2009/09/27

GOXEPIXTUTE



"Goxakilik"=goseak hilik, etxean gose itzela adierazteko erabili ohi gugun esamoldea. Atzo "goxepixtute"=GOSEk bizituta atera ginen Arrasateko musika-taldearen ikus-entzukizunaren ondoren...

Duela egun batzuk, lagun batzuekin berbaz, ohiko erretolikan hasi ginen hiru lagun, "lauramar" urte ingurukoak hirurak: "baina orain, zer musika-talde dago, bada, ona (bokazio argikoa-nortasun handikoa- ondorioz kanta apartak egin eta emateko gai dena- eta zaletu sakonen talde zabala duena izan daiteke hemen "ona"ren parekoa, beharbada?)..."

Izen batzuk bota genituen, nik neuk ezer guuutxi jakinda, hark esanda Amasay, honi entzunda Audience, no-non irakurrita Lissabö,... baina, jakina, Hertzainek eragin zigutenaren aldean, hutsaren hurrena guztiak, putza!...

"Lauramartarren" ohiko ele etsiak, badakizue!

Tira, atzo GOSE entzuteko parada izan genuen Uribarriko jaietan. Guretzat estreinekoz. Bagenuen haien entzute apur bat, ondo omen zegoen taldea,...

Oooooso gustora sentitu ginen han, "lauramartarron" kontzertuetara bakarrik joan behar izate hori gora-behera, bertaratu eta damurik bat ere barik itzuli ginen etxera pozik. Freskoak, nortasun argikoak, bereziak, indartsuak,... iruditu zitzaizkigun. Badira bai harribitxiak, nola ez, jakina!

ZIur aski, urteetan gora, gure interesak asetzeko pertsona, talde, ekimen eta espazio falta ez da arazo. Bizitza bizia denez, beti loratuko dira horrelakoak.

Norberak esploratzeko, ikertzeko, arriskatzeko eta aurkitzeko jarrerari eustea, ostera, hori bai zailagoa da. Urteetan gora egin baina umetasunaren apurrik ere galdu ez egiteko grina horrekin jarraitzea... akaso!

2009/09/24

HIK HASIn BURU-MAPEI BURUZ


Udaberrian HIK HASIko (euskal hezkuntzako talde zabal batek 1996an informazio, eztabaida eta elkargunerakoneratutako bitartekoa) Olatz Lasagabaster kazetaria etorri zitzaigun Bilbora haien aldizkarirako elkarrizketa egiten. Aitzakia, uztailean Donostian eman behar genuen ikastaroa, haien urteroko Udako Topaketa Pedagogikoen baitan. Oso gustora ibili ginen han, eta hezkuntza munduan dabilen edozeini aholkatzeko moduko topalekua iruditu zitzaigun.
Olatzekiko berbaldia gozoa eta emankorra izan zen, eta Hik Hasiko paperezko 140. alean agertu zen erreportaia txukun eta osoa.
Orain HIK HASIren w-atarian argitaratu berri dute erreportaia hura.
Hemen duzu esteka, eta jarraian aipatutako idatzia osorik.

BURU-MAPAK. Hire burua antolatu eta sortu!

Buruan ditugun ideiak antolatzeko tresnak dira buru-mapak. Eta, beraz, ideiekin lan egin behar duen edonorentzat egokiak dira, baita irakaskuntzan ere. Egitura sinplea dute: hitzak eta irudiak dira gakoa. Gure ideia nagusiak, hainbat hitz eta irudirekin adierazten ditugu, ondoren erraz gogoratzeko. Irudiek garrantzi handia dute gainera, ideiak erraz gogoratzea ahalbidetzen dutelako. Eleder Aurtenetxe txiripaz hasi zen buru mapekin lanean, eta “The mind Map Book” liburua aholkatu ziotenetik, autodidakta izan da. Gaur egun, sormen arloko trebatzaile eta aholkulari egiten du lan, bai eta Open Space Technology talde handiekin lan egiteko teknika paregabekoaren erraztaile ere.


Buru-mapak ideiak paperean edo ordenagailuan modu antolatuan jartzeko tresnak dira. Nork bere burua antolatzeko tresnak dira, eta ikaskuntzarako eta irakaskuntzarako baliagarriak. Buru-mapen sorrera Buzan anaiei zor zaie, Tony eta Barry Buzani. Bien artean idatzi zuten “The Mind Map Book” liburua 90. hamarkadan.

Eleder Aurtenetxe buru-mapekin aritzen da lanean, besteak beste. Eta hark azaldu digu nolakoak diren: “Buru-maparen erdigunean kolore askotako irudia izango genuke, beharbada testu apur batekin. Komeni da testu hori ere, koloreekin idaztea eta irudiak izatea. Erdigune horretatik adar nagusiak ateratzen dira, eta azpiadarrak. Egitura, berriz, erradiala dute”.

Nola sortzen dira buru-mapak?

Gai jakin bati buruzko buru-mapa sortzeko, lehenik eta behin gai hori adieraziko duen irudiren bat pentsatu behar da, eta erdigunean hori marraztu behar da. “Gutxienez hiru koloreko zerbait egingo dugu erdigunean, adierazgarria dena. Koloreak erabiltzea komeni da, era horretan, garunak informazioa hobeto gordetzen duelako. Erdiko ideia nagusia dugunean, inguruan ideia zehatzagoak ipiniko ditugu, adarrak aterata. Ez da komeni erdigune horretatik bost edo zazpi adar baino gehiago ateratzea, izan ere, garunak zazpi kontzeptu baino gehiago oroitzeko zailtasunak izaten ditu. Prozesu horretan, normalean lehenik zirriborro bat egiten da, ideia nagusiak eta gainerako ideiak identifikatzeko; eta bakoitza dagokion tokian jartzeko. Bost-hamar minututan zirriborroa egin dezakegu, eta, ondoren, lasaitasunez osatzen joan. Ideiak marrazkiekin osatzea ere, egokia da, informazioa errazago gogoratuko dugulako”, azaldu digu Elederrek.

Koloreak erabiltzea ere garrantzitsua da, alde batetik garunari hainbat gauzari buruz ari garela ikusten lagunduko diogulako, eta, bestetik, koloreak era kodatuan erabil ditzakegulako: adibidez, kolore urdina ikasgaietarako, kolore berdea etorkizunerako… Buru-mapek duten beste ezaugarrietako bat ideien arteko asoziazioak egiten dituztela da: gezien bidez, ikur berezien bidez… ideiak lotzen dira. “Adibidez, norbaiti 50 laguneko zerrenda osatzeko eskatuko bagenio, lagunak bost multzotan banatzeak asko erraztuko luke gero haien izenak gogoratzea: mendiko lagunak, gauez irtetekoak, artea gustuko dutenak, familia ingurukoak eta auzokoak. Bost multzo eginda, ideiari egitura ematen zaio, eta horrek gogoratzea errazten du. Lagun horietako bat, adibidez, familiakoa, mendizalea eta parrandazalea bada, hitza hirutan idatzi gabe, multzoen arteko asoziazioak egin ditzakegu”, esan digu Elederrek.

Espazioari dagokionez, buru-mapak orria etzanda dagoela egiten dira, espazioa hobeto erabiltzeko. Adarrak eta azpi adarrak modu irakurterrazean jarri behar dira, hau da, 45 graduko angelutik gorantz. Orriaren tamainak, ez du garrantzirik, baina hutsunearen garrantzia azpimarratu du Elederrek: “Hutsuneak garrantzi handia du. Garunari hutsunea, espazio hutsa, ematen diozunean, hori betetzeko joera izaten du. Orria txikia bada, errazago beteko duzu, handia bada, gauza gehiago sortzeko joera izango duzu. Beraz, espazioa soberan izatea komeni da”.

Eskuz edo ordenagailuz

Buru-mapak eskuz, paperean, edo ordenagailuz egin daitezke, Elederrek azaldu digunez: “Ordenagailuan buru- mapak sortzeko hainbat programa daude, eta Wikipedian Mind map bilatuz gero, software zerrenda agertzen da”. Baina eskuz eta ordenagailuz egiteko prozesua ez da bera: “Apur bat aldatzen da. Buru-mapak ordenagailuz egiten ditugunean, edozein unetan edozein ideia idatz dezakegu… Etengabe izango dugu aurrean buru-maparen zirriborroa eta ordenagailuak, gainera, buru-maparen egiturari eutsiz edozein ideia multzo batetik bestera mugitzea errazten du. Irudiei dagokienez ere, irudi bilduma sor daiteke karpeta batean eta behar ditugunean erabili; ez dugu marrazten ibili beharrik izango, nahiz eta norberak irudiak egin ditzakeen beste programa batzuekin”.

Irakaskuntzarako erabilgarri

Buru-mapak oso interesgarriak izan daitezke irakaskuntzarako, bai irakasleek kontzeptuak azaltzeko eta baita ikasleek ikasteko tresna gisa erabiltzeko ere. Tresna menderatzea oso erraza dela esan digu Elederrek: “Ikasiz gero, kontzeptua oso sinplea da; paradigma aldaketa besterik ez da. Aldaketa polita eta dibertigarria da, gainera. Buru-mapak egitean, prozesuan zehar gauzak asmatzen joan behar duzu, adi egon behar duzu ideiak zeureganatzeko, kontzeptuak irudien bidez nola adierazi pentsatu behar duzu… Jolas etengabea da, norbere burua aberasteko modua”.

Buru-mapak ordenagailuz egiteko programak:

Xmind. Software askea da. Interneten argitaratzeko aukera ematen du, erraz. Esteka bat sortzen du eta edonork ikus dezake.

Mind manager. Pribatua da baina buru-mapak egiteko oso erabilgarria.

Buru-mapei buruz gehiago jakiteko:

Eleder Aurtenetxeren bloga: http://www.burumapak.blogspot.com

Tony Buzanen web gunea:http://www.buzanworld.com


2009/09/19

¿NORANTZA, BILBAO?


Heldu den azaroan Caceresen "Hiri sormentsuak" izeneko topaketa. Hona hemen argibideak.

BIltzar horretarako komunikazio bat prestatzen ari gara, "¿Pa'dónde, Bilbao?" izenburupean. Edozein ekarpen ondo etorria izango da. Epea urriaren 1a da.

Hemen duzue XMind bidez prestatzen ari naizen eskema.

XMind software librea da. Zeure ordenagailuan instalatu dezakezu eta orduan, eskema hori deskargatu eta berrerabili ahal izango duzu.

2009/09/12

BERBAZ irrati elkarrizketak: ZEREGINEN BALIOAZ-ETA

Udabarriarekin gora eta gora genbiltzan, loratu eta loratu, zabaldu eta zabaldu... Hello Change-en ere parte hartu genuen, eta, aukeratze-prozesu hartako esanak betez, Jolibú-ratuko gaituen ;) vCard mundiala grabatzeaz gain blog batean ingelesez ere idatzi genituen pieza batzuk. Aukeratze-prozesuan bazter geratu ginen, baina buruari apur bat eragiteko eta jende interesgarria ezagutzeko balio izan zaigu.

Amak beti esaten zigun zer garrantzitsua den ingelesa ikastea,... eta andereño Carmenek gogo handia jartzen zuen guk ingelesez espikatzeko eta ordutik saiatu egiten gara gu.
Bide batez, badakizue Boise aldean "jaiueixa" zer den? Autobidea, bai! Zuek bai biziak!

Tira, andra handi bi horien omenez hona dakargu orduko pieza hau, interesgarria zaizulakoan.

i like radio and i collaborate with a local radio station: bilbo hiria irratia. BERBAZ (meaning "chatting"), are one hour long weekly interviews. the plan is perfect: i meet the interviewee for slow lunch and "preparation" (that's to say, just getting to a friendship-atmosphere) at 14:15 or so, and at 16:00 we are recording in the atic of the same building (great view up there!) the interview in whatever the subject. you can listen to recent interviews in the link above and have a taste, ask whatever, hear basque language,... we started with the stuff, as usually, not at all searching it, just a "causality" (subject for another post, maybe)...

the radio is financed by money from kafe antzokia, the main music concert place in bilbao, that serves lunches almost everyday, and that treats our meals. besides, i'm let in the concerts if i say in advance, and (some) worldwide authors send me review books after requesting... some people tell me it's a bad business, that it takes me too much time,... but i don't agreed at all, because:

1. why is it so easily assumed that taking is better than giving? isn't it one of the lies that hold capitalism's awful side?
2.there are lots of other things that i receive through this activity, for example:
- i must all the time be alert to "new" people&activities that may become an interview
- it keeps me being curious, exploring and learning... how much is this worth?
- new space is opened by this conversations to new relationships (for example I knew Mikel, the smart guy that taped and edited my vcard, through BERBAZ)
- i keep developing (in a mainly self-guided process) communication skills: listening, asking, improvising, humour,...
3. it's in basque language, the one i'm at home and the one that is grateful with (almost) whatever we produce... so dry is our sea...
4. most important (may be ;-), my name, ele-eder, would mean "beautiful tongue" and i'm marked by destiny to do this kind of stuff. one must not struggle against fate....

__________QTN N.1: what is the best "bad business" U take/have ever taken part in?

BERBAZ conversations are quite improvised and sometimes awesome surprises happen, taking us to unexpected places, as if it were a long dance with a loved mate,... when this happens we have succeeded, at least, to reach one of the true main subjects i like to speak about with people, but that aren't usually spoken... that is to say: "which are your deepest dreams?"; "which are the experiences that have marked your life?"; "which main paradigm shifts have you had in your life?"...

__________QTN N.2: i'd like to know about yours, reader!


it's not always easy to reach these stages in a first meeting with somebody, but when this happens, i really feel i'm doing something useful... even if it reached just one grateful and unknown listener!
_____________________________________________________________________________________

botellon "cracks":

in my last actual "botellon"-meeting (friday night) i was told about "a crack" (people said to be brilliant in any field). jazz artist Santi Ibarretxe. hope to have him BERBAZ soon ;-)

another crack i've recently listed on my agenda for review: film director Albert Serra,...

___________QTN N.3: i'm loking forward to knowing about the "cracks" U someway follow or U've recently heard about
______________________________________________________________________________________

bai!

Eleder


2009/09/11

AUZOKOEKIN HEZTEN, AUZOAN HAZTEN



Aurreko idatzi baten eskolatzeari buruzko ardura erakutsi dugu.
Gai batek arduratzen gaituenean zerbait egin behar, ez da?
Munduko bazterretan (herri dirutsuetan, berariaz, eta gosetsuetan, halabeharrez) "unschooling" eta "homeschooling" mugimendu interesgarriak daude.
Gure hezkuntza-sistemaren gabeziak egile askok adierazi izan dituzte. Bestelako hezkuntza-sistemak sortzeko mugimenduak baita ere. Gure artean eragiten dute, esaterako:
Espainieraz:
Crecer Sin Escuela (John Holt-en Growing Withiut School haren harikoa) eta
Asociación por la Libre Educación
Frantsesez

Hezkuntza-sistema ofizialak alde onak ere baditu: egitura eta baliabideak, ondo prestatutako eta bokazioko jende asko, eta batez ere, inertziaz, umeak han daudela! Hau da, inertziak lagundu egiten gaitu bertan umeak uzten.

ALETXU BAT, HASTEKO....

Polita litzateke auzoko guraso talde baten ardurapeko hezkuntza berrasmatzea. Uste dugu, baina, denbora pasa beharko dela horretan jardun nahi duen guraso kopurua egon arte.

Bitartean proiektu txiki bati ekin nahi genioke. Jarraian, Bilboko Alde Zahar inguruko guraso lagun batzuei bidali berri diegun mezua:

Ikasturtean zehar (hilean behin-edo) auzoko ume taldetxo bat gurasoren baten ardurapean-edo bildu eta ibilaldiak, bisitaldiak eta bestelako jarduerak egitea da plana. Jarraian ideiari buruzko xehetasun batzuk:

* noiz: asteazkenetan ondo legoke, "lan"-astearen erdian dagoelako.
* ordutegia (gutxi gora behera): 9etan umeak Santiago Plazan bildu eta 13etan bertan egon bueltan.
* toki batzuk: Ahateen parkea (arbolak, ahateak), Arte Eder Museoa (debaldekoa da asteazknetan), San Franziskoko ludoteka, Artxanda, Areatzan kaleko jolasak, hondartzak, igerilekuak,...
* ibilaldietako arduradun: gurasoak. Guk ordu horiek libre ditugu eta alaba nagusiarekin horrelako zerbait egin gura dugu, eta ume gehiagorekin bada, gurago. Libre duen beste gurasorik balego, txandaka.
* haurrak: jarraian oinez ibiltzeko ohitura dutenak. 4 urtetik gorakoak, beharbada???
* talde bateko haur kopurua: 6 inguru.
* ume askoren gurasoak interesatuta baleude, primeran, txandaka egin dezakegu, hilean bi taldetxo edo gehiago eratuz. Gure gogoan dago alabak hau asteazkenero egiteko aukera izatea, beraz, lasai "hartu" ditzakegu 20 ume inguru ere, txandaka!
* ikastetxe ofizialen oniritziz edota laguntzaz bada, hobe.

PROPOSAMENA NORANTZA

* gurasoek kudeatutako talde-esparruak ikastetxeekin elkar-lanean
* eskola-orduetako eskolatik kanpoko jarduerak (eskola-ordutegia "des-sakralizatzea")
* gurasoen arteko harremana
* auzoko jarduerak (zenbat eta ikastetxe gehiagotakoak izan, hobe)
* eskolek (Miribilla, Atxuri, Santa Maria, Karmelo,...) ekimenaren berri badute eta ideia hau zabaltzen laguntzen badute, hobe
* umeengan ibiltzeko ohitura sustatzea
* eskolatik kanpo euskaraz egiteko ohitura sendotzea
* ,...

Zer deritzozue? Interesatuta? Egingarria? Gogorik bai? Honelako kontuetan interesa izan dezaketen gurasoei eta jendeari pasa mezua, bai?

2009/09/10

EGUZKADI TROPIKALA ;-)



Bideo honek irria atera digu puntuan (gure etxean, berba horrek, duela oso-oso gutxi esan nahi du). Aspaldi Bilbotik oso gutxitan ateratzen gara (udaleku kutunetakoa Olabeaga dugu... pentsa), baina inoiz inora joan behar balitz, Armintza toki polita, ez da?

Non agertu zaigun bideoa? MORE JAIA taldearen espazioan! Egun baten horrelako rave batera joan behar gara!

Geroxeago ohiko ideia bat etorri zait, horrelakoetan gertatzen ohi zaidanez, gozoa mingostuz. Kasu honetan ere, "protago"ak gizonezkoak. Musika munduan ere oso nabarmena da hori. Hau dena aldatu nahi nuke! zioten Hertzainek... eta ziur aski norberaren rola aldatuta hasi beharko...

Musika munduan kontrapuntua jartzeko Amaren Alabak etorri zaizkigu burura. Oso gustora entzuten diegu (azken aldian, Deustuko Unibertsitatean, txoko polit batean, udabarrian). Eurek "a capella" egitea dute eta antzeztuz. Horri guztiari ezin hobeto deritzogu. Musika mundua oso dagoela eredu industrialaren menpe iruditzen zaigu-eta (elektrizitatearen menpe, aurre-prestaketa lar eta inprobisazio gutxiegi, artista-guruak Vs. jarraitzaile "itsuak"; kontsumo-aisialdi pasiboa sustatzen,...).

Haien bideo bila jo dugu sarera, eta harribitxi hau aurkitu... suak!

2009/09/09

HARRISON OWEN: Leadership in a self-organizing world

Harrison Owen - Leadership in a Self-Organizing World from Harold Shinsato on Vimeo.



2009ko Maiatzaren 15ean, Harrison Owen hizlari. Bera da Espazio Irekiko Teknologiaren aitzindari.

Jardunaldi horietako gainerako bideoak ikusgai hemen
. Haietako bitan Harrison bera berbaz, sakonago, antza.

Gaia: lidergoa autoeratutako munduan.

Esker mila, Harold Shinsatori!

BURU-MAPAK: zer-nolakoa eta zertarakoa


Goiko BM hori Alan eta Emily Burtonek egina da eta haien webgunean jaso dugu.

Buru-mapagintza zabalduz egin nahi dugu bizibidea, besteak beste. Horretan ari garela, bezerogai batek galdetu digu berriki: "...akaso, izango bazenu idazkiren bat azaltzen zertan datzan buru-mapa, zertarako balio duen, aplikazioak eta azkenik zer nolako formatotan aurkez daiteken (ikastaro, hitzaldi,...) nik bidaliko diet berriz ere ardura duten teknikarie...". Lanean jarri gaituzte, bada, berriz ere, eta erantzundakoaren lehenego zatia blog honetara dakargu jarraian. Eskaini ditzakegun ikastaro/hitzaldien formatoari beste idazki baten helduko diogu. Mila esker aunitz, Igone, galdetzeagatik!

1. ZER DA BURU-MAPA BAT?

Honela definituko dut nire esperientzian oinarrituta: ideiak adierazteko, antolatzeko eta aurkezteko teknika berezi bat. Buru-mapak eskuz egin daitezke, eta buru-mapak egiteko software-sorta zabal bat ere badago.
Eskema mota hau proposatzerakoan Buzan anaiek garunaren ahalmen guztiak aktibatzea eta erabiltzea dute xede. Sormena eta oroimena laguntzen dute buru-mapek.

1.1. Nolakoa da buru-mapa bat?

Gaia adierazteko irudi argi eta koloretsua izaten du erdigunean, arreta ondo harrapatzeko eta ideia-asosiazioa pizteko.
Sortzen diren gainerako ideiak adar eta azpi-adarretan jarriko ditugu, modu arinean, ideia-jarioari bide emanez, egitura erradiala osatuz.
Ahal den heinean irudien bitartez adieraziko ditugu ideia horiek. Hitzak erabili behar izanez gero (kontzepturen bat irudi bidez adierazteko zailtasunagatik), gako-hitz bakarraz adierazten saiatuko gara. Jakina, buru-mapa beste batzuei gauzak azaltzeko erabiliko badugu, hitz-irudi bikotea jarri dezakegu.
Ahalik eta eskemarik ederrena egingo dugu eta espazioa ahalik eta txukunen erabiliko dugu, buru-mapa gauza erakargarria eta argia egiten saiatuz.
Garunak hobeto uler dezan naturan agertzen diren antzeko formak eta egiturak errepikatuko ditugu. Horrexegatik eskema mota honen egitura erradiala (arbolak, garunaren barne egitura bera, gure gorputza, tximistak,...).

1.2. Paradigma-aldaketa

Paradigma-aldaketa handia da buru-mapa idazteko eta eskemak egiteko ohiko moduen aldean:
ohiko testu lineal zuri-beltzekoen aldean oso itxura ezberdina duelako.
ideiekin lan egiteko prozesu osoa gozagarri bihurtzen delako.
garuna etengabeko aktibitatean jartzen digulako (irudiak asmatzen saiatzea, koloreak kodatzen saiatzea,...).
pentsamendua (eta, ondorioz, bizitza)irekitzen duelako. Egitura erradialaren altxorra da hori. Edozein ideia gehitzen dugula, beti dago espazio irekia beste ideia batzuk jartzeko azpi-adar edo albo-adar gisa.
talde-lanean ari garenean, kide guztien iritziak modu arinean eta malguan toki batean integratzeko aukera ematen digulako, inorenik baztertu gabe.

2. ZERTARAKO BURU-MAPAK?

Ideiekin lan egin behar duen edozein pertsonentzat edo talderentzat egokia da tresna hau.

Ordenagailu bidez buru-mapak eginez gero informazio kopuru handiak ondo antolatzeko modua izango dugu (edozein agirirako, artxiborako edo internet-gunetarako lotura egin ahal da).

Besteak beste, esparru hauetan dira oso erabiliak buru-mapak mundu zabalean.
1. NORBERARENTZAT (autoanalisia, erabakiak hartzeko, arazo konponketan, sortkuntzan, testuak idazteko oinarri gisa, agenda gisa, ikasketan (opositoreak, hizkuntzak,...)
2. FAMILIAN: familian ikasteko, ipuin kontaketa,...
3. HEZKUNTZAN: pentsamendua garatzeko, irakasteko,
4. OSASUN ARLOAN: dislexia arazoak konpontzeko,...
5. LANEAN (ENPRESAN, ELKARTEETAN, ADMINISTRAZIOAN...): bilerak antolatzeko eta gidatzeko, jendaurreko mintzaldiak prestatzeko edo eta emateko, zuzendaritzan
6.KOMUNITATEAN: etorkizuna irudikatzeko, proiektuak bidetazeko,...

3. SAKONTZEKO

Gehiago jakin nahi izanez gero, hauek izan daitezke sarbide egokiak:

1. Tony Buzan:
- bideo honetan buru-mapa zer den eta zer onura duen azaltzen du.
- “The mind map book” (1996) “El libro de los mapas mentales” (Ed. Urano)
2. Adibideak: Paul Foremanen buru-mapa kutunak
3. Wikipedian:
ingelesez
espainolez
frantsesez
- Buru-mapak egiteko programa informatikoen zerrenda
- Guk sarrien erabilia: XMind

___________________________________________________________________
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
____________________________________________________________________________

ESKOLARA?

Irudi eder horren jatorria: http://thesparklingmartins.blogspot.com. Buru-mapek legez, egitura erradiala arbolek, umeek,...

"Schools have not necessarily much to do with education... they are mainly institutions of control, where basic habits must be inculcated in the young. Education is quite different and has little place in school."


Euskeraz: "eskolek ez dute nahitaez hezkuntzarekin zer ikustekorik... funtsean, gazteengan oinarrizko portaera batzuk sortzeko kontrol-erakundeak dira; hezkuntza oso bestelako kontua da eta eskolan ez du leku handirik"


Esperantoz: "lernejoj ne necese multe rilatas kun edukado... ili estas ĉefe porkontroladaj institucioj, kie bazaj kutimoj devas esti enplantitaj ĉe junuloj. Edukado estas io tre malsimila kaj malmulte okazas ĉe la lernejoj"

Winston Churchillek esana omen. Aipuaren iturria: LOGOS QUOTES

...eta 5 urte eta erdiko alaba maitea, orain arte (gure umea "libratzeko" gogoz) eskolatik kanpo bizi izandakoa atzo hasi da eskolara (berak eskatuta, bere adineko umeekin sarriago egoteko gogoz, eta pozarren). Beste txikiak oraingoz etxean ;-).