Telebista-meta bat bildu dezakegu espazio publikoan eta gure ahalmen artitstikoena erabiliz desmanipulazioaren eskultura izan zitekeena sortu askoren artean...
Atzo Bilboko kanpaldiaren aurreko asanbladan lehenengoz eta oso gustora: energia asko, zentzun handia eta armonia nagusi,... espainolez. Salbuespena: emakume batek dotore eta gartsu hartu zuen hitza eta euskera ederraz botatzekoak bota, emakumeen eta euskararen alde, besteak beste. Chapeau!
Mikroak denbora gehiena okupatuta, gizonek, oso hein handi baten ("macho iberico" rol horren aurkakoak entzun baditugu ere). Nik ere hitza eskatzeko tentaldia izan dut,... baina, beste ar bat? Geroko utzi dot eta hona dakartzat ideia batzuk, atzo giroaren berotan sortu ziren modu-moduan, ezer askorik leundu barik,....zenbakiz jarriak daude, baina inongo ordenik adierazi nahi barik.
1. Mugimendu honek zentzua badu orain arte, baina ideien eta hitzen munduan batez ere. Proposamen batzuk ere bota izan dira ekintzarako, banka etikora sosak aldatzearen aldekoa, kasu,... baina orokorrean bestelako ideia batzuen premia somatu dut: taldeak jada egingarri dituen ideiak (edo ekingarri, hasigarri, behintzat), distiratsuak, sinpleak, kutsagarriak, ilusio pizgarriak, zer izan nahi dugun argi uzten dutenak, alternatibak gauzatuz,... lehenengo etorri zaidana, buruan aspaldi darabildana: Bilbon bertan jendeak erabiltzeko ortu irekiak sartu behar ditugu ja: aisialdia, osasuna, komunitatearen bilgune, elikadura, kontzientzia, natura, umeen hezkuntza,.... Auzo berrietan eta oinezko egiten diren kaleetan ohikoak diren baldosa triste horiek? Ez, mesedez, altxa ditzagun eta ortuari ekin. Badakizue, Madrilko talde horren izenak iradokitzen duena (BAH! = bajo el asfalto está la huerta!). Noski, ideia sinple honen lehengusua: bilbo arbolak badaude, baina horietako zenbat fruta-arbolak? Zergatik ez guztiak eta gehiago? Galdera hori egin izan dudanean jasotako erantzun ahulak (jendeak burrukan egingo luke fruituak biltzeko, errespeturik ez dugu, kalera jausi eta "lohitu",...) gorde, bai?
2. Epe luzeragorako, baina ja herritarrok hartzeko: Ibaizabal garbia izateko egin beharrekoak arinagotzea. Erreka, ortuaren moduan, komunitatearen bilgune, kontzientzia, natura, umeen hezkuntza, aisialdia, osasuna,....Zer egin behar/ahal dugu ja gure bizimoduaren egokia izango den errekaren garbitasunera itzultzeko? Nola egin hori mundu osoko erreka, ibai eta herri guztiak ere kontuan hartuta? Zer lantegi itxi behar ditugu orain? Zeintzuk egokitu? Zer gehiago egin behar dugu orain?...
3. Helburu horren aldekotasuna aldarrikatzeko ekintza sinplea eta indartsua: igandean goizeko 11etan (9:30ak aldera itsasgora da) Bilboko zubietatik Ibaizabalerako jauzi kolektiboa. Inguruetako biztanleen artean dutxatzeko aukera antolatzea komeni, beharbada :o)?
4. Zerrenda bat: 7 kaleetan paseotxoa egin eta begiratu, kontzientzia ariketa gisa:
dauzkagun komertzio guztietatik zenbat ditugu ezinbestekoak eta zenbat "aurrerabidearen" eta kapitalismoaren edo beharrizan faltsuen itzalpean sortutako hutsalkeriak? Adibidea: tabernak, beharrezkoak dira (horrenbeste)... edo gure sozilizatzeko, dibertitzeko eta jan-edateko modua kalean bertan izan genezakeen askoz modu eraginkorragoan (planeta osoa kontuan hartuz, esan behar ote da oraindik!)? Bitxi-dendak? Zenbat jantzi-denda behar dugu?...
Beste zerrenda bat, paseorik barik hau: ditugun lantegietan eta lantegien barruan egiten diren zereginetan, zenbat dira ezinbestekoak eta zenbat hutsalak?
Egin beharrekoak pentsatzea ondo dago eta adosten edo denean asmatzen zaila izan daiteke batzutan, baina askoz errezagoa da erabakitzea (eta lehenestea, beharbada) zer egiteari utzi behar zaion. Askoz "lan"-ordu gutxiagoz bizi den gizartera joko dugu. Orduan aisialdi ordu asko izango ditugu eta ikasi beharko dugu nola horiek modu orekatuan erabili: Ibaizabalen uger? bazterrean etzanda? kantari? kontari? maitari? ortuan?... hortxe koxka!
5. Jendea munduko edozein bazterretan ibiltzeko, bizitzeko, bozkatzeko, lan egiteko,.... hesiak bota, juridikoak zein fisikoak. Hain zaila eta luzea izan daiteke honelako proposamen bat mundu osoan gauzatzea? Zer egin daiteke kanpaldian hori mundu mailan abiarazteko?
6. Komunikabideekiko harremanetarako arduradunak... kezka agertu zen atzoko bilkuran. Nola egin dezakegu hori modu desentralizatu baten? Arduradunik izendatu gabe. Medioak etorri daitezke eta zer egiten den eta nola kontatu dezakete. Manipulatu dezaketela? Jendea ez da horren kokoloa. Manipulazioarekiko eta komunikabideekiko ekintza kolektibo eder bat nahi? Bildu ditzagun Moyua plazan (zergatik ez, hantxe, erdi-erdian, alderdi dirutsuagoan, banketxeen artean, Ministerioaren eta Gobernu Zibilaren -bide batez, des-okupatzeko moduko eraikin klabe bat, ez da?- :o) etxeko telebista aparailuak meta handi-handi bat egiteko, to des-manipulazioa! to askatzea :o)! Des-manipulazioaren aldeko eskultura egin dezakegu, metatutako horri ahalik eta izaera artitstikoena emanda.
Uste dut orain adostasun zabala eta kontrakotasun urria duten ekintzak erabaki eta burutu behar direla laster. Horrek erakutsiko du zer den mugimendu hau eta antolaketa, bizitzako sistemetan bezala, berez berez sortuko da bidea ibili artean.
Bizi bizi!
Eleder BuM31 Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
pd: blog honen muinetik alde egin dudala urrunegi (hemen honen ildoko beste bat, espainolez:
INNOVACIÓN "SUCIAL") eta gainera hanka sartuz eta sinpleegi agertuz? c´est la vie, c´est la rêvo :o)!