2011/05/09

BURU-MAPA BATEN ISTORIOTXOAK eta IKUSPEGI KOMUNITARIOA

Duela urtebete edo, Berlinen izan ginen Espazio Irekiko mundu mailako aditu eta aleen urteroko topaketan (WOSONOS: world open space on open space. 2011koa Txilen izatekoa, eta antolaketa taldean bertan bizi dan Pablo Villoch laguna ere bai).

Handik oso argi ekarri nuen espazioa irekitzen jardun nahi nuela etorkizunean. Praktika moduan egitea proposatu nion EDEko jendeari... eta apirilaren 6an, Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiko Raúl Castillorekiko elkar-lanean Espazio Irekiko egunbetekoa bizi genuen. 40 lagun inguru bildu ginen gai honen harira: Nola txerta daiteke ikuspegi komunitarioa gizarte indibidualizatu baten?

Enkargua biribiltzeko, han jasotako aktak irakurri eta buru-maparatzea hartu nuen nire gain.

Eta goiko irudi horretara heldu gara, (noizbait esan behar eta...:-) kito! esan orduko. Jarraian enkarguaren  osteko balantzean zifrak eta iruzkin batzuk:

1. Zifra batzuk jarraian:
  • Denbora:  testuak (14 bileretako aktak) irakurtzen, azpimarratzen, berrirakurtzen eta lehenengo zirriborroa egiten: 10 ordu  +++  kolorezko buru-mapa osatzen: 5 ordu
  • Jatorrizko testuaren luzera: 20 orrialde inguru.
  • Buru-maparen tamaina: DIN A3
2. Iruzkinak: Kosta egin zait lan honetan zentratzen (astebeteko atzerapena esandako epetik, epea malgua zen arren)... Buru-mapak egiten poz-pozik ibili arren...zergatik?  laburtutako txosten horien jatorri izan zen ekitaldiaren ostekoa zelako, idatzi horiekiko distantzia emozionala, buru-mapak niretzat ez beste inorentzat zerbait aportatuko ote zuen zalantzagatik, atxikimendu bizi-bizirik gabeko enkargu amateurra zelako, eta azken egunotan eguraldi ederra izan eta beste gauza asko egiteko gogoa bizi-bizi dugulako ere bai, zertarako uka?

Baina hori esanda, egiteko prozesua niretzat ere aberasgarria izan da, prozesu beragatik eta edukiak finlkatu ditudalako. Honelako enkargu bati heltzen diodan lehenengo aldia da hau.

Bide batez, hasi gara itsasoan bainatzen?

Dzanga bizkor uretara, inertziaz, sobera eta ezer onetarako ez egin ohi ditugun lanak alde batera utzita :-)!!!


 Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity

No comments: