2016/03/15

Bidea luzea da, eta joan, beti zoaz bakarrik (Txuma Murugarren)

Bidea luzea da, bai
nahiz han-hemen batean den jorratzen
auzia bidaiaria izatean datza, osorik,
bete betean,
arnasarik galdu gabe zalantzaren osin beltzean.
Bidea luzea da.
Eta bide ertzean aldika bada zuhaitz bat
zenbaitetan xume, lerden bestetan,
erroak sakon, zaren lurra duzu sendi
zabal hegoak, ortzia duzu bizi,
oraintxe abaroleku, oraintxe amaigabeko mentura,
bidea luzea da.
Bidaia luze/laburra da,
poz eta minez zeharkatuta,
eta joan, beti zoaz bakarrik,
bidea luzea da, bai.
Atzo #Mieltxo Monfort-i omenaldi gozoa Kafe Antzokian. Artean Txuma Murugarrenen kanta eder hau entzun genuen be, Mieltxo eta bere bidaiak gai hartutako foto-muntaian.


Internazionala. Rafa Ruedak emana oso gozo eta dotore, han entzuteko aukera ere bai, Gabriel Arestiren hitzetan:
Zutik lurrean kondenatuzaren langile tristea,nekez ginen elkarganatuindazu albiristea.Gertatuak ez du ardura,jende esklabua jeiki,aldaketak datoz mundura,nor den herriak badaki.Oro gudura ala!Bihar izan dadinInternazionalapertsonaren adin.



Ez adiorik!

@Eleder_BuM


No comments: