Zer izan ote da aurreko asteburukoa? 
Ari-mehea han geneukan, 
lagun ugari ere bai. 
Sorginen biltzarra
Maiatzaren 4 eta 5ean, Bizi Tokin (Behauze, Baxe Nabarra)
Basandreak elkartu, eztabaidatu, ingurua eta auzolana sortu.
- Basalandareak bildu, sukaldatu, sendagailuak eta saskiak egin.
- Akelarrea sortu, festa egin, biltzarra sortu egin, biltzarra sorgin.
| Maiatzaren 4a, larunbata | Maiatzaren 5a, igandea | 
| 
10 :30    Sorginen infusioak 
Menta,    zain-belarra, xarpota… | 
10 :30    Sorginen infusioak 
Menta,    zain-belarra, xarpota… | 
| 
11:00 Sorginen ibilaldia 
Basa    landare jangarrien eta sendabelarren ezagutzea eta bilketa,    Kistiñe eta Dawamorurekin. | 
11:00 Sorginen ibilaldia 
Basa landare jangarrien eta sendabelarren ezagutzea,    Kistiñe eta Dawamorurekin, 
eta    saskigintzarako basa landareen bilketa. | 
| 
13:00 Sorginen bazkaria 
Bakotxak    etxean prestatutako jaki goxoen partekatzea. | 
13:00 Sorginen bazkaria 
Bizi    Tokiko sorginek eskainia. | 
| 
14:00 Sorginen biltzarra 
Gaien    proposatzea eta talde ttipitan eztabaidatzea (adb: kontrazepzioa,    feminismoa, sortu egitea, bular ematea…). | 
14:00 Sorginen biltzarra 
“Lapurdiko    sorginen auziak eta erahilketak 1609an”,    Elisabete Zubillagaren hitzaldia eta eztabaida. | 
| 
16:00 Sorginen sendagailuak      
Sendabelarrekin    ukenduen edo kremen egitea. | 
16:00 Sorginen saskigintza 
Basa    landareekin saskien egitea. | 
| 
18:00 Sorginen sukaldaritza 
Basa    landare saldaren sukaldatzea. | |
| 
20:00    Sorginen afaria      | |
| 
Iluntzearekin    Akelarrea 
Su inguruko musika,    dantza, bertso eta kantuak. | 
Eztabaidak euskaraz (beharrez itzulpenarekin).Jardunaldi hauek emazte, gizon eta haurrei idekiak dira. Larunbateko bietako Sorginen biltzarran feminitateari lotutako gaiak eztabaidatzea pentsatua da.Larunbat gauean kanpinga egiten ahalko da bertan.Bizi Toki ezagutzeko paradaz baliatu nahi dutenentzat: bisita eta aurkezpena larunbatean eta igandean arratsaldeko bostetan.Argibide gehiago Bizi Tokiri buruz : www.bizitoki.org.Bizi Tokira heltzeko: Baxe Nabarreko Behauze herrian, frontoiaren ondotik pasa (frontoia eskuinean delarik), eskuin hartu bi aldiz eta gero ezkerrean den lehen baserria da, Goitia.
@Eleder_BuM
www.flowandshow.blogspot.com (En) www.burumapak.blogspot.com (Eus)
www.in-fluyendo.blogspot.com (Sp) www.bilbohiria.com/gaika/
 
  
 
 
 Posts
Posts
 
 
No comments:
Post a Comment