Poesia Positiboa. Ze polita, 
PO_E_SI_A PO_SI_TI_BOAAAA!
PO_E_SI_A PO_SI_TI_BOAAAA!
Pier Paul Berzaitzi buruz ari, bosgarren diska atera duela, Hemen izenenkoa... Bitoriano Gandiagaren olerkiaren orpotik jarria ere. Hara zer dioen Piel Paulek Gandiagak 1985ean emandako olerki honetaz (eta hemen haren ahotsean entzuteko aukera: http://www.susa-literatura.com/emailuak/gandiaga):
 «Niretzat kasik gaurko programa politiko hoberena izan daiteke. Beti  gorderik atxikia dut. Norbaitek eskatzen didalarik Euskal Herriaz zer  pentsatzen dudan, poema hori irakurtzera ematen diot. Hori da nire  pentsamendu osoa. Ez da hor hitz bat gehiegi, ez gutxiegi». 
Beste hitz hauek ere azpimarratzekoak:
«poesia beti positiboa da. Batzuetan malenkoniatsua izaten ahal da. Aipatzen ahal ditu gauza larriak, heriotza edo besterik, baina poesiak gizakia beti aberasten duela segur naiz».
Hemen
euskaldun izatea bezalako 
gudaririk ez dago. 
Hemen euskaraz irakurri 
eta euskaraz idaztea bezalako 
iraultzailerik ez dago. 
Hemen 
euskara indartzea bezalako 
indar politikorik ez dago. 
Hemen ez dago 
euskara adinako desafiorik 
inperio zurrupariaren 
aurka. 
Hemen ez dago 
euskara adinako 
askatasunaren aldeko 
itxarobiderik.
Hitzak Susaren emailu altxorretik atera ditugu, kopitsats inda...   
Ondo bizi... orain eta hemeeeeeeeeeeen!
Eleder BuM31     Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
www.burumapak.blogspot.com  (eus)   @Eleder_BuM   (Twitter)

 
 
 
 Posts
Posts
 
 
No comments:
Post a Comment