Nola prestatuko dugu KIT on bat KRAKaldi honi aurre egiteko? Zein jakintza, desira, tresna edo beharrizan eskain diezaiokezu komunitateari?
http://www.kitkrak.org
Garai nahasiak bizi ditugu, mundu mailako krak momentua, non krisi ekonomikoaren aitzakiapean, baloreen eta eredu kultural, sozial eta politikoaren krisi sakona ezkutatzen den. Krisi honen itzalpean gero eta jende gehiagok uste du aldaketa beharrezkoa eta posiblea dela.
Etorkizuneko aukera xumeak, baina era berean, iraunkorrak eta bateratzaileak, elkarrekin proposatzeko garaiak dira: sareko lana, do it yourself eta do it together; kultura askea, etika feminista, etika solidarioa, permakultura, hazkundea geratzea eta guztien ongiarekiko konpromisoa eta erantzukizuna. Ideiak, kezkak eta proposamenak partekatzeko garaia... Jakintzez, desirez, tresnez edo norberaren beharrez osatutako KITak, denen artean benetako aldaketa baten alde lan egin ahal izateko.
Egoera honetan, KIT-KRAK-etik Open Space izeneko ekimenera gonbidatu nahi zaitugu. Autoantolakuntzan oinarritzen den eta sormena eta emaitza onak sustatzeko aukera ematen digun eztabaidarako metodoa da. Kezkatzen gaituzten gai guztiak landuko ditugu eta ideia guztiak amakomunean jartzeko aukera izango dugu. Jardunaldia bukatzean, elkarrekin landutako ideien dokumentua izango dugu.
Gai honen inguruan hitz egiteko eta eztabaidatzeko denbora hartu nahi dugu, ez baikara normalean horrelako kontuez gehiegi arduratzen. Gaur egungo eredu sozial, ekonomiko eta politikoari buruzko analisi kritikotik, etorkizuneko aukerak irudikatu eta asmatzeko proposamen-sorkuntzara pasa nahi dugu, beti ere talde-lanean eta elkarri lagunduz. Aukera ezin hobea jende desberdina elkartu eta nahasteko, mugak gainditzeko, jarioa ahalbideratzeko, gure amets eraldatzaileak sortzeko eta aurrera eramateko.
Open Space ekimena uztailak 21ean (osteguna) izango da 10:30etik 18:00etara (baina metodologia irekia izango denez, ez da zertan denbora guztian bertan egon behar), Bilboko ZAWPen (Deustuko Erribera 47, behea, info+: http://www.zawpbilbao.com).
Ekimenaren dinamikan laguntzeko Eleder Aurtenetxe izango da gurekin (http://in-fluyendo.blogspot.
Beroketa-ariketekin hasteko, hona hemen hainbat galdera: Zeintzuk dira gaur egungo gizartean aldatuko genituzkeen gauzak? Ba al duzu proposamen zehatzik? Lehentasunen mapa egiteak merezi al du? Zer egin dezakegu eta zer ez dugu egin nahi? Nola kudeatuko ditugu ondoren eremu huts horiek?Nola ekin dezakegu gure txikitasunetik agertoki honetan? Zer aldatu behar dugu gure baitan bertan? Nola desikasiko ditugu orain arte ikasi ditugun patroi indibidual zein kolektiboak?
Zeintzuk dira beste lekuei eta garaiei buruz ditugun erreferentziak? Ba al dira ereduak hau guztia aurrera eramateko? Aplika al daitezke gaur egungo gure testuinguruan?Nola lortuko dugu gure kontraesanak, geldiarazi beharrean, aldaketarako hazi izan daitezen?Nola mantenduko eta elikatuko ditugu aldaketarako itxaropena eta ilusioa? Nola garatuko genuke ekintza eraginkorra eta dibertigarria? Nola sortuko ditugu energia anplifikadoreak Bilbon?..... Makina bat galdera eta oraingoz, oso erantzun gutxi.
Uztailak 21ean ikusiko dugu elkar!
ANIMA ZAITEZ
________________________________________________________________________________________
KIT-KRAK udako auzolandegia da. Bilboko ZAWPen egingo da, uztailaren 18a eta 29a bitartean eta ColaBoraBora-k antolatzen du. Helburua gizarte berria (ez da gutxi!) prototipatzea da. Hainbat jakintzaz, desiraz, tresnaz eta beharrez osatutako KITak dakartzaten pertsonak bildu eta talde-lanaren bitartez eta elkarri lagunduz, gaur egungo KRAK egoera honi aurre egingo dioten aukerak proposatuko ditugu.
KIT-KRAK ekimena Colaboradora-k gizarte berrikuntzarako EUTOKIA zentroan duen ekintza-programazioan kokatzen da. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Gazteria Zuzendaritzaren Nazioarteko Auzolandegien AUZOLANDEGIAK 2011 Programaren barnean dago eta Lan Ekintza, ZAWP Bilbao-ren laguntza jasotzen du.
Open Space ekimenaz gain, KIT-KRAK-en hitzaldiak ere izango ditugu eta bertan parte hartzera animatzen zaitugu:
Uztailak 19, asteartea: 18:30etik 20:30era.
- Economía feminista, Begoña Pecharromán. Co-directora de Farapi
- Decrecimiento y ciudades en transición, Desazkundea
Uztailak 20, asteazkena: 18:30etik 20:30era.
- Territorio, ciudad y creatividad, Adolfo Chautón, de Exterrae
- Retrospectiva del movimiento 15M, Personas involucradas desde el contexto local.
Uztailak 19, asteartea: 18:30etik 20:30era.
- Economía feminista, Begoña Pecharromán. Co-directora de Farapi
- Decrecimiento y ciudades en transición, Desazkundea
Uztailak 20, asteazkena: 18:30etik 20:30era.
- Territorio, ciudad y creatividad, Adolfo Chautón, de Exterrae
- Retrospectiva del movimiento 15M, Personas involucradas desde el contexto local.
Eleder BuM31 Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity
www.burumapak.blogspot.com (eus) @Eleder_BuM (Twitter)www.in-fluyendo.blogspot.com (esp) www.flowandshow.blogspot.com