 Patuaren jokaldi atseginez beteko horietako batek ekarri zigun Bulegoa Z/Bren barri. Txikitxutako hainbeste jolas eta bizipenen toki dogun Bilboko Solokoetxen daude duela urtetxua, eta oso proposamen erakargarriak bota ohi dizkigute, arte, pentsamendu eta bizipoz iturri oparotik... Hara datorren eguastenerakoa (19.00), euren gunetik kopitsatsia
Patuaren jokaldi atseginez beteko horietako batek ekarri zigun Bulegoa Z/Bren barri. Txikitxutako hainbeste jolas eta bizipenen toki dogun Bilboko Solokoetxen daude duela urtetxua, eta oso proposamen erakargarriak bota ohi dizkigute, arte, pentsamendu eta bizipoz iturri oparotik... Hara datorren eguastenerakoa (19.00), euren gunetik kopitsatsia
"Aingeruak eta bizkarroiak. Artearen eta gizarte-pentsamenduaren arteko transdukzioak." Francisco Tirado.
Asteazkena, 11 Urtarrila, 2012 - 19:00
         
Itxuraz, arteak eta gizarte-pentsamenduak arlo desberdinetan eta  logika kontraesankorrekin jarduten dute. Zabal onartuta dagoen  topikoaren arabera, arlo horietako bakoitzak bere arrazionaltasuna eta  errealitatea kontzeptualizatzeko adierazpidea aurkitu ditu. Hala ere,  harremanen eta loturen historia luzea dago arlo horien artean. Hala,  gizarteko pentsalarien inspirazio-iturria izan diren literaturako  adibideak aurkitu ahal ditugu, eta aztertzeko kezkak artearen bidez  adierazi dituzten gizarteko pentsalariak ere bai. Hala ere, harreman  hori beti izan da korapilatsua eta gatazkatsua. Gizarte-pentsamenduak  beti izan du joera artea berdintasun-baldintzetan ez hartzeko, eta ildo  horretako azterketek adierazpide artistikoa eta adierazpide horren  egileak soziologizatzera jo izan dute. Izan ere, gizarte-pentsamenduaren  baitan, hausnarketa egiteko tradizio luzea dago, “artearen soziologia”  izenekoa. Hala ere, azken hamarkadetan, salbuespen batzuk azaldu dira,  subsunzioko harreman horrekin haustura dakarten salbuespenak. Michel  Serres filosofoaren lana adibide paradigmatikoa da. Egile horrek jolas  didaktiko bat proposatzen du artearen eta gizarte-pentsamenduaren  artean. Jolas horretan, artea inspirazio-iturria da, eta pentsamendua,  berriz, argudioak emateko euskarria, baina, bereizgarri gisa, ez dio  bere idiosinkrasiari uko egin beharrik. Bere proposamenek  transdukzio-prozesu berezia egituratzen dute artearen eta  gizarte-pentsamenduaren artean; prozesu horretan, artearen kodeak  gizarte-pentsamenduaren kodeetara itzultzen dira, eta alderantziz. Era  horretan, josturarik gabeko ehuna eratzen dute biek, eta hor garrantzia  duen gauza bakarra da gure oraina definitzen duen errealitateari buruzko  azalpen sakona prestatzea. Ariketa horren adibide egokia da, artea  abiaburutzat hartuta (pintura eta eskultura), aingeruen mitoari buruz  edo bizkarroiaren irudiari buruz egin duen lana. Aingeruek mezulari  bilakatu den gizaki bat irudikatzen dute, planetako mutur batetik  bestera informazioa etengabe mugitzen duen eta zirkulazio horrekin  globaltasun berria ehuntzen duen gizakia. Bizkarroiek, berriz, gakoak  eskaintzen dituzte, harreman guztien eta beren eraldatze-prozesuen eta  egungo bilakaeraren logika zein osagaik zehazten duen ulertu ahal  izateko. Hala, bada, aingeruaren mitoak eta bizkarroiaren irudiak gakoak  eskaintzen dituzte gure oraingo ontologia aztertzeko eta ulertzeko.  Michel Serresen proposamenetan aingeruek eta bizkarroiek aukera ematen  digute artearen eta gizarte-pentsamenduaren artean transdukzioak  egiteko, eta, gainera, transdukzioa logika gisa agertzen da,  hierarkikoki antolatu beharrik gabe edo batak duen logika bestearenera  itzultzeko beharrik gabe, arlo horiek baterako funtzionamenduko maila  berean kokatzen dituen logika modura.
Francisco Tirado Gizarte Psikologiako irakasle  titularra da Bartzelonako Universitat Autònoma-n, eta GESCIT (Grup  d'Estudis Socials en Ciència i Tecnologia) taldeko kide sortzaileetako  bat da. Ikerkuntzan dituen interesak hiru esparru handi hartzen ditu  barne: a) zientzia eta teknologiako gizarte-azterketak; b)  botere-harremanak eta ekintza politikoa ingurune soziotekniko berrietan;  eta c) biopolitika eta medikuntza. Argitalpen hauek atera ditu, besteak  beste: 
- Francisco Tirado: Los objetos y el acontecimiento. Teoría de la socialidad mínima. Bartzelona: Amentia Editorial;
- Franciso Tirado eta Miquel Domènech (arg.): Lo social y lo virtual. Nuevas formas de control y transformación social. Bartzelona. Editorial UOC;
- Ana Gálvez eta Francisco Tirado: Sociabilidad en pantalla. Bartzelona: Editorial UOC.
Eleder BuM31     Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
www.burumapak.blogspot.com  (eus)   @Eleder_BuM   (Twitter)
 
 
 
 Posts
Posts
 
 
No comments:
Post a Comment