...eta hauteskunde eguna etorri zen, eta oso neska polita ikusi nuen hautagai-talde baten argazkian, eta
"buru-maparik ez egin, behintzat, denok zure lepotik barre egingo dabe eta herri txiki honetan" entzun nion lagun on bati eta, kokilduta, benetan egin nahi nuen buru-mapa hurrengorako utzi, eta lehen ere antzean egin izan dut azken hauteskundeetan, eta eguenean kanpaldi aurreko asanbladan izanda eta larunbatean ere mundaka-bilbo-mundaka (9:30-3:00) trenezko labur bat egiteko premia sentitu nuen, eta han ikusi nituen kantari eta olerkari (espainolez), eta azkenean, irudi honetan agertzen denak laburtzen du mapaburu/artaburu xume honek bozkatzeko (gauzak konpontzeko/ bideratzeko/iraultzeko,... :o) zeukan aukerarekin egin zuena
eta esango duzu, beharbada?
"oso tronpatua zaude, inozo hori, hari edo honi eman behar zenion, honegatik eta horregatik"... eta nik esango diet,
"beharbada honek eta hark eta zuk zeuk neure antzean egin izan bazenute, hori zen aukera hobea,..." nork jakin?
ondo sentitu zara zure aukera egitean? ni neu bai, eta hurrengoan buru-mapa ederrago bat eginda, hobeto izango naizelakoan...
ondo bizi!
Eleder BuM31 Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
pd: inoren dezepziorik edota aurkako ekintzarik ez jasotze aldera, zuzendu behar nuke, beharbada benetan ez dodala holango mapaburukeriarik egin eta zintzo-zintzo bozkatu dodala bozkatu beharrekoa,... egia esan ez dot ondo gogoratzen ahal... :o)
No comments:
Post a Comment