2009/10/30

GETXON, GetxoBlog jardunaldian hizlari


Getxo eta inguruetako blogari batzuk elkartzekoak gara bihar GetxoBlog jardunaldiaren karietara (hemen egitaraua).

Mikel Agirregabiliraren eskutik jaso genuen gonbitea bertan parte hartzeko guk ere.

Buru-mapa bat erabilita, galdera honi erantzuten saiatuko gara jendaurrean labur-labur mintzatuz: zer dela eta behar du blogari-talde batek (izatez nahiko bakarzaleak omen) horrelako topaketa bat?

Horri erantzuteko eskema hau prestatu dugu (XMind instalatuz gero, zeure ordenagailura baja dezakezu, helbide horretan jarritako beste milaka buru-mapetariko beste edozein bezala).

90 segundu omen daukagu gure ikuspuntua adierazteko, eta beraz, lan polita jarri digute.

Barre apur bat egitea edo irripartxuren bat piztea espero dugu, sikeran!


_________________________________________________________
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
_____________________________________________________________________________

2009/10/19

ESPAZIO IREKIA... alkatearen eskutik! (eredu bat)

Harrisonbourg herrian (Virginia, AEB) Espazio Irekia erabiltzen ohi dute demokrazia parte-hartzailea eragiteko. Udaberrian hasi ziren Harrison Owen-en laguntzaz diseinatutako Espazio Irekian eta hurrengo hilabeteetarako ere badituzte Espazio Irekiko beste topaketa bi deituta.

Kai Degner
da bertako alkate eta berak arukeztu digu OSLIST e-zerrendan duela gutxi grabatutako eta sarean jarritako bideo hau.

Errez ulertzeko moduko ingelesez dago eta bertan nahiko argi agertzen da Espazio Irekiko topaketak nolakoak diren eta zer berezitasun daukaten.

Gure artean ere ikusiko ditugu antzekoak, aurki, bai horixe!





___________________________________________________________________
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
_____________________________________________________________________________
_________________________________________

2009/10/18

ESPAZIO IREKIAK ZABALTZEN: BILBOKO IBAIA GOZATZEKO


Aurreko egun batean Espazio Irekiari buruzko adituak biltzen dituen zerrenda elektronikora (OSLIST) mezua igorri dugu.

Gure zalantza ondorengo hau zen: Espazio Irekia antolakunde eta talde egonkorretan erabili ohi da. Egokia ote da, modu berean, egituratu gabeko jende-multzo bati gairen baten inguruko lanera deitzeko?

Baiezko erantzuna jaso dugu eta, galdera bera eginez eta idatzi hau plazaratuz, espazio hori zabaltzeari ekin diogu dagoeneko.

1. HONA HEMEN JATORRIZKO INGELESEZKO MEZUA (eta beheraxeago, euskaratuta):
Hello,

as far as I have read, OS is called by a community, company, association or
group that regularly works together, let's say.

My question is: *would OS work also if an individual invited openly people
for an Open Space about a topic that may get the interest of a general group
of people?* For example, do you think we - a facilitator or facilitating
team - (on our own through our social net, or, supported, maybe, by an
organisation that usually holds summer university courses, by a local
administration or so...) could call for OS events on this topic:
*
"the river in our city is painfully ill. Due to it, all of people here are
losing a great opportunity to enjoy a more local and healthy lifestyle.
Imagine you could daily walk or bike to the river, dive into and swim in
it, and get back home,... wouldn't it be great for all of us? Can we do
something to enhance the recovery of the river? Can we dream about swimming
in it in, let's say, 10-15 years? Do you feel like acting on? Join us in OS
and let's start acting on it..."*

This may be a good way for facilitators to open space and spread OS practice
and let their dreams start coming true... it may also give birth to new
groups to deal with such topics from this OS meeting on...

What do you think about it?

Have you ever open such kind of space "proactively", let's say?
Do you know about similar experiences?
Kindest regards,




2. MEZUAREN MUINA EUSKARARATUTA

Ondo funtzionatuko luke Espazio Irekiak lagun batek herritarrentzako deia zabalduko balu, zabalean, interes orrokorreko gai baten inguruan?
Esaterako, erraztaile batek edo talde batek (berez, lagun-sarearen bitartez edo, beharbada, antolakunderen baten laguntzaz) jarrain idatzitako gai honi buruzko Espazioa Ireki nahi balu?

"BILBAOn IBAIA GAIXORIK DAGO. HORI DELA-ETA BIZIMODU EDERRAGOA ETA OSASUNTSUAGORAKO AUKERA ITZELA GALTZEN ARI GARA BERTAKO BIZTANLE GUZTIEK. ETA, ETXETIK IBAIRA OINEZ ZEIN BIZIKLETAZ JOAN, BAINUA HARTU ETA ETXERA BUELTAN JOATEKO AUKERA BAZENU? IRUDIKATZEN? ITZELA LITZATEKE GUZTIONTZAT, EZ DA? BA AL DAUKAGU ZEREGINIK IBAIA BERPIZTEAN ERAGITEKO? AMTES EGIN DEZAGUN, ETA 10-15 URTEREN BURUAN IBAIAN BAINATZEKO AUKERA IZANGO BAGENU? ERAGITEKO PREST ZAUDE? BILDU GAITEZEN, BADA, ETA HASI GAITEZEN LANEAN. ESPAZIO IREKIAN BILDUKO GARA HORRETAZ GUZTIAZ BERBA EGITEKO..."

Zer deritzozue horri? Ireki al duzue Espazio antzeko kasuren baten inoiz? Ezagutzen dituzue antzeko esperientziak?...


Jasotako erantzunak, lehen esan bezala, itxaropena handitzeko modukoak, baikorrak. OSLIST delakoaren artxiboetan ikus ditzakezue. Lehenago alta egin behar, hemen xehetasunak.

Tira, amets egitea libre da, profita gaitezen, bada!

___________________________________________________________________
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
_____________________________________________________________________________

2009/10/14

ESPAZIO IREKIA (Open Space Technology): SARRERA



OpenSpaceWorld Espazio Irekiaren erabiltzaileen topagune nagusia da. Duela aste batzuk webgune horretako sarrera-orrialdekoa euskararatu genuen. Jarraian duzu testua, eta hemen jatorrizko ingelesezkoa. Zuzenketak ondo-ondo etorriak!


Zer da Espazio Irekiko Teknologia?

Espazio Irekiko Teknologia (EIT edo EI, laburtuta) era guztietako jendeari edozein motatako antolakundeetan bilera eta topaketa argituak sortzen laguntzeko modu bat da. Argi geratu da, halaber, 1985etik-edo, espazioa irekitzeak, nazioarteko aitzindaritza-praktika intentzional gisa, jende arruntak elkarlanean jardungo duen antolakunde argituak sor ditzakeela eta jarraitasunez emaitza ezohikoak sortzen lagundu dezakeela.

Espazio Irekiko bileretan, topaketetan eta antolakundeetan parte-hartzaileek beraiek sortzen eta kudeatzen dute euren agenda, hau da, garrantzi estrategikoa duen gai nagusi baten gainean aldi berean emango diren lan-saio paraleloak. Gaia izan daiteke, esaterako: zer estrategia, talde, antolakunde edo komunitate babestu dezakete edo sortu daiteke lankidetzan parte-hartzaile guztien artean?

5 eta 2000+ lagunekin -egun bateko lantegietan, hiru eguneko topaketetan edo asteroko lan-bileran- honako hauxe da ohiko emaitza: antolakundean jada gertatzen ari dena (plangintza eta ekintza, ikastea eta egitea, pasioa eta erantzukizuna, parte-hartzea eta jarduna) konektatzea eta indartzea. Ikusi honako hau ere: WorkingInOpenSpace (Espazio Irekian lan egitea, gidatutako ibilaldia).

Noiz eta zergatik?

Egin beharreko lana konplexua denean, eragindako jendea eta ideiak askotarikoak direnean, kontua bideratzeko pasioa (eta, beraz, gatazka emateko aukera ere) handia denean, eta gaia burutzeko epea "atzokoa" zenean, orduantxe funtzionatzen du ondoen Espazio Irekiak. Erantzukizunak zedarritutako pasioa, kafe-eten on baten energia, intentziozko auto-eraketa, lan-esparruko espiritua, anabasa eta sormena, antolaketa-eboluzioa eta gehien behar den unean eta gunean jendea eta antolakundeak mugimenduan jartzeko modu sinple eta ahalmentsua dela esan izan da.

Eta, EIa itxurazko egiturarik ezagatik eta sorpresei ongi etorria emateagatik ezaguna bada ere, oso egituratua suertatzen da Espazio Irekiko bilera edo antolaketa. Baina, hain da egitura hori jendeari eta esku artean den lanari modu perfektuan itsatsitakoa, ze bere zereginean, hau da, lanik onena sustengatzen (ez oztopatzen), igarri ere egin gabe ematen baita. Izan ere, Espazio Irekian ehundutako istorioak eta lan-planak konplexuagoak, sendoagoak, iraunkorragoak izan ohi dira eta adituek edo zuzendaritzak gidatutako diseinuak baino askoz bizkorrago mugi daitezke.

Zer gertatuko da?

Inoiz ez dakigu zehazki zer gertatuko den jendeari bere lanik garrantzitsuena egiteko espazioa irekitzean, baina honako emaitza hauek berma ditzakegu talde bat Espazio Irekian sartuz gero:

1. Parte-hartzaileentzat garrantzirik HANDIENA duten gaiak aterako dira.

2. Ateratako gai bakoitzari parte-hartzailerik prestatuenek eta zerbait egiteko gaienek helduko diote.

3. Egun bateko edo egun biko epe laburrean ideiarik, mintzaldirik, daturik, aholkurik, ondoriorik, azterketa sakonagoa behar duten gairik, eta berehalako ekintzarako planik garrantzitsuenak txosten ulergarri batean jasoko dira – eginda, inprimatuta eta parte-hartzaileen esku, alde egiten dutenerako.

4. Horretarako espazio eta denbora egokia uzten bada, txosten horretako eduki osoa fokatu eta lehentasunez hornitu daiteke, ordu gutxi batzuetan, ehunka lagunen taldeekin ari bagina ere.

5. Ekitaldi baten ostean, egun batzuen buruan emaitzak antolakunde edo komunitate osoaren esku utzi daitezke, mintzaldiak, "stakeholder"ak (gai jakin batean eragina izan dezaketen pertsona edota taldeak) inplementatzera gonbidatuz, orduantxe.

6. ETA... horrelako emaitzak planeatu eta inplementatu daitezke talde handiko lan-modu izeneko beste horietako edozeinetan baino arinago. Egun edo aste batzuetan lortu daiteke beste bide batzuetatik hilabeteak edo urteak beharko lukeena.

Barri ona, eta barri txarra, funtzionatu egiten duela. Barri ona, jendea eta lana mugimenduan jartzen duelako. Barri txarra, aurrerantzean gauza asko lehengo aldean ezberdinak izatera pasatzea ekar dezakeelako. Nahi diren gauzak agertu daitezke, nahi ez direnak desagertu daitezke eta batzuetan alderantzizkoa gerta daiteke -baina, horrelakoa da bizitza. Labur esanda, beraz, Espazio Irekiak bizia dakar antolakundeetara eta bizitzara dakartza bueltan antolakundeak.

Zer da hurrengoa?

Webgune hau istorio arrakastatsuz, praktikarako baliabidez eta beste informazio-puska on eta lagungarriz beteta dago. Horiek guztiek "Zer da Espazio Irekia?" galderaren erantzunaren zatia daukate. Hona hemen hurrengo urrats onak izan daitezkeen artikulu batzuk...

* OpenSpaceQuotes (Espazio Irekiari buruzko aipuak)
* OpenSpaceExamples (Istorio labur-laburrak)
* OpenSpaceElevatorSpeeches (Espazio Irekia zer den)
* OpenSpaceExplanations (xehetasun batzuk)
* OpenSpaceNewsletters (e-berripaperak)
* OpenSpaceArticles (Espazio Irekiari buruzko artikuluak)
* OpenSpaceWorldPhotoAlbum (Espazio Irekiaren argazkiak)

___________________________________________________________________
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
__________________________________________________________________________________________

BURU-MAPEN eta ESPAZIO IREKIAREN gainean: Bilbaon, urriaren 24an (larunbata), DOANIK



Aurreko idatzi batean aipatu ditugu ALD (Arte Libre Digital) jardunaldiak. Urriaren 22a eta 25aren artean izango dira Bilbaon. Lerro hauen bukaeran egun horietarako agenda jarri dugu (eta berdez tintatuta, interesa bereziki pizten diguten saioak).

Gu ere buru-mapei eta espazio irekiari buruz mintzatuko gara. Ordubete dugu horretarako eta euskara eta gaztelania ezkonduz egiteko asmoa dugu.
  • NON: HIKA ATENEOan, Bilbaon.
  • NOIZ: 2009-X-24an (larunbata). 16etan hasita. Euskara eta gaztelera ezkonduta.
  • ZER: Espazio Irekiari buruzko buru-mapa bat prestatuko dugu XMind software librearen bidez eta bertan aurkeztuko dugu. Arlo bi horietarako sarrera, beraz, kolpe baten.
Lagunen batek gai horietan interesik bai?

Pasaion/k, bada, mesedez, idatzi honen esteka...

.... esker mila!

BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena


Behealde honetan, BOD09 jardunaldien agenda, eta hemen kartela (azken aldaketak jasota dituela).
_________________________________________________________________________________________
Fecha: Jueves 22 De Octubre. Lugar: Univ. Deusto

16:00h :

Presentación y rueda de prensa: "Arte Libre Digital (.:ALD:.)"

17:00H :

Ponencias y charlas: "Cultura libre y Sociedad de la Información"

-"Licencias libres en un marco empresarial" - (Javier de la Cueva)
-"Software libre y empresas TIC" (ESLE, Agustín Betancourt - ASOLIF)
-"Bilbao Agenda 2016" - (Ayuntamiento de Bilbao)
-"Editoriales y medios de conocimiento libre" - (Soraya Muñoz)
-"Educación 2.0" - (Pablo Garaizar - Univ. Deusto)

Perfomance de Ramón Churruca: "Libre y a su aire"

______________________________________________________________
Fecha: Viernes 23 De Octubre. Lugar: Hika Ateneo

11:00h - ASAMBLEA .:ALD:.

11:30h (nodo legislativo)

-"Nuevas conceptos de protección en la era digital" - (Mario Pena)
-"Legislación y licencias creativas" - (Javier de la Cueva)

16:00h (nodo debate)

-"El futuro y la web 2.0 (Aprendices)
-"¿Y si alguien te dijera: Toma, ésta pelicula es tuya?" - (El Cosmonáuta)
-"Formas de protección de libertades en la sociedad red" - (Txopi y psy)
___________________________________________________________________________ 22:30 (nodo audio-visual: Gaztetxe 7 katu)

-Inconexia con bruno chico bicho (BIO)
-Public & DomesticLab (SNT)

___________________________________________________________________________
Fecha: Viernes 23 De Octubre. Lugar: M3

12:30h (nodo media)

-Charla/Taller de vídeo: Herramientas de creación vídeo - (Phillipe)
-Charla/Taller de diseño: Herramientas de creación 2D gnu/Linux - (Phillipe)

16:00h (nodo hardware)

-Charla/Taller: "Pure Data" - (Patxi Sabalza)
-Taller de hardware: "Robotsynth" - (Victor Mazón)
________________________________________________________________________
Fecha: Viernes 23 De Octubre. Lugar: Frontón de la Esperanza

20:00h (nodo visual)

-"Riot Collective free culture shortfilms and works" - (El Cosmonáuta)
-"Arquitectura Mutante" - (Delcorp.org)

________________________________________________________________________________________________
Fecha: Sábado 24 De Octubre. Lugar: BilboRock

11:00h - ASAMBLEA .:ALD:.

11:30h - 14:00h (nodo legislativo)

-"Producción musical autónoma en internet" - (J. Rodriguez y Txarlie)
-"El coste de Microsoft" - (René Meroú)

_________________________________________________________________________________________
Fecha: Sábado 24 De Octubre. Lugar: HIKA ATENEOA

16:00h (nodo software)

-"X-Mind: Mapas Mentales con Software Libre" - (Eleder - Eusk/Cas)
-"Synfig Studio: Animación vectorial 2D con Sof. Libre" - (F. Iacomella
- GNU)
-"CAF" - (Pablo Martín Caedes)
-"Aplicando OpenSIM en Sevilla" - (Pablo de Soto - Hackitectura)
-"Free Technology Academy" - (F. Iacomella - GNU)

_______________________________________________________________________________________
Fecha: Sábado 24 De Octubre. Lugar: M3. 16:00h

(nodo hardware/audio/3D)

-Minilab para "peques" - (Cigku, Ugaitzg, psy - HCKRS)
-Taller de hardware: "Robotsynth" - (Victor Mazón)
-Taller de hardware: "Arduino:me" - (Diego León y Jano)
-Charla/Taller: "Reciclaje y construcción de instrumentos" - (Tuni)
-Charla/Taller de 3D: "Blender" - (Phillipe)
-Charla/Taller de 3D: "Interactivos/Videojuegos" - (Phillipe)
-Charla/Taller de audio: "Ardour, LMMS, Jackd, Hydrogen, Audacity" -
(Phillipe)

22:30h

-Budfather - Zigor (BIO)
-XOL - (MDR - YastaClub)
-Set Extra: Bilbao Open Day Riot!!

________________________________________________________________________________________-
Fecha: Sábado 24 De Octubre. Lugar: Guggenheim / Muelle Deusto

20:00h

-"Public Secuencer" - (Abraham Manzanares)
-Debate: "Espacios creativos autogestionados" - (psy)

________________________________________________________________________________________
Fecha: Domingo 25 De Octubre. Lugar: L`Mono

11:00h - ASAMBLEA .:ALD:.

11:30h (nodo recetas libres)

-"Wiki-Historias" - (Aloña Intxaurrandieta)
-"Ilustración y memoria histórica" - (Julian Sradinaru)
-Charla/Taller: "La profundidad de nuestros sueños" - (Asociacion SOL)

16:00h
-"Tauromaquia: Cuando la cultura es tortura" - (Colectivo AntiTaurino) -"Poliamor" - (Juliette Siegfried y Roland Combes)
-Taller de Reciclaje de Hardware - (Reciclanet.org)
-Taller de Bicicletas - (Franco Gaete)
-Taller de Txapas/Pegatinas - (TrucaRec)
-Taller de SelfDressing - (TrucaRec)

Cierre
-"Despedida jornadas -Bilbao OpenDay`09 + Liberando código y tipografías"

_____________________________________________________________
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
_____________________________________________________________

2009/10/12

FLOW AND SHOW, ingelesezko bloga


Ibaizabal Bilbon, Jose Manuel Vargasen argazkia


Flow and Show ingelesezko blogean lehenengo idatzia jarri barri dogu.
Buru-mapak, Espazio Irekia eta sormena ditugu lan-ildo nagusiak.
Gai horiei buruz esploratzea dugu gogoko eta interneten denbora dexente ematen dugu horretan.

Ingelesez mintzatzen gara plaza handi horretan aurkitzen ditugun hainbat lagunekin, eta haiekiko zubi izan nahi dut F&S (Flow and Show) jaiobarriak.

Hauek dira bizi ditugun sasoiak eta horrela egitea komeni omen...

BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena

burumapak@gmail.com
__________________________________________________________________________

2009/10/01

UDAZKENEKO BATZUK


Urkiola udagoienean.
www.bizkaie.biz -etik jasotako argazkia

Gazteleraz hasi gara argitaratzen azken aldian, zaletasuna bizibide egiteko beharrezkoa izango delakoan.

  • Berriena,IN-FLUYENDO blogari ere ekin diogula. Blog honen antzeko haritik joango da hori ere: buru-mapak, espazio irekia, sormena eta beste. Asmoa: gure lana espainieraz ere jakinaraztea eta bezerogaiek gutaz zerbait gehiago jakin ahal izatea.
  • Neuronilla-ko kideei buru-mapagintzaren gaineko artikulua bidali genien eta argitaratu egin dute egunotan. Hemen artikulua irakurgai.
  • Azaroan Cáceres Ciudades Creativas topaketa dago. Komunikazio bi proposatu dizkiegu eta laster jakingu dugu onartzen dituztenentz. Dena den, IN-FLUYENDO jaioberri horretan ere emango ditugu argitara.
  • Lan-Ekintzakoentzat (Bilbaoko Udalaren peko agentzia, enpresa sortzen dutenal laguntzeko-eta) laburpena prestatu dugu, BM31 proiektua azaltzeko. Hurrengo hilabeteetan haiekin elkarlanean aritzeko asmoa dugu.
  • Iturburu kaleko Cantarranas plazako jaian izan ginen. Interesgarria eta oso polita Lorenzo Rocharen jarrera.
  • Hilaren bukaeran Parisa? Hor gabiltza... Espazio Irekian erraztaile lanetan trebatzeko aukera ona delakoan... Joan ala egon?
  • Bilbaon bertan, urriaren 22-25 artean ALD: Arte Libre Digital jardunaldiak. Oso jende jatorra, kontzientea, arduratsua eta dibertigarria dabil gure inguruan software librearen aldeko lanean, hacktibismoan,... Haietako batzuen eskutik sortu da udan ALD proiektua, arte, kultura, informazio,... libreen inguruan hausnartzen eta ekiten laguntzeko. Topaketa ezin interesgarria prestatzen ari dira. Zuk ere parte har dezakezu. Horretarako nahikoa duzu bisitalditxo bat egitea, eta gogoko baduzu, jende-sarean izena ematea, zeure proposamenak botatzea eta gainontzeko kideekin eskuz-esku jardutea. Informazio gehiago, hona idatzita: info@artelibredigital.net.
  • Eta, udazkenarekin, BERBAZ irrati-saioarekin hastekoak gara barriro, laster.
Bitartean, komertzial-lanak egiten egunero-egunero, gure lana ezagutaraziz eta aspertzeko astirik barik!

_____________________

BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena

burumapak@gmail.com
______________________


ESKOLARAKO PROPOSAMENAK


Atzo gurasoak deitu gaituzte eskolara ikastaroaren nondik-norakoak azaltzeko. Aurreko baten idatzi genuen, 5 urteko alaba aurten hasi da eskolan. Han izanda, zerbait mugitu zaigu barnean. Eta etorkizunean eskola hobeak izan ditzagun, proposamen batzuk etorri zaizkigu burura. Honako hauek:

Irakasleak ziren gure mintzatzaileak. Zuzendaritzari eta eskolaz gaineko arduradunei dagokie, batez ere, gai hauei heltzea, ostera. Izan ere, oso argi jokatu du maistra batek bilerako une batean....
Gurasko baten proposamena: urte-betetze ospaketak sinplifikatzeko (!!!) Txikipark-era eramango ditugu, baina hiru aldiz urtean soilik...
Maistrak: hara, hobe eta errazago hor goiko landatxo horretara bazoazte, etxetik jan-edatekoak eramanda....

  • Eskola ireki behar da. Urrunegi gaude eskola eta gurasoak. Eskolak zer egin dezakeen? Ateak ireki. Ez urtean behin. Egunero. Gurasook bertan sartu eta irteteko askatasuna izan behar genuke. Gure eta auzoko umeen heziketan, eskola barnean ere, aktibo jarduteko eskubidea dugu. Eskolak asko irabaziko luke (ondo antolatutako modu batean) nahi duten gurasoek eskolan sartu eta irakasleekin eskuz esku umeen hezkuntzan eta ongi-izatean parte hartzeko aukera balute. Bestela, eskolak kartzelaren antza handiegia hartzen du. Espazio itxia. Urruna. Umeak baldintzapeko askatasunean ateratzen ditugu etxera, baina goizero bertan sartu behar ditugu berriz, kutxa itxi horretan.
  • Fruta eguna: asteazkenetan "fruta eguna" da gure eskolan. Zer ideia ona! Gure umeen osasunaz arduratzen da eskola. Gainerako egunetan, baina, txandaka, umeek gaileta kutxa bat eraman behar dute hamaiketakorako, gelakideen artean banatzeko. Frutarena osasungarriagoa omen. Beraz, ideia on hori asteko egun guztietara, ez da? Argi agintzen zaigu umeek ez dutela inolako lepokorik-eta eroan behar. Arriskutsuak omen dira. Agindu diezagutela modu argian ere, umeek sagarra-edo ekarri behar dutela egunero hamaiketakorako. Umeen osasunaz arduratzen garenez, esanekoak izango gara!
  • Euskara: atzoko bileraren hasieran euskaraz ele batzuk, eta hortik bukaerara artekoa gaztelera hutsez. Aspaldiko arazo honentzako konponbide erraza. Bilera bat euskaraz egin nahi duten gurasoentzat. Beste bilera bat, erderaz egin nahi dutenentzat. Hainbeste eskatzea al da?
  • Ibilaldiak: urtearen bukaeran "ibilaldia": autobusa hartu eta Donostiako Kutxa Espaziora (5 urteko umeez ari gara). Beste irteera bat baserri-eskola batera, 3 egun eta gau 2. Itzel pasatzen omen dute. Gure proposamena: astean behin ibilaldia (benetakoa, oinez). Eskolatik atera eta gertu dagoen parke eta mendiskara. Joan, jolastu eta etorri. Nahi eta ahal duten gurasoak laguntzaile.
  • Bideo-eguna: ostiraletan bideoa jartzen omen diete. Gurasoei esan zaigu nahi ditugun zintak eramateko. Hori bai, euskarazkoak. Eskolan bideoa, 5 urteko umeentzat? Ez al dute nahiko ordu ematen etxean panatilari begira? Ez al dauka beste plan hoberik eskolak umeentzat? Ez al dago beste ohitura sanoagorik eskolan sustatzeko modukorik? Beraz, puntuan aipatutako ibilaldia, ostiraletan.
  • Kuota: harrituta geratu gara kontu honekin, guztiz. Eskola publiko batez ari gara eta 55 € jarri behar omen ditugu, ez omen duelako ematen aurrekontuak eskolaren gastuetarako. Eskolako ortuko haziak, ibilaldietako gastuak,.. aipatu dituzte. Antza, ohikoa da eskola-bizitzan kuotaren kontu hau. Demasa iruditzen zaigu hori. Eskatzekotan neuk eskatuko diot eskolari. "Aizu, eskola, azken aldian estu gabiltza. Zer deritzozu zure aurrekontuaren %0,01 niri emateari?". Ezezkoa jasoko dudala uste dut. Gure proposamenak eta zalantzak jarraian:
  • legezkoa ote da hau horrela planteatzea? Itzelezko txapuza-kiratsa dario. Jendeak eskutan ematen ohi du "eskola-zerga". Nora ote doa diru hori? Nola kontabilizatzen eta?
  • gehiago ordaindu behar bada, eska dezatela dagokion bidetik: proposa dezatela matrikula igoera-edo.
  • eskolak bere diru-premiak jakinarazi digu eta dirua eskatu. Aizue, utziguzue, orduan zuen kontuak ikusten. Zer diru sarrera duzue? Zertan xahutzen duzue? Zarrastelkeriaren gizartean gaude eta eskola horren hedadura eta hedatzaile denez, oso laster esango dizuegu murriztu daitezkeen gastuak non dauden. Umeak hobeto hezteko moduan izango gara, gainera, horrela. Materia gutxiago, adimen gehiago!
Atzoko moduko topaketek garrantzia handia dute eta oso espazio eskasa ematen diegu. Hara non agertu zaigun Espazio Irekirako abagune parebakoa.

_____________________

BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
______________________