2011/07/11

KUKU.KUKU!

Bideo ederra eta kutsagarria, inondik ere, baina, bigarrenez ikustean etorri zait eta ezin bota barik utzi... are ederragoa leitike, bertan play-backa ari direnen ahots errealez osatua izan balitz, ez da? Beharbada muntatzen zailagoa, baina, seguru freskoagoa, benetakoagoa,akasdunagoa,... ederragoa :-)!



Lehenengotik hirugarrenera
4. pisutik espaziora
Metro karratuetatik kilometroetara

Ezerezatik osotasunera
Txikitasunetik handitasunera
Ametsetatik errealitatera

Eskuak altzatuz erabakiak,
Eskuak batuz eraikia,
Eskuak nahastuz zabaldua.

Kukutza, bihotz bat gure aurrean,
Hutsa betetzen duena
Taupadaka esnatuz geldirik gaudenak.
Taupadaka esnatuz lotan gaudenak

Taupada bakoitzaz koloreztatuz zuri beltza
Taupada bakoitzaz irribarre bat

Ideiak bultzatuz erabakiak,
Ideiak batuz eraikia,
Ideiak nahastuz zabaldua.

Kukutza, bihotz bat gure aurrean,
Indarrez betetzen gaituena
Taupadaka esnatuz etsita gaudenak
Taupadaka esnatuz minduta gaudenak

Taupadaka esnatuz geldirik gaudenak
Taupadaka esnatuz lotan gaudenak
Taupadaka esnatuz etsita gaudenak
Taupadaka esnatuz minduta gaudenak

Espazio Irekiari buruz irakurri baino eginda ez nengoen sasoian, duela 6 urte edo, Kukutzakoek nazioarteko topaketa antolatu zuten asteburu osorako, 2005eko maiatza izango zen.

Bertan itzultzaile ibili ginen eta bertatik bertara ikusi ahal izan genuen kukuen egikera, espazio irekiaren antza handia zuen egikera, berez belaunaldiz belaunaldi gazte haiengana heldutakoa...
eta gaur ere bizi-bizi dagoena, antza!

Gertatuko dena gertatuta, konturatu zein konturatu ez, izena erabili edo ez,... bizi-bizi autoeraketa Bilbon, eta mundu osoan, une oro :-)!

Ralph Copleman zen/denak liluratuta omen zioenez, "Everything is moving, everything is moving!" Arriskuan baina bizi-bizi, aukerak sortu eta sortu ari da etengabe bizitza... segi kukuka eta ondo-ondo bizi!


Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com

No comments: