Bizikidetza, aniztasunata euskera dakar gidoiakZenbat ertz, sentipen t´aukeraastindu ditzakeen gaiakGune Irekia izango danezbertan ziur "subidoiak"Maiatzaren 7an erdu Leioaragoza Zubideiak (bis)
Zer aukera
ematen ditu euskarak elkarrenganatzeko?
Nola aurrera egin?
Gune Irekia
Leioa
EHUn, 2016-5-7ean, 9:30.18:00
(Gazteleraz,
frantsesez eta euskaraz)
Zenbat gara? Lau, bat, hiru, bost,
zazpi? Zenbat
hizkuntza? Zer egiten dugu?
Zer da euskara zuretzat? Zertarako balio dizu?
Elkarrengana hurbiltzen gaitu euskarak ala elkarrengandik urruntzen? Zergatik
ote? Nola gainditu ditzakegu euskara zubian ditugun oztopoak?
Zelako abantailak ditu euskarak, txiki, arin, eta
irristakor izateagatik? Zer eta nola egin dezakegu aniztasunetik eta
bazterretatik euskararen erabilpena handitzeko?
Zelako harremana izan behar dute euskarak eta Euskal
Herrian bizi diren espainolak, frantsesak eta bestelako hamaika hizkuntzek? Zer
egin dezakegu elkarrekin, euskara, bizikidetza eta aniztasuna oinarritzat
hartuta, bestelako gizarte eredu baterantz urratsak egiteko? Kultura aniztasuna
bistaratu eta eredu hegemonikoa arraildu nahi dugu. Eta arrail horietan hamaika
lore eta landare erein.
Hitz egiten al dugu inoiz gureetatik urruneko kezkak
iritziak eta oztopoak dituztenekin?
Horiexekin ere elkartu gura dugu oraingoan, bada, eta iritziak
elkar-trukatu patxadaz, luze eta zabal. Zuk ere bai? Erdu Zubideiak Gune Irekira, egunbeteko elkarrizketa-gune autoeratu,
sormentsu eta aberatsera!
NON? Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Leioa)
NOIZ? Maitzaren 7an (9:30-18:00). Edozein unetan sartu eta irteteko aukera.
IZENA EMATEKO:
agiritxo
hau bete, mesedez, (ahal baduzu, maiatzaren 2rako)
MATRIKULA
(katerina barne): 10 €
Garestiegi zaizula? Jarri harremanetan, lasai, eta konponduko dugu.
ORDAINKERA:
eskuz, tokian bertan
UMEEKIN ZATOZ?
Primeran! Gozo-gozo zainduko ditugu!
HIZKUNTZAK: Gaztelera, frantsesa eta euskara, bizikidetza ariketa praktikoan.
Nolakoa izango da batzarra? Gune Irekiko metodoaz lan
egingo dugu: oso lan-modu emankorra, parte hartzea eta
talde-sormena errazten dituena eta energia gorakada eta ekintza ugari
dakarrena.
. Nahi
ditugun gaiak proposatu ahalko ditugu jardunaldiaren hasieran
. Gai bakoitzari heltzeko 90 minutuko tarteak izango dira
. Elkarrizketen inguruko txostena beteko eta bidaliko dugu
guztion artean tokian eta egunean bertan
Zubideiak.
Euskara eta zu. Zubiak, bideak eta ideiak.
Zuganantzako bideak. Euskara zubia sendotzeko, aberasteko eta betetzeko bideak,
ideiak, bidaiak, bidaideak. Erdu Zubideiak Gune Irekira maiatzaren
7an!
Talde Eragilea: Unesco
Etxea, Euskadiko Gazte Kontseilua,
Euskaltzaindia, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila,
Garabide, Euskaltzaleen Topagunea, Kontseilua, AEK, Seaska, Emigrados sin
fronteras, Elhuyar, Emun, Banaiz Bagara, Joxemi Zumalabe fundazioa, Aztiker, UEMA, Soziolinguistika Klusterra,
Hobest Consultores, Kutxa Ekogunea, Eusko Ikaskuntza, Euskal Herriko
Unibertsitatea, Gune Irekiaren Lagunak.
Jasone Mendizabal
No comments:
Post a Comment