 GEUZeko jendea izan zen inguruan Espazio Irekian ibili eta ezagutu genuen lehenengoa. Hain zuzen, Ramón Alzategaz berba egin eta gero, 2008ko udazkena izango zen, Amaia Agirregaz elkartu ginen s009ko udaberrian edo, eta harekiko elkarrizketak eragin zigun 2010eko Wosonos-en parte-hartzeko.
GEUZeko jendea izan zen inguruan Espazio Irekian ibili eta ezagutu genuen lehenengoa. Hain zuzen, Ramón Alzategaz berba egin eta gero, 2008ko udazkena izango zen, Amaia Agirregaz elkartu ginen s009ko udaberrian edo, eta harekiko elkarrizketak eragin zigun 2010eko Wosonos-en parte-hartzeko.Amaiarekin omen dabil Lucía Gorbeña Espazio Irekiko topaketa interesgarri hau prestatzen... 5 ordukoa: Nola lagundu dezakegu elkarbizitza hobetzen Euskadin? Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa da gonbidatzaile.
Euskadin bakearekiko eta giza eskubideekiko  konpromisoa hartuta dugun pertsona eta erakunde guztiak ETAren  indarkeriaren amaierak eta krisi ekonomikoaren areagotzeak markatutako  eszenatoki berri baten aurrean gaude. Zalantza eta aukeraz beteriko  eszenatokia da, orain inoiz baino gehiago gure konpromisoa eta  inplikazioa areagotzea eskatzen duena. 
Aldaketa  garaia da eta une erabakigarria ere bai, hausnarketa egin eta elkarrekin  birplanteatzeko etorkizunean hartu nahi dugun bidea: Nora goaz? Zer nahi dugu? Nola aurrera dezakegu? Zer ekarpen egiten dugu? Zeri ematen diogu lehentasuna?
Prest  bazaude parte hartzeko eta erantzunik onenak bilatu nahian  “bustitzeko”, topaketa ezberdin batera gonbidatu nahi zaitugu, "Open  Space" teknologia berritzailearen bidez antolatutakoa. 
Noiz: 2012ko urtarrilaren 26an
Non: Bilborock (Mesedeetako kaia 1. Bilbao)
Ordua: 09:00-14:30
Info gehiago eta izena ematea: foroasociacionesddhhypaz@gmail.com 688 801 794
Gorka Ruiz
Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroko presidentea
Han izatekoak gara gu ere bai, eta zu? Ondo bizi!
Eleder BuM31 Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
 www.in-fluyendo.blogspot.com (esp) www.flowandshow.blogspot.com 
 
 
 Posts
Posts
 
 
No comments:
Post a Comment