2011/12/07

ZORION PUNPAK: zer egin Bilbo Hirian bizipozaren alde? Abenduaren 16an (ostirala) 15:00-20:00 Eutokian (Bilbo)

Aspaldian Ixi Garziagaz (Pink Gorillas)  harremanetan eta lehenegoz proiektu batean elkarlanean. Oso ilusionantea. 

Gaia, ezinbestekoa. 

Metodoa, zirraragarria, espazio irekitik hurbil baina aparte, ..."buelta bat eragin diezaiogun" ondo frogatutako eta balio handiko metodo horri dioste Ixik, erosotasuna une batez lagatzera xirikatuta,...eta zelan uko egin?  beraz, zirraraz eta jolasean hasteko gogoz... 

Hemen gonbidapena Ixiren hitzetan...

Egun on guztioi!
Urtea amaitzear dago eta badago elkarrekin gabonetako frenesiaz at, zuekin partekatu nahi dugun momentu bat.
Eutokian Zoriontasunaren inguruan pentsatzen, ikertzen eta formula berritzaileak ideiatzen gabiltza Bilbo hiri zoriontsuago bat irudikatzeko. 
Zzoriontasunari buruz solasean familia, lagun, auzokide eta ezegaunekin..
Animatzen zara? zure zoriontsu izateko trukoak partekatu nahi? Inoiz hiria zoriontsuagoa izateko tramankuluren bat asmatu duzu? Zure inguruko nor esango zenuke zoriontasun banatzailea dela?
Zatoz Abenduak 16an www.eutokia.org era. 15etatik 20:00tara bertan egongo gara.
Ume txikiekin bazatoz lasai lekua prestatuta izango dugu denontzat.
Adin eta sentsibilitate, pentsamendu, intuizio, desio... desberdinak ditugun pertsonen artean Hiria zoriontasunaren eragile izan dadin ideiak bota eta landuko ditugu.
Eta gogotsu  eta alai bagaude, haserre eta sormenez blai... ametsak ideia eta ideiak errealitate bihurtuko ditugu!

NOIZ: abenduaren 16an, 15:00-20:00
NON: Bilbon, Eutokian
DEITZAILEA: Pink Gorillas (Happy Cities) & BM31
IZEN-EMATEA:                             info@wearepinkgorillas.com
___________________________________________________________
... eta hemen gure berbatan... 
-------------------------------------------------------------------------------------------------------

Zorion punpak: zer egin dezakegu Bilbon bizipoza areagotzeko? zer egin bakoitzak bere punpatxoaren barnean? zelan elkar eragin punpen artean?

zeintzuk dira kolorez, musikaz, dantzaz, zorionez busti nahi genituzkeen espazioak? eta zeintzuk bere horretan ederrak, harmoniatsuak eta ikutu barik utzi beharrekoak?

... eta denborak, eta erritmoak? sasoiren bat, ilunegi, pisuegi, tristeegi egiten zaizuna? nola eraldatuko zenuke?

zenbat balio du zoriontasunak? eta zenbat ordaindu behar da haren truke?

heldu den abenduaren 16ko arratsaldea gai horri heldu nahi diogu modu jolasti, ireki, emankor, lasai eta bizipozez betetako batean...

eta zu ere gonbidatuta zaude! zure ekarpenek toki berezia izango dute solasaldietan eta, berbaz at, nahi duzun beste edozein modutan espresatzera animatzen zaitugu.... bazatoz?
    Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Espazio Irekia

    2 comments:

    BM31 said...

    Albert Camus: "ez zara inoiz zoriontsu izango, zoriontasuna zertan datzan bilatzen ibiltzen bazara; eta, ez zara inoiz biziko, bizitzaren zentzua bilatzen baduzu"

    BM31 said...

    tu ne seras jamais heureux si tu continues à chercher en quoi consiste le bonheur. Et tu ne vivras jamais si tu recherches le sens de la vie