POZazkUNdea,       ap 13-14 Astra-Gernikan, espazio
irekian (open space)
Ekonomian ere burujabe... eta burujai : -)!
Bizipozaren aldeko ekonomia ereduetarantz.
Zer aukera? Zer traba? Nola aurrera
egin?
Hazkunde
ekonomikoa --> desazkundea --> POZazkunderantz joko dugu orain?
- Ekonomia ala Eronomia? Zenbat jarduera absurdo eta suntsitzaile “adierazle ekonomikoen” alde? Nolako eragina du horrek guztiak gure osasunean, bizipozan, maitasunean,…?
- Zer da zentzuzko lana? Zer ondo bizitzea? Zelan bizi gaitezke diru barik? Zelan bildur barik? Zatituta izan ote ditzakegu “lana” eta bizia?
- Zer eragin daukate horretan guztian estatu egiturek, legeek, bankuek, itzalpekoek,…? Noren zerbitzuko da benetan diru-sistema? Nola funtzionatzen du horrek? Zer eragin dute arma- botika- eta kimika-industriek esaterako? Estatu independenteak burujabe ote dira?
- Zein da istorio triste honen historia? Nola idatzi geure istorioak? Ze alternatiba daukagu orain, hemen? Zer daukagu egiteko? Nola hasi? Norekin?
 
Unjobbing     Emotearen
ekonomia (gift economy)       Autosufizientzia               Artea   Permakultura  Auzolana   Herri-jantokiak      Burujabetza   Denbora-bankuak        Lan-banaketa    Easy bizi   Oinarrizko
beharrizanak            Co-housing
Ekonomia
kritikoa    Izpiritua                Lagun-sareak          Gita      Kooperatibak    BiziKletak  Mafiak     Lur-ama        Lakabe (ekonomia partekatua)   TBaren eragina Gogo bete gogo          Banku Mundiala      Dirurik gabe
bizitzea        Euskoa     WWOOF      Talde-baratzak    Slow    Banka etikoa    
Bizipoza             Intsumisio fiskala        Osasuna            EHko herri-kooperatiba Crowdsourcing     Barne
Poztasun Gordina (bpg)     Patakon           Komunalak    
Gai honetan sakondu egin nahi dugu.
Horretarako topaketa parte hartzaile eta emankor honetara gonbidatzen
zaitugu.
Eta azken aldian buelta asko egiten
diegunez horrelako kontuei, lapikoan (www.pozazkundea.auzolan.info)
sartzen ari gara horri buruzko osagai ugari. Bertan sartu nahi ditugu zeure ekarpenak eta zeuen eskuz idatzitako gonbidapenak ere. Gero egun t´erdi hartuko dugu
elkarrekin ospatu, ikasi, hasi, hazi eta aurrera egiteko!
Noiz? Apirilaren 13 (9:30-18:00) eta 14 (9:30-16:00). Agendarako proposamenak egin
nahi badituzu goiz heldu, mese! Eta libre-libre sartu eta irten, zure gogoaren arabera!   Non? Astran (Gernika)
Lotarako toki zabala dago Astran, doan. Beste aukera ugari ere, Gernikan bertan.
Bazkari herrikoi osasuntsua eta eKOnomikoa :-) Auzolanen eskutik,
Astran bertan. (Hamaiketakoak-eta, nork bereak)
Umeekin etorri
nahi? Primeran! Laguntzarik nahi? Beste edozertan lagundu ahal dizugu?
Eta, edozein eratako proposamenak egin nahi? Bai agenda formalerako bai ondorengorako?
Eta, edozein eratako proposamenak egin nahi? Bai agenda formalerako bai ondorengorako?
Talde-jolasak, xake-jokoa, match inprosibsazioa, edo saku-lasterketak?
Botaaa!!! Bildur barik, danari tokie eitten saiatuko gara gu!
Garaiz apunta zaitez, arren, espazioa antolatzeko
denbora euki dezagun.
“Egun eta erdiko txapa batera ni? Ekonomia kontuei
buruz? Pitzatu al haiz?” Laaaasai, espazio irekiko metodoaz (Open Space) egingo dugu (5 minutuko bideo honetan ikusi dezakezun antzean): parte hartzea, dinamismoa, talde-sormena,
autoeraketa,… eta oin bien legea  :
-)!
Danetariko gaiak
eta ekintzak proposatu
ahalko ditugu.
Gai horien
inguruan sakondu ahal izango
dugu.
Ekintzarako espazioa ere hartuko dugu: proposamenak, taldeak, lehenengo urratsa
Solasaldien idatzizko txostena
osatu eta  ikusgai izango dugu etengabe.
Amaitzean, e-postaz 
POZazkUNdea,
gozagarri, errez, bizi-bizi,… baietz! 


 
 
 
 Posts
Posts
 
 
No comments:
Post a Comment