 Horrelako puska ederretan bildu ohi ditu Nancy Margulies-ek jende-multzoek  adierazitakoak. Berak idatzitako "Mapping Inner Space" liburua pentsamendu bisulera eta buru-mapagintzarako sarrera polita, zinez.
Horrelako puska ederretan bildu ohi ditu Nancy Margulies-ek jende-multzoek  adierazitakoak. Berak idatzitako "Mapping Inner Space" liburua pentsamendu bisulera eta buru-mapagintzarako sarrera polita, zinez.Margaret Wheatley agertzen zaigu ingeles argiz eta patsadatsuz komunitate osasuntsuetara iristeko bidea erakutsiz. Zinez interesgarria!
BERBAZ irrati saioa egitearen aitxakiaz idatzi genion behinola Meg-i eta "Leadership and the new science" liburu gomendagarria jaso genuen harengandik. Inork liburua nahi balu, eskatzea aski!
Hona hemen lehenengo 5 gida-lerroak eta ingelesezko azalpena, Nancy Margulies-en irudi adierazkorrez hornituta.
1. Jendeak ondo defendatzen du sortutakoa
2. Jendeak arduraz jokatzen du axola zaionari dagokionean
3. Elkarrizketa da gizakiak betidanik erabili izan duen pentsatzeko modua
4. Elkarrizketa aldatu nahi baduzu, aldatu elkarrizketan ari den jendea
5. Liderrak edonondik agertzeko gertu egon
Benetan inspirazio-iturri, Meg! Hurrengo idatzi batean 10 printzipioetako beste erdia.
Goza dezagun iraultza :-)!
Eleder
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
 
 
 
 Posts
Posts
 
 
No comments:
Post a Comment