera: biba Pellot! Biba festa!
Kantu bat goiz berriarendako,
Kantu bat bizi pozaren alde.
Goizean goizik jeikitzen naiz hemen,
Aireak dakarren kanpai urrunak entzuten.
Hemen ederki egoten da apartean,
Barka nazala zorigaitzeko denak.

Ondo bizi, biba Pellot, biba besta!

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
http://www.burumapak.blogspot.com/ (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)

2011/12/07

ZORION PUNPAK: zer egin Bilbo Hirian bizipozaren alde? Abenduaren 16an (ostirala) 15:00-20:00 Eutokian (Bilbo)

Aspaldian Ixi Garziagaz (Pink Gorillas)  harremanetan eta lehenegoz proiektu batean elkarlanean. Oso ilusionantea. 

Gaia, ezinbestekoa. 

Metodoa, zirraragarria, espazio irekitik hurbil baina aparte, ..."buelta bat eragin diezaiogun" ondo frogatutako eta balio handiko metodo horri dioste Ixik, erosotasuna une batez lagatzera xirikatuta,...eta zelan uko egin?  beraz, zirraraz eta jolasean hasteko gogoz... 

Hemen gonbidapena Ixiren hitzetan...

Egun on guztioi!
Urtea amaitzear dago eta badago elkarrekin gabonetako frenesiaz at, zuekin partekatu nahi dugun momentu bat.
Eutokian Zoriontasunaren inguruan pentsatzen, ikertzen eta formula berritzaileak ideiatzen gabiltza Bilbo hiri zoriontsuago bat irudikatzeko. 
Zzoriontasunari buruz solasean familia, lagun, auzokide eta ezegaunekin..
Animatzen zara? zure zoriontsu izateko trukoak partekatu nahi? Inoiz hiria zoriontsuagoa izateko tramankuluren bat asmatu duzu? Zure inguruko nor esango zenuke zoriontasun banatzailea dela?
Zatoz Abenduak 16an www.eutokia.org era. 15etatik 20:00tara bertan egongo gara.
Ume txikiekin bazatoz lasai lekua prestatuta izango dugu denontzat.
Adin eta sentsibilitate, pentsamendu, intuizio, desio... desberdinak ditugun pertsonen artean Hiria zoriontasunaren eragile izan dadin ideiak bota eta landuko ditugu.
Eta gogotsu  eta alai bagaude, haserre eta sormenez blai... ametsak ideia eta ideiak errealitate bihurtuko ditugu!

NOIZ: abenduaren 16an, 15:00-20:00
NON: Bilbon, Eutokian
DEITZAILEA: Pink Gorillas (Happy Cities) & BM31
IZEN-EMATEA:                             info@wearepinkgorillas.com
___________________________________________________________
... eta hemen gure berbatan... 
-------------------------------------------------------------------------------------------------------

Zorion punpak: zer egin dezakegu Bilbon bizipoza areagotzeko? zer egin bakoitzak bere punpatxoaren barnean? zelan elkar eragin punpen artean?

zeintzuk dira kolorez, musikaz, dantzaz, zorionez busti nahi genituzkeen espazioak? eta zeintzuk bere horretan ederrak, harmoniatsuak eta ikutu barik utzi beharrekoak?

... eta denborak, eta erritmoak? sasoiren bat, ilunegi, pisuegi, tristeegi egiten zaizuna? nola eraldatuko zenuke?

zenbat balio du zoriontasunak? eta zenbat ordaindu behar da haren truke?

heldu den abenduaren 16ko arratsaldea gai horri heldu nahi diogu modu jolasti, ireki, emankor, lasai eta bizipozez betetako batean...

eta zu ere gonbidatuta zaude! zure ekarpenek toki berezia izango dute solasaldietan eta, berbaz at, nahi duzun beste edozein modutan espresatzera animatzen zaitugu.... bazatoz?
    Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Espazio Irekia

    2011/11/30

    HEMEN Gandi

     



    Aurrekoan  Berrian, izenburua irakurri eta puuuum! 
    Poesia Positiboa. Ze polita, 
    PO_E_SI_A              PO_SI_TI_BOAAAA!

    Pier Paul Berzaitzi buruz ari, bosgarren diska atera duela, Hemen izenenkoa... Bitoriano Gandiagaren olerkiaren orpotik jarria ere. Hara zer dioen Piel Paulek  Gandiagak 1985ean emandako olerki honetaz (eta hemen haren ahotsean entzuteko aukera:  http://www.susa-literatura.com/emailuak/gandiaga):

     «Niretzat kasik gaurko programa politiko hoberena izan daiteke. Beti gorderik atxikia dut. Norbaitek eskatzen didalarik Euskal Herriaz zer pentsatzen dudan, poema hori irakurtzera ematen diot. Hori da nire pentsamendu osoa. Ez da hor hitz bat gehiegi, ez gutxiegi».

    Beste hitz hauek ere azpimarratzekoak: 

     «poesia beti positiboa da. Batzuetan malenkoniatsua izaten ahal da. Aipatzen ahal ditu gauza larriak, heriotza edo besterik, baina poesiak gizakia beti aberasten duela segur naiz». 


    Hemen
    euskaldun izatea bezalako
    gudaririk ez dago.
    Hemen euskaraz irakurri
    eta euskaraz idaztea bezalako
    iraultzailerik ez dago.
    Hemen
    euskara indartzea bezalako
    indar politikorik ez dago.
    Hemen ez dago
    euskara adinako desafiorik
    inperio zurrupariaren
    aurka.
    Hemen ez dago
    euskara adinako
    askatasunaren aldeko
    itxarobiderik.

    Hitzak Susaren emailu altxorretik atera ditugu, kopitsats inda...   


    Ondo bizi... orain eta hemeeeeeeeeeeen!

    Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena

    UMORE-KUTXA: talde-buru-mapa

    Lehengo egunean buru-mapei buruzko sarrera ikastaroko part-hartzaeileek egindako buru-mapa duzu hor azpian. 

    Gaia: UMORE-KUTXA: zer sartuko dugu umore-kutxan? 
    Beheraldian gaudenean zabaldu eta animoa apur bat igotzeko zer?
    Esker mila, Saioa Leguinagoicoa, graphic recorder zereginetan primerakoa izateaz gain argazkilari bikaina, berriz ere! 


    Ariketa egiteko prozedura hau proposatu genuen. 
    • Ordu erdi baten banakako buru-mapa egin.
    • Beste ordu erdi baten, guztiona bilduko duen egitura asmatu eta hasi kutxa betetzen.
    Lehenago MIND42 software libreaz ere antzeko ariketari ekin genion. Hemen duzu ikusgai guztiak aldi berean landutako buru-mapatxoa (ordu laurden inguruan).
      Buzan anaiek, "The mind map book" liburuan prozedura zehatzagoa proposatzen dute, aldi bitan egiteko eta tartean ideiak bakoitzaren buruan bermoldatzeko eta sortzeko inkubazio aldi bat eskatuz.

      Goiko hori da bost lagunen artean ordubete inguruan lortutako emaitza.
      Buru-maparen egitura irekiak talde-lana integratzailea errazten du, beti irekia dagoelako edozein kideren ideiak adar nagusi moduan edo azpi-adar moduan txertatzeko.
      Azkenean banakako garunetik talde-garunera egiten dugu horrela, pentsamolde aberatsago batera, osoago batera.

      post-oharra: 2011ko abenduan beste tailer batean kontzeptu bardina landu dugu, ordenagailuz oraingoan, Mind42 programa librea baliatuz. Lotura horretan, ordukoari buruzko lerro batzuk.

      Ondo bizi,...bakarka zein taldeka :-)!

      Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity

      2011/11/29

      Arauak eta desarauak

      Aurreko egun baten ikastaroa ematen ari ginela ariketa proposatu genuen: "hartu 20´egunkaria-2011-XI-21ekoa, Espainiako hautes kundeetako biharamonekoa- 15 albiste aukeratu eta buru-maparatu". Goiko hori han hasitako buru-mapatxoa dugu eta arauei buruzko zertzelada batzutarako oina ematen digu...

      Buru-mapak egiteko arauak proposatzen dituzte Buzan anaiek "The mind mapping book" liburuan, baina argi uzten dabe ere arau horietako edozein jolasgai erabili dezakegula komkeni zaigun eran.

      Esaterako, adarrak eta azpi-adarrak (lodieraz fintzen direnak enfasia adieraziz, mapa honen eskumaldeko adar berde eta moreak legez kurbatura leun batez egitea proposatzen dabe, forma atseginagoa zaigulako (jaio aurreko umetokia, arkupe gotikoak,...).

      Eskumaldeko adarrak, ostera, desaraututa egin ditugu.
      • Grisa, ke itxuraz, hain zuzen KEA (ezer gehitzen ez duen "albistea" adierazteko eta beraz, mapa gure izaeraz/iritziz kargatuz). Plus itxurako adar gorriak erdian "=" ikur berdea du. Adar itxura horrekin más de lo mismo esan nahi dugu, hau da, ziklikoki errepikatzen diren "albisteak".
      • Irudien/ikurren adierazkortasunaz: adibide ugari daude mapatxo honetan. masdelomismo adarrean, Raxoi musu-beroaren irudi azpian biribil urdina-gorriak zera adierazi nahi du, esaterako: PP nabarmen nagusi izan zela, gorakada handiaz, eta PSOEk ostera beheraka egin duela itzel. 
      Testua ahalik eta argien,  fotografikoa egin behar genuke. Ahalik eta arinen sar dadila begi-garunetan.UHOLDEAK testua kasu.

      Are indartsuagoa, testua eta irudiaren arteko ezkontza. CLEMBUTEROL horrekin egin dugun moduan, ziklismoan barriro ere kelnbuterolezko doping kasuak agertu direla esateko...

      Badira arauei buruzko aipagarri gehiago adibide honetan,... eta nahi duzunean berba egingo dugu horretaz,...

      Ondo-ondo bizi!

      Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity

      2011/11/28

      EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU ARTISTIKOAREN ETORKIZUNA, ESPAZIO IREKIAN: Donostiako DOKAn, 2012-II-11n

      "Euskal Herrian Bakea Erakitzen" Espazio Irekikoa egiteko deitu ziguten aurtengo udaberrian (urte erdigarrenean ETAk emandako albiste itzela eta gero, izan al da ezer emankorragorik aurten?:-) Xabier Minguezek eta. Orain, haren lagun Jokin Telleriarekin bat eginda, beste Espazio Irekiko baterako gonbidapen gozoa.


      EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU ARTISTIKOAREN ETORKIZUNA
      Kaixo!
      Xpressionk Kultur Elkartetik eta Gune Irekiak Elkartetik, Euskal Herriko Mugimendu Artistikoaren Etorkizuna Imaginatu eta Erakikitzera gonbidatzen zaitugu.

      Kolektiboki, mugimendu artistikoaren atal berri bat eraikiko dugu, musika, margolaritza, eskultura, literatura, dantza, antzerkia eta artearekin erlazioa duen edozein pertsonen laguntzarekin (baita zaleak ere).

      Ekimen hau Open Space metodoaren bitartez gauzatuko dugu, elkarrizketa sistema berritzaile eta adimentsua. Metodo hau partehartzaileen askatasunean oinarritzen da giro autokudeatu batean.
      Beharrezkoak diren gaiak landuko ditugu, ideia eta proposamen guztiak partekatuko direlarik. Euskal Herriko Mugimendu Artistikoaren Etorkizunari buruzko dokumentu bat garatuko dugu, honekin zer egin edo ez partehartzaileek erabakiko dute gainera.

      Laister arte!
      NOIZ: 2012-ko Otsailak 11 larunbata, 10’00etatik 18’00etara
      NON: DOKA (Donostiako Kafe Antzokia). Errege zain kalea, 20 (Antiguo auzoa)
      IZEN-EMATEA ETA: Zuen partehartzea eta lagun kopurua hemen baieztatu: jokin@xpressionk.net . Edozein zalantza argitzeko: jokin@xpressionk.net ; gune.irekiak@gmail.com
      Antolatzaileak bazkarirako gonbidtzaile ere bai!

      Jokin Telleria Julian_XPRESSIONK
      Xavi Mínguez Alcaide_GUNE IREKIAK

      Han izango gara gu ere, ziur, 
      oraingoan parte-hartzaile moduan, hau zoriona :-)!

      Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity

      2011/11/17

      Eskola bestelakoen bila! Waldorf pedagogia-ri buruzko ikastaro trinkoa laster Bilbon

       Aurreko astean New York Times-eko artikulua heldu zitzaigun (hemen), Silicon Valleyko teknologia enpresa nagusien goi karguek, txikitan. seme-alabak ordenagailuetatik urrun nahiago zituen Waldorf eskolan zituztela eta... Gaur Goizanek Alaine Garitagoitiaren mezua berbidali digu. Laster ikastaroa Bilbaon! Etorri antzean itsastiko dogu haren mezua hemen behean. Zabaldu, zabaldu, ederra izango da eta!
       
      Aupa denoi!
      Batzuk jakingo dozuen moduan Waldorf pedagogia-ri buruzko ikastaro trinko bat hasiko da laster Bilbon. Ikastaro hau (postgradoa berez) Madril eta Bartzelonan egoten da urtero eta aurten Bilbon be egingo da. Ziur gai honetan interesa duen jende asko ez dela enteratu Bilboko aukera honetaz, beraz, zabaldu mezu hau zuen kontaktu guztien artean, beraiek interesa izan ez arren beste norbaiti bidali ahal izango diote, eta ea horrela taldea sortzera heltzen garen. 

      Mezu hau irakurtzen duen norbaitek informazio gehiago nahi badu, begiratu hemen: http://www.centrowaldorf.com/postgrado.htm

      Ondo bizi!

      2011/10/13

      IKASTARO LABUR BATERAKO PRESTATZEN...

      Buru-mapak euskarazko idatzizko frogetan lagungarri? Nola?

      Galdera horiei erantzuten saiatu gara ordu bi eta erdiko saioan IRALEren Bilboko egoitzan.

      Publikoa: euskara frogetarako prestatzen ari diren institutoetako irakasleak eta. Oso irekiak eta parte hartzeko gogotsu.

      Aurreko baten ere han izan ginen, eta lerro hauek eman zituen ikastaro hark, buru-mapa arinak nola egin proposatuz.

      Orain, ikastaro labur baterako oinarrizko materialak zerrendatuko ditugu. Zertarako? Orden apur bat jartze hutsagatik. Hurrengo baten hemen bilatuta errezago aurkituko dugulakoa, hori besterik ez,.. :-)!
      • Espazioa: aulkiak/mahaiak biribilean edo U- itxuran, mugitzeko modukoak
      • Ordenagailua XMind programaz eta internet konexioaz eta proiektorea
      • A-4 orriak eta paper itsasgarriak (post it edo), artaziak eta zeloa
      • Aurreko azterketetan galdetutako gai batzuk, ariketak egiteko
      • Koloretako errotulkiak (lodiera bikoitzekoa, Carioca Birello ezagutzen ditut, balekoak)
      Ondo bizi!
      Eleder BuM31
      Buru-mapak-Open Space Technology-Sormena
      http://www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
      http://www.in-fluyendo.blogspot.com (esp) http://www.flowandshow.blogspot.com

      2011/10/06

      Buru-mapak: sarrera IKASTAROA Hobetuz programan

      HOBETUZ programaren barne 7 orduko sarrera-ikastaroa ematekoak gara buru-mapak gai hartuta, UEUren eskutik. Matrikula: 0 €.

      Eibarren, abenduaren 22an eta  29an 17:00-20:30 artean.

      Langabetuentzako aukera berezia (parte-hartzaileen %20 langabezian izan behar da). Hamabost lagunek osatutako taldea itxita dagoeneko.
      Hemen UEUren orrian informazio gehigarria.



      Badakizu, burua aberasteko, EGIN MAP (RADIOKULTURAN egindako erreportaje polita :-)!

      Izan untsa,

      Eleder BuM31    
      Buru-mapak-Open Space Technology-Sormena
      http://www.burumapak.blogspot.com/ (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
      http://www.in-fluyendo.blogspot.com/ (esp) http://www.flowandshow.blogspot.com/


      2011/10/03

      BARNE ETA KANPO: buru-mapak ikastaro bi asteon; bat online

      Gaur goizean publikoki irakurri behar genuen eta publikoki irakurri dugu. Zer? Bizkaiko Foru Aldundian Antolaketa Teknikarientzako oposizioa zegoen deituta. Izena eman eta parte hartu dugu. Zertarako? Batez ere, publiko egiteko oposizio ustela dela oraingo hau ere. Esaterako, 2011 hasieran argitaratu dira oposizioko oinarriak eta gaiak, baina 2010eko udan, jada, www.funtziona.blogspot.com blogean argitara emanak ziren...
      Eta horrelakoak gertatzen dira, eta ezin isilik egon,...



      Udazkenarekin jarduera ohikora doa. Bihar hasi behar dugu GARATU programaren barne buru-mapei buruzko 30 orduko ikastaroa. ON-LINE lehenegoz. EDE Fundazioko Itziar Kerexetaren laguntza itzelaz Moodle ikasten ari gara... . Ostegunean IRALEn euskara hobetzen ari diren irakasleekin, buru-mapak ahozko frogak prestatzeko zelan erabili ditzakegun aztertzeko,...

      Irakasteari esker ikasten dugu gehiago.

      Orain ikastaro hauen prestaketak esploratzera narama. Buru-mapak egiteko arauak sarean osorik (non) ote dauden... Ez dut hori aurkitu, baina esplorazioak bideo hau ekarri dit opari.

      Segi esploratzen :-)!


      Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
      www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
      www.in-fluyendo.blogspot.com (esp) www.flowandshow.blogspot.com

      2011/09/28

      HEDABIDEETAN BURU-MAPAK eta SORMENA GAI HARTUTA (2011 artekoen bilduma ez-osoa)

      Pello Arginarenak deitu gaur Euskal Herria irratitik: UEUren bitartez Nafarroan ematekoak ditugun ikastaroen aitxakitan irratian saio batzuk egingo ditugu, buru-mapak gai hartuta.
      Lehenago azken urteotan hedabideotan egindakoen bilduma egiteko parada egokia. Hona hemen arineketan egindako zerrenda ez-osoa... 
      Zer berri esan dezakegu?


      IRRATI-TBetan BURU-MAPAGINTZAZ:

      2010eko uda: Baionan buru-mapei buruzko ikastarotxoa duela aste pare bat. Han prentsa arduragaz dabilen Maider Gogorzak: "Beñatek ikastaroan parte hartu nahi eta  Radiokulturako agalderak egin gura,...". "Ederto, aurrera!". Oso interesatua bera eta galdera sakonak, buru-mapak eta sormena gai hartuta.

      Erreportaje polit hau paratu dute Radiokulturako lagunek. Ordu laurdena-edo.
      (Esker mil-asko, Maider, Beñat eta ingurukoak!)

      2009ko neguan ETB3ko NICK DUT NIKen:
      http://burumapak.blogspot.com/2009/11/telebistan-buru-mapei-buruz.html


      2009ko negua?: IROLA IRRATIAN oso elkarrizketa atsegina egin ziguten gabon aldian, buru-mapak, sormena eta espazio irekia gai hartuta,... ardau barik, baina kopla batzuk botata amaitu ere saio hura :-)! Eskerrik asko Iepa eta Sabin, gonbite ederra!

      2009ko udazkena, gazteleraz, TAS-TAS: 
      En puertas de las jornadas Bilbao Open Day 09 se me sugirió en el colectivo ALD (arte libre digital) ir a la radio Tas-Tas Irrati Librea de Bilbao. En principio iba a venir también otro colega que andaba en la organización del BOD 09, pero, con el lío de tareas tan grande que había, al final me tocó a mí hablar acerca de cultura libre,... algo sobre lo que poco puedo decir y mucho puedo errar ;-).

      Al grano: también pude explayarme sobre lo que me gusta, y fruto del interés genuino de Gorka Andraka, salió la siguiente entrevista.

      No suelo escuchar la radio por ordenador, así que dudo que escuche la entrevista (AQUÍ la tienes, grabada el 19-XI-09) yo mismo. Ya me dirás, pues, si mereció! 

      2009ko uda:  Ikastaro horiei lotuta irratietan berbaz ibili gara azken aldian (Bizkaia Irratian; kolaboratzaile gisa BERBAZ saioa egin ohi dugun Bilbo Hiria Irratian, Sormena Espazio Irekian ikastaroa gai hartuta; Belaixe Irratian; eta Euskadi Irratian, buru-mapei eta espazio irekiari buruz).

      Bestalde, UEUko Udako Ikastaroetako prentsa lanetan ari den Amaia Ugalderekin bi aldiz izan gara berbetan UDAROrako, ikastaro bakoitzaren (Sormena Espazio Irekian eta Buru-mapak) harira. Elkarrizketa bi horietakoak blog honetara ekarriko ditugu laster.


      2009an Euskadi Irratiko Edurne Ayusok eta erreportaje ederra osatu zuten Josu Torre eta neronen hitzen laguntzaz. Hori bai, hemen entzungai.


      2009: Orain aste bi ere Mieltxo Monfortekin izan ginen Bilbo Hiria Irratian buru-mapei buruz mintzatzen. Hemen orduko elkarrizketa hura entzungai.

      ...eta hemen 9 puntukoa...http://burumapak.blogspot.com/2010/07/buru-mapak-9-puntutan.html

      TESTUAK buru-mapagintzaz:
      2010eko udan UDAROn, buru-mapei buruz:
      http://burumapak.blogspot.com/2010/07/elkarrizketa-sormena-eta-memorizazioa.html

      2009ko udan Buru-mapei buruz, UDAROn: http://burumapak.blogspot.com/2009/07/ideiak-modu-ireki-baten-antolatzeak.html
      ZER ETA ZERTARAKO BURUMAPAK? (artikulotxoa, Administrazio Euskaraz aldizkarirako, 2010)

      ESPAZIO IREKIAZ
      2011ko udan:
      Hemen Berriak uztailaren 8an argitaratutakoa: http://t.co/rKjwqP6
      Pasa den astean burutu zuten Donostian, HikHasik antolatuta. Ikastaroan eskolaren papera jarri dute kolokan, edo hobe esanda, ”kolokan jarraitzen du” Eleder Aurtenetxe ikastaro horren bideratzaileak komentatu digunez. Elederrek bere biziko garrantzia eman dio erabilitako metodologiari, Espazio Irekia izeneko ari alegia.
      Bilbo Hiria irratiko webgunean jarritako testua da goiko hori. Aurreko astean Donostian egun bi eta erdiko Espazio Irekiaren inguruko solasaldia izan dugu gaur bertan. Hemen elkarrizketa entzungai eta deskargagai: http://www.bilbohiria.com/web/10668. Esker mila, Bilbo Hiria Irratiko lagunak!

      2009ko udan, sormena eta espazio irekiaz, UDAROn testua:
      http://burumapak.blogspot.com/2009/07/amaia-ugalde-elkarrizketa-2009-6-29an.html

      2009ko udan Diario Vascon, espazio irekiari buruz:
      http://www.diariovasco.com/20090702/bajo-deba/aurtenetxe-debates-abiertos-consiguen-20090702.html

      ondo bizi!


      Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
      www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
      www.in-fluyendo.blogspot.com (esp) www.flowandshow.blogspot.com

      2011/09/23

      KUKU, KUKU! (III)

      Ikastaroan gaur egindako argazkia...
      argazkia Sunni Brownek. Esker mila!
      ... eta egindako kartela gertutik:

      Asko izan gara  Bilboko beste puntan baina gure sormen-espazioko adiskide hurbil askorekin gertatzen ari zena jota ibili izan garen parte-hartzaileak. Batzuk bertara hurbildu ere egin dira ikastaroa aldi batez utzita...

      ...eta bihar, osteguna, irailak 29, mani-festa-akzioa Bilbon:


      Hemen Bilbo Hiria Irratiko lagunen lana...

      KUKUTZA AURRERA !!!

      Bilbo Hiria Irratiko emisioak datorren astelehenean, hilaren 26an, hasiko diren arren, Kukutzan gertatzen ari denarekin lanean ibili gara aste honetan. Hiru elkarrizketa dituzue hemen: hasteko pasa den asteazkenean Kukutzaren barruan atxilotutako bati egindakoa; gero, irrati honek Iruñeako Euskalerria irratiari egun horretako arratsaldean egindako kronika; eta bukatzeko, ostiralean (epailearen erabakia jakin bezain pronto) Kukutzako Hodeiri egindakoa. Kukutza IV jaio da !!


      Aurrera Kukutza :-)!

      Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
      www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
      www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com

      2011/09/21

      ZIRRI-AFARIA: DOODLE DINNER Sunni Brownekin, Pernan Goñiren eskutik

      Zirriborro izan daiteke Doodle hitzaren itzulpena. Zirriborro-afaria luzeegi, ez da? Eta laburtuz gero, Zirri-afaria, iradokigarriago, baietz :-)?
      Tira, Sunni Brown Bilbon dugu egunotan Gamestorming&Doodling ikastaroa emateko. 30 lagun inguru izena emanda, eta jende dexente bertaratu nahi eta  ezinik. Hori nolabait orekatzeko zera proposatu genion: topaketa ireki bat, zirriborroak egiten elkarrekin gozatzeko eta elkar ezagutzeko. Baietz berak bizkor ilusio handiz...

      Hauxe plana, beraz: larunbatean (ira24) arrtsaldeko 8etan Bilboko Café Marzanan bildu eta zirriborrotan ibili, zerbait jan-edaten dugun artean,... xumea eta potentea. Ederra izango da!

      NOR DA SUNNI BROWN?
      Ekintzaielea, sormen-zuzendaria, hizlaria eta GAMESTORMING: a Playbook for Rule-breakers, Innovators and Changemakers; liburu arrakastatsuaren egilekidea; Fast Company 100 Most Creative People in Business, zerrendan 56.... eta The Doodle Revolution delakoaren sustatzailea.  

      Sunni Browni buruzko INFO + ; bideoak: Gamestorming eta The Doodle Revolution

      Noiz? Irailaren 24an, 20:00etatik aurrera
      Non? Café MARZANA 16 (Bilbao)

      Materiala: dena izango da han, Pernan Goñi handiak atonduta
      Jan-edanak: elkartutakoek osatutako diru-kutxaz ordaintzekoa

      Izena eman: Mezutxo bat bidaltzerik bai, zenbat lagun zatozien esanez? eleder.aurtenetxe@gmail.com

      Aukera aparta lagun giroan zirriborrotan gozatu, ikasi, eta partekatzeko!
      Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
      www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
      www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com

      KUKU.KUKU! (II. ZATIA)


       Lutxo Egia lagunak gonbidatu gaitu zaku dotore honetan sartzera. Baiezkoa, guk, jakina: "...inongo paperetan agertu behar bada testua, jarri gure izena be, jakina, ea ospetzen garen oraingoan!    eleder_bum (bilbao underground mayor? :-) BM31..."
      Mezu jatorrizkoa eraldatu egin dugu puntu pare baten. Eta zure gustura moldatzeko utziko dugu hemen. Gaur, goizaldeko 5:30etatik Ertzaintza sartzen ari da, antza,... eta Twitter-en dago gaiari buruzko ildo bat irekita etiketaz...
      Sortzaileak gara: musikariak, dantzariak, aktoreak, idazleak, bertsolariak, raperoak, artistak, blogariak, pentsalariak, zinegileak, clownak, zirtolariak…eta arlote samarrak be batzutan, zertarako uka? Jakina, zu zeu be sortzaile ederra zara jaiotze hutsez, eta elkarrekin sortzea plazer handia izango dugu... eta Kukutzan izan dugu horretarako kabia ederra azken urtetsuetan.


      Sormenari eskaintzen diogu, sormenak ematen digu. Sortzen bizi, bizi sortzen.

      Sortzen Kukutzan: Kukutzatzen

      Xalbadorren hura gurera ekarrita, honelaxe jolastu ahal gara berbaz: Izaite bat ez daike hezur hutsez osa. Herria da Kukutza, sormena bihotza!

      Asteon, gomita egin digute Kukutzako lagunek publikoki proiektu sozialaren alde agertzeko.

      Eta guk baietz. Datorren ostiralean, hilak 23, goizeko 11.30ak aldera, Kukutza parean elkartuko gara geure burua sortzailetzat dugunok eta 12etan prentsaurrekoa emango dugu. (ADI: gaurko-irailak 21- desalojo saiakera dela eta, litekeena hitzordua aldatzea).

      Animo eta etorri!!

      Mesedez, berbidali gonbit hau zure kontaktuei eta zabaldu sare sozialetan.


      Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
      www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
      www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com

      2011/09/13

      GAMESTORMING & DOODLING ikastaroa SUNNI BROWNek BILBON: irailaren 22+23an

      Hilabeteak ideia honi heldu genionetik eta hamar egun (irailak 22 eta 23an) barru bertan dogu, Bilbon. EUTOKIArekin elkarlanean SUNNI BROWN (http://sunnibrown.com , Europa hegoaldean eman behar duen ikastaro bakarrean) GAMESTORMING &DOODLING REVOLUTION ikastaroa emateko, pentsamendu bisuala eta lantokirako sormen-jolasak






      NOR DA SUNNI BROWN?
      Ekintzaielea, sormen-zuzendaria, hizlaria eta GAMESTORMING: a Playbook for Rule-breakers, Innovators and Changemakers; liburu arrakastatsuaren egilekidea; Fast Company 100 Most Creative People in Business, zerrendan 56.... eta The Doodle Revolution delakoaren sustatzailea 
      Sunni Browni buruzko INFO + ; bideoak: Gamestorming eta The Doodle Revolution


      NORI ZUZENDUA TAILERRA?


      • Antolakundeetako buruak; talde- eta proiektu buruak,...
      • Kontsultoreak, trebatzaileak, hezitzaileak,...
      • Fazilitadoreak, fazilitadore grafikoak, graphic recorder-ak
      • Sormen, pentsamendu bisual eta talde-gidaritza arloetan ari direnak
      • Ikasleak, ekintzaileak
      • Arte- eta marrazketa-dohaiak lan-munduratzen dituztenak

      TAILERRAREN ORIENTAZIOA:
      Sunni Brownek praktikara bideratutako tailer honetan talde-lana sormen jolasen laguntzaz hobetzen lagunduko digu, bai eta alde askotariko taldeen barruko komunikazioa eta lankidetza hobetzen;  pentsamendu bisuala ; rol-jokoen bitartez ulermena hobetzen; ideia gehiago eta hobeak inoiz baino arinago sortzen, eta bilerak laburragoak eta eraginkorragoak izaten , sistema konplexuak simulatu eta ikertzen,...
      Doodling iraultzari (argitara ekartzear duen 2. liburuaren muina) buruzko ideiak eta asmoak ere konpartituko ditu eta zirriborroak egiten eta hobeto adierazten ikasiko dugu beraz.

      Hizkuntzak:  Sunni Brownek ingelesez egingo du eta antolatzaileok euskara eta gazteleraz lagunduko dugu ondo ulertzen

      Noiz? Irailaren 22 eta 23 an
      Non? EUTOKIAN (Bilbo)
      Izen-emateak: Ostiralerako...malgu (2011-IX-16) info@eutokia.org
      Ordutegia: 09:00-14:00 eta 16:00-18:00 (14 ordu)
      Prezioa: 250,00€ (ikasleak, langabetuak, autonomoak,...) – 400,00€ (antolakundeak)

      Aukera ederra, Hego Europan bakarra, profitatu eta jakinarazi!
       

      Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
      www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
      www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com

      2011/09/06

      ZELAN? THE USKI´S for ever :-)

      "Lotsa? Lotsea ostuteko!" esan dogu aurrekotxuen, baie muga batzuen barruen, hi!
      Hauek uskixek, askoz wapuguek dire, eta hobe blogaren lehengo itxuri aldatzie, ezta?
      The Uski´s: azken egunotan itzelezko gorakada eragin doskun taldie. Ibarrangelukuk, eta euskeraz ederto, euren txokokoaz, behadan moduen! Beste honetan euren izaera adieraziz, "The Uski´s " piezi

      Zelan, nora, noiz, nundik etorko dire
      olatuk gaur goizin
      nundik etorko dire
      olatuk gaur goizin.


      Gorputze zatitxute, olatuk edo biharrak eraginde
      begijek gorritxute, keiek edo kresalak ziketute.


      Zelan, nora, noiz, nundik etorko dire...


      Banoie autun osti gustire bidien erreilak galdute
      ostabe lanera, beste zortzi ordu inpernuen.


      Zelako bizimodue, orduek gero eta luziauek
      zoratu ein bidot, egunek gero eta laburrauek.


      Zelan, nora, noiz, nundik etorko dire...

      Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Zoro-mena :-)
      www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
      www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com

      2011/09/01

      OUT-2 : AUTOERAKETA eta AUTOBONBOA :-)! (Zer da Espazio Irekia / Open Space Technology)?



      "Lotsa? Lotsea, ostuteko!" esaten auen amama gureak.

      Esker mila, Hik Hasiko jende zoragarriari, honetan joan ginen, eta hara zer opari ederra, Espazio Irekia zertan den zabaltzeko modu eder hau! Bertan azaldu genuen ahalik eta ondoen Espazio Irekiari buruz dakiguna, bat-batean, egindako galderei erantzunez. Testu hau osagarria izan daiteke, eta www.openspaceworld.org antolaketa eta bilera ulerkera honetaz ikertzeko sarbide oparoa.

      Beste ikasteko aukera bikain bat? Urteroko  Espazio Irekiko mundu mailako topaketa: WOSONOS, aurten Olmúen (Txile).

      @morea,


      Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
      www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
      www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com

      2011/08/12

      IKASTEKO MODUEZ: I. akanpada libertarioa (irailaren 1-4, Olaeta eta Otxandio artean)

       IRUDIAN KLIK EGIN, HANDIAGO IKUSI NAHI BADUZU

      Ikastaro baten izena emateko aukera izan ohi dugu. Hausnarketa-eztabaida jardunaldi batzuetan parte hartzekoa ere egoten da batzutan. Kasu batzuetan antolaketa prozesuan ere parte hartzeko aukera daukagu.

      Kasu batzuetan kontua oso irekia dago, prozesua nondik nora joango den estu gidatuko duen inor ez (eta parte hartzen duten guztiak kargu).

      Jardunaldiek elkarrekiko otorduak edo eta aisialdiko jarduerak izan ditzakete ala ez.

      Ikastaro/jardunaldi batzuetan gustora ibiltzen gara giroz edo eta antolaketari on deritzogulako eta beste batzuetan denbora galtzearen sentsazio (aberasgarria :-)! izan ohi dugu, frustrazioa,...

      Ikastaro batzuetan ordaindu egin behar da 50, beste batzuetan 100, beste batzuetan 9000,...

      Batzuetan papelitoa emango dizute, beste batzuetan, apenas.

      Bietara ikasi ahal dugu,... nire esperientzia: honelakoetan asko eta gustora ikasi daiteke.

      Irailak 1-4 akanpada libertarioa Otxandion... TBetan-eta publizitate eskasa jasoko duelakoan, hona ekarri dugu programa oparoan azpimarragarriena

      IRAILAK 1 EGUENA-OSTEGUNA
      19:00tik 21:00ra kalejira+bertso poteoa Otxandiotik,txalaparta,alboka
      etabar.
      23:30etan alternatiba comuneroen hitzaldia
      00:00etan afalostean sute ondoan, izarpean film libertarioen emanaldia:
      "Vivir la utopia", "Caballo salvaje", etabar.
      IRAILAK 2 ORTZIRALA
      11:30etan txango/ibilaldia Albinako urtegira 2km inguru.
      16:00tik 17:30ak arte Alternatiba-sartzeko-comunero libertarioen
      hitzaldia
      18:00tik 19:30ra pedagogia/hezkuntza askea hitzaldi/tailerra
      larrabetzu, berango eskola libreen partetik.
      Distri alternatiboen topaketa iraunkorra etxolan, garapenkeriaren aurkako erakusketa
      iraunkorra, ezkerraldeko asanblada antidesarroilista.
      23:00etan sormen gaba, hi heuk artista! eskenatokia libre,
      bakarrizketak, musika, antzerkia, pailasoak, etabar.
      IRAILAK 3 LARUNBATA
      11:30tik 13:00a arte kartzelen inguruko solasaldia Autodefentsa kolektiboaren eskutik.
      17:00tik 19:00ak arte E.H.K.Lren asanblada ireki eta orokorra.
      21:00etan afari herrikoia Otxandioko gaztetxean.
      22:30tik aurrera jaia gaztetxean KONTZERTUAK (ezagutu ez nik):- Mandri; Bakarlaria (Aiaraldea);- 28 eskupitajos de semen; - Ovarios 33 (Bilbo); Louis Michel (Zarautz); jaia/guatekea dj bategaz.
       IRAILAK 4 IGANDEA
      12:00tik 13:30ra hitzaldi/solasaldia 15-m kale auzotarrok-en eskutik (Bilbo)
      16:00tik 18:ooak arte solasaldi/eztabaida anarkismoa eta askape nazionala/anarkismoa eta euskal nortasuna.

      @morea (amorea eta umorea toki batetik, ez da? :-)!

      Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity
      www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
      www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com



      2011/08/03

      IKUSIKO DIRA BERRIZ, BAI :-)!


      Maddi Oihenart oooso goian dogu. 
      Zergatik? 
      Askotan ikusi ote dogun kantuan? 
      Bere bizitzari buruzko ezer ote dakigun?

      ... Ka! Intuizio hutsa da. 

      Aintizna ikusi gendun kantuan behin edi behin kantuan
      eta "hau oso ona da!" sentipen gordin hori...
      Gaur argia etorri zaigu bere zerbaiten bila jotzeko, eta hara zer pieza ederra atera dan,... 
      mezu honegaz ikusi dogu gero Twitter-en

      "stop, relax, click, let go,... 
      and en-joy 5 min of souled, smart, positive 
      singing to with Maddi Oihenart"

      hemen bildu ditugu kantaren hitzak, 
      eta beste batzuenak ere hortxe.

      Ikusiko dira berriz,
      Osto berdeak igitzen,
      Erreka idorrak erriz,
      Gerezitziak lilitzen.
      Ikusiko dira etzi,
      Gaüak gaüari gogozka,
      Milaka kide gaitzetsi
      Jüstiziaren galtozka.

      Ikusiko dira laster,
      Müga helkaitzak apaltzen,
      Agian bazterrez-bazter
      Presontegiak zabaltzen.

      Ikusiko dira sarri
      Madarikatüak zütik,
      Zorion-kantaz alkarri,
      Karrikan barna eskütik.

      Abiatüko gira gero
      Zü eta ni ürratsean,
      Bihotz eta bürü bero
      Libertatezko hatsean.

      Ikusiko dira berriz...
      Ikusiko dira etzi...
      Ikusiko dira laster...
      Ikusiko dira sarri...

      Ikusiko...


      Ele-eder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity
      www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
      www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com