Acá la invitación en español
| Osasuna, Osotasuna  open   space AutoGestando   Salud  Abuztuaren   5 (10-18)   eta    6an(10-14)   iBARRANGELUn   (Bizkaia) | 
Guztiok dugu osasunaren eta gaixotasunaren inguruko esperientzia. Neska zein mutil, adin guztietan, egoera ekonomiko guztietan, munduko edozein txokotan, auzoan eta eskaileretan, ...
...Anbulategiak. Animoa. Ariketa fisikoa. Baja. Bakunak. Beldurra. Bizi-poza. Botikak. Drogak. Ebakuntza. Elikadura. Erditzea. Errezetak. Etxez etxeko laguntza. Farmazia. Gaixorik. Ginekologoa. Haserrea. Heriotza. Ospitaleak. Iruzurra. Istripuak. Kontagioa. Kontrakzioak. Kopagoa. Kurandero.ak. Lana. Medikua. Mina. Minbizia. Nerbioak. Osa-kidetza / eri-kidetza. Osasun pribatua. Osasun publikoa. Planetaren osasuna. Plazeboa. Senda-belarrak. Sexua. Sukarra. Terapia. Traumatismoak. Txamanak. Txartela. Umorea. Zahartzaroa. Zaintiratuak...
Zer da osasuntsu bizitzea? Zeintzuk dira bizimodu osasungarriak? Nola egin aurre gaixotasunari? Fidagarriak al dira osasun sistema ofizialak? Eta osasun-bide alternatiboak? Zer egin osasun-iruzurren gainean? Zein aldaketa nahi dugu osasun-sisteman, hezkuntzan eta gizartean, oro har? Osasuntsu bizitzeko, zer egin dezakegu auzolanean?
| NOIZ: 2012ko Abuztuak   5ean (10-18) eta 6an(10-14) (eta abuztuaren 3-4an, toki berean, Osasun Publiko Kooperatiboa mintegia, gazteleraz) NON: iBARRANGELU ko   kultur-etxean – Bizkaia  ·           Jan-edanak+bazkalorduak tokian bertan edo norberak ekarrita. ·           Doan lo egiteko aterpea eta kanpatzeko tokia, (aurrez   abisatu.  ·           Umeak oso ondo etorriak! Behar duten arretaz hartuko ditugu. ·           Bestelako premiarik? Deitu lasai! | 
Beste urrats bat osasunaren alde… 
eta ederra izango da!
Animatzen?
eta ederra izango da!
Animatzen?
Laguntzaile: Busturialdea Auzolanean; BizIzpi Solasaldiak
Metodoaz: Biribilean bilduko gara eta modu
 “horizontalean” jardungo gara, Espazio Irekia (open space) izeneko metodoa erabilita, bizi eta sormentsu. Topaketan zehar parte-hartzaileok...
- Nahi ditugun gai guztiak mahai gaineratuko ditugu
- Gai horietaz solastuko gara nahi bezain sakon.
- Solasaldien idatzizko txostena osatuz joango gara, ikusgai izango dugu etengabe, eta amaitzean e-postaz jasoko dugu


 
 
 
 Posts
Posts
 
 
No comments:
Post a Comment