2012/03/02

SOLOAN BARRIKETAN: espazio irekiko topaketa LURRA gai hartuta. Apirilaren 28 +29 Gernikan

Auzoko soloak lan.gune, bil.gune, bizi.gurne,...
Zer gogo eta zer aukera daukagu?



Hemen SOLOAN  BARRIKETAN hartako EKINTZA PROPOSAMENAK eta topaketaren laburpen-TXOSTENA

Udabarria badator, hasi dira soloak berpizten.
Lurraren indarra jaso, elikatu, lagun artean konpartidu, 
Lurrari jabetasuna emon. 
Udabarriaz barritu. Usainekaz mozkortu. 
Koloreekaz liluratu. Eguzkitan busti, 
haize finaz garbitu, gogortu, sendotu, 
alkarren ondoan gozatu, berotu, izerditu, urtu.

 Zer egin dezakegu soloko lana ahalik eta emankorrena eta gozagarriena izan daiten?
Noraino ekoiz ditzakegu egunero jakiak? Noraino jan dezakegu geuk ekoiztutakoetatik?
Zer emoten dotsegu jaten gure txikiei? Zer eskoletan? Zer etxean? Porruak hozkailuan hazten dira? Zelan aplikatu PERMAKULTURA? Nor dabil horretan? Zelan ikasi?
Lur-jabe izateaz harago, zer aukera daukagu lurra lantzeko?
Ba ote, jende multzo batek solo baten ardura hartu eta, txandaka lur sail hori kudeatzerik?
Izan ote daiteke ortuko eta soloko lana jendarteko sarea josteko osagai?
Nola uztar ditzakegu gizabanakoen, eskolaren, jende nagusiaren, udalerrien eta abarren bideak?
Zelako ospakizunak behar ditugu lurrarekiko loturaz jabetzeko?
Zer ikasi dezakegu gure nagusiengandik? Zer irakatsi behar diegu gure umeei? Zelan bizi izan dute duela mende/urte gutxi arteko asabek lurrarekiko harremana eta zer irabaziko dugu horretatik berreskuratzean?

.... Aizu!
.._lurrean lan egiteko gogoz ibili zabiz eta nondik hasi be jakin ez? .._lur-zatiren baten jabe eta bertan egiteko dagoen lan itzelak atzeraka eginda zabiltza?
.._lurrarekiko harreman estuagoan bizi gura dozu?
.._bai elikadura iturri dalako, bai sortzaile zarelako, bai elkarrekin egonzale zarelako?
  
Zeintzuk dira gure ametsak lurraren gainean?

Antzeko kezkakaz eta grinakaz gabiz Busturialdean eta patxadaz biribilean jarri eta gaiari lasai ekitea erabaki dogu. Gai premiazkoa, oso ederra eta ezin emankorragoa!

Noiz:     apirilaren 28an, larunb, 10:00-18:00     

eta ap  29an, igandea, 10:00-14:00

Non: Gernikako Auditorioan

Euskeraz irekiko dogu espazioa. Beste hizkuntzetara ere itzuliko dogu.
Jan-edatekoak tokian bertan. Lo egiteko aukera bertan, doanik.
Etorri umeekin lasai, behar daben arreta emango jake eta. 
Beste edozein premia bazenu, jakinarazi lasai.

Izen-ematea:busturialdeauzolanean@gmail.com     

Info +: 638.733.223


Metodologia: Biribilean bilduko gara eta moduhorizontaleanjardungo gara, Espazio Irekia (open space) izeneko metodoa erabilita, bizi eta sormentsu. Topaketan zehar parte-hartzaileok...
- Nahi dugun gai oro mahai gaineratuko dugu
- Gai horietaz solastuko gara nahi bezain sakon.
- Solasaldien idatzizko txostena osatuz joango gara, ikusgai izango dugu etengabe, eta amaitzean e-postaz jasoko dugu


Ederra izango da! Igartzen, kili-kili, lurra oinpean dantzan?

BUSTURIALDEA AUZOLANEAN


17 comments:

BM31 said...

NOIZ AGENDAkoak ere barria zabaltzen, hemen:

http://www.noizagenda.com/index.php/icalrepeat.detail/2012/04/28/17757/-/soloan-barriketan

BM31 said...

Lagun batek bota barri dosten mezutik...

Gure lurra, gure etorkizuna

http://www.argia.com/multimedia/dokumentala/gure-lurra-gure-etorkizuna

Bizilur eta EHNE Bizkaiak elkarlanean dokumentala sortu dute Euskal Herriko baserritarrekin eta nazioartean elikadura burujabetzaren alde lanean ari diren nekazari eta ekintzaileekin egindako elkarrizketak bilduz.

BM31 said...

Zabaltzen ari... Jende ugari berbidaltzen (atzo SBn barri baduen Mundakako lagunari Irola Irratikoek bidali); Sumendikoek euren zerrendari; ZAWPek bere orrian jarria (http://www.zawpbilbao.com/blog/2012/04/12/soloan-barriketan-sobre-la-tierra/); Asociación Ecuador Etxeak ere bai zabaldua,...

BM31 said...

Gaiari buruz IRRATIAN azken urteotan, BERBAZ:
Amagoia: http://www.bilbohiria.com/web/1576
15Mko Areatzako soloaz Lino, Ekaitz,...
http://www.bilbohiria.com/web/10164

BM31 said...

SORTUAK: Ekimen interesgarria Getxon:
http://www.egizu.org/kultura/nekazaritza-ekologikoa/sortuak-ortu-ekologikoak

BM31 said...

@ColaBoraBora-ko lagunek gaur bidalitako info itzel interesgarria... HUERTOS COMPARTIDOS, ikusi bideotxoa: http://www.goteo.org/project/huertos-compartidos Bazatoz SOLORA BARRIKETAN?
www.huertoscompartidos.es

BM31 said...

Deustuko Baratze Taldeari buruzko bideo EDERRA Hamaika TBn... Ikusi, entzun, ikasi: http://blip.tv/hamaikatb/deustuko-baratze-taldea-5900175 #SOLOANBARRIKETAN
Elkartuko gara SOLOAN BARRIKETAN?

BM31 said...

Lehengo egunean Trukemeren zuzuan sortu berri den jolas-laborategiko Bea eta Susanagaz berbaz,... haiek ere, ortulariak izaki, SBra agertzeko gogoz,... eta EKOLAPIKOri buruz egin zidaten berba, oso gune interesgarria delakoan... Oraintxe haiei gonbidapena bidaltzen...
http://www.ekolapiko.net/index.php/eu/

BM31 said...

Atzo, HUERTAS LÚDICASeko arduraduna ere, SOLOAN BARRIKETAN izango dugula... http://www.huertasludicas.es/

BM31 said...

...eta aspalditxo, Bilboko Likiniano elkartekoek antolatuta (BAH!: BAJO EL ASFALTO ESTÁ LA HUERTA)koen hitzaldi ezin interesgarriagoa izan zen. Gogora jatorta orain, eta gonbidapena bota behar diet jarraian...
http://bah.ourproject.org

BM31 said...

AkanPaTaTaupada: irailaren 13-16 Getxo aldean. Hemen aurkezpen bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=vEfoiwezFvw&feature=plcp

BM31 said...

Arantzadi Auzolanean Irulea aldean: http://salvemosarantzadi.blogspot.com.es

BM31 said...

BROTES aldizkari itzel interesgarria. Permakultura eta beste: http://www.laalacena.tk

BM31 said...

Usurbil, elikaduran burujabe? Topaketa, 2013-ots-2
http://burumapak.blogspot.com.es/2013/01/usurbil-elikaduran-burujabe-nola.html

zia sir said...

nice post
Pepakura Designer Crack

crackadvise said...

Thank you for the information you provide, it helped me a lot. Thanks for Awesome tips Keep it up
Keep up the good work. And Thanks For Sharing

VMware Fusion Pro Crack

Arclab Watermark Studio Crack

Goversoft Privazer Crack

GlarySoft Malware Hunter Pro Crack

AnyMP4 Video Converter Ultimate Crack

Adobe Audition CC Crack

software said...

I am a professional web blogger so visit my website link is given below! To get more information
softwaretube.net/
Arclab Watermark Studio Crack/