2011/12/12

HARGIÑENEAN: kantu bat bizipozaren alde, biba besta, biba Pellot :-)!

Azken egunotan punpaka gabiz, datorren barikuan Eutokian ZORION PUNPAK ditugula eta,... kantuek ze ederto eragiten daben bizipozean, eta Ruperren hau etorri jaku artez burura, hara ze sinplea izan daitekeen batzutan zoriona! Bideoan Manolo Garciagaz ari da Ruper, baina kantua osorik entzun gura badozu, hemen aukera hobea.


HARGIÑENEAN
Goizean goizik jeikitzen naiz hemen,
Lehen eguzkiak malloak doi gorritzen,
Auzoko bidea gora doa apalik;
Etxaburukoa baratze aldean dabil,
Patxadaz begira, begira lurrari,
Etengabe aldatuz ari den soroari.
Kantu bat goiz berriarendako,
Kantu bat bizipozaren alde.
Esaidazue, non ninteke hobeki?
Hemen jo dezaket neure musika ozenki,
Errekan igeri Goiko Olan adiskideekin,
Lo kuluxka gero bildotsen arranekin.
Anaia eta biok festara joango gara,
Gaurkoa eginda behera tabernara,
Zumetaren lanak bidenabar goza,
Kadrilla alegera: biba Pellot! Biba festa!
Kantu bat goiz berriarendako,
Kantu bat bizi pozaren alde.
Goizean goizik jeikitzen naiz hemen,
Aireak dakarren kanpai urrunak entzuten.
Hemen ederki egoten da apartean,
Barka nazala zorigaitzeko denak.

Ondo bizi, biba Pellot, biba besta!

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
http://www.burumapak.blogspot.com/ (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)

No comments: