2012/03/26

Espazioa Ixtean (Open Space topaketaren ostekoak)

Aurrekoan Eutokian izan gara Espazio Irekikoa prestatzen, fazilitatzen eta ixten (hemen gonbidapen testua  , azken txostena eta parte-hartzaile batzuen barri). Betiko moduan, egitetik ikasi, eta hurrengoetan kontuan hartzeko moduko kontutxu batzuk idatziko ditugu hemen...

 

Espazioa Ixteaz:
Aberasgarria, praktikoa, sinplea, ederra izan ohi da espazioa ixteko modua. Gaudenak jarri ohi gara biribilean eta honelako zerbait bota ohi du fazilitadoreak: "Orain egunak ekarritakoari buruz zerbait esateko aukera duzu. Zer ekarri dizu gaurkoak? Zer gogo piztu dizu geroko? Baduzu nahi duzuna botatzeko tartea, bai eta isilik egoteko aukera ere,...". Eta banan-banan jendeak hitza hartu ohi du. Azkenean, egoera zein den, biribilean jarrita gaudenok elkarri begiratzeko gonbidapena egin ohi dugu.

Kontua da, lehenengoz horrelako batera datorrenak ez duela honen berri. Eta aurrekoan, Amasté-ko Ricardok proposatu zidanak zentzuzkoa dirudi. Hasieran , goizean espazioa irekitzean aipamenen bat egin behar ote genukeen. Espazioa denen artean osatzen dugula, itxikera berezia izan ohi dala, eta danon artean egiten dugula ere bai. Hori jakinda, joan beharra duena lasai joan dadila,...

Bestetik, azken biribilak (bilera tartea)  amaitutakoan, biribil bakoitzeko norbait han berba egindakoa ordenagailuratzen izango da (ordenagailuak erabiltzea erabaki izan denetan). 20´-30´ izan daiteke. Onena, ardura hori dutenei azaldu eta talde osoa lehen bait lehen ekartzea: "hartu zerbait jan-edateko eta jarri gaitezen azken biribilean!"... Bestela energiak beherantz egingo du laster, eta harekin bat, itxierako azken biribilak zer dakarren ez dakien jendeak (azken biribila badenik ere ez, sarri) alde egingo du eta...

Txostengintzaz: aurrekoan ere idatzi dugu honetaz hemen. Aurreko osteguneko esperientzian ikasi nuena: txosten basikoa bero-berotan bidalizalea naiz. Egunean zehar lagun bat horretan adi egotea komeni da (jendeak, batez ere hasieran, argi izateko plantilla bat dutela, non gorde,...) eta egiten diren bileren txostenak tarte bakoitzaren ostean biltzea aurrez egituratu dugun txosten osora. Horrela, espazioa ixteko biribila eta ordubetegarrenean klik egin eta denek izango dute irakurtzeko aukera. Aurrez prest mezua parte-hartzaile guztien helbideekin.

Tokian bertan geratu gero, eta hantxe berotan definitu sustatzaileekin azken txosten itxurusoagoak (halako bat hbahr/nahi bagenu) izango duen edukia eta itxura. Txosten osoago hau (argazkiak eta hemen sartuko genituzke, gehienez argazkitxo bat egon behar litzateke berehala bota dogunaren azalean, konplikazioak saihesteko) astebetegarrenean bota dezakegu errez....

Orain gogotsu apirilaren 28+29rako SOLOAN BARRIKETAN dakargula eta espazio irekian. Oraingoan, sustatzaile ere bagara... Animatu!


Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  
www.burumapak.blogspot.com   @Eleder_BuM  (Twitter)

No comments: