Egun on! Datorren asteazkenean, 2011-IV-6 Bilbon elkartzekoak gara, Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiko Raúl Castillok sustatutako Espazio Irekiko (Open Space Technology) jardunaldian.Gaia:
Nola txerta daiteke ikuspegi komunitarioa gizarte indibidualizatu baten?
Jarraian gonbidapena (hemen gazteleraz). Berbidaliko, mese, info hauinteresa izan dezakeenari? |
|
|
Gaur egungo une sozialean, lotura komunitario asko sendotasuna galduz joan dira, eta gauza bera gertatu da erlazio-lotura askorekin ere. Batzuetan iraganaren hutsa sentitzen dugu, beste garai batzuetan ekimen berriak hazi eta egituratzen baitziren kolektibitate eta auzoetatik, edota familietatik ere. Errealitate hori gure erakundeetan ere izaten ari da eragina, gero eta handiagoa den eta gure lanari gero eta gehiago exijitzen dion eskariari erantzuterakoan.
Bestalde, errealitate horri ez zaio aukera berririk falta (komunitate birtualak eta 2.0. mugimendua, parte-hartze komunitarioaren eta partaidetzazko demokraziaren ereduen garapena, “zahartze aktiboaren” moduko partaidetza-paradigmen garapena…).
OTSBizkaiatik aukeren eta zalantzen itsaso horretan igeri egin nahi dugu, eta, beraz, hausnartzera eta kooperatzera gonbidatzen zaituztegu, beste gauza batzuen artean gai hauen inguruan:
- Zer gertatuko litzateke hirugarren sektoreak ikuspegi hori galtzen badu eta “afektatuta ez dauden” hirugarren pertsonen parte-hartzetik soilik egituratzen bada (profesionalak edo hirugarrenei laguntzen dieten boluntarioak)?
- Zer behar dugu ikuspegi komunitarioa gure jardueretan txertatzeko?
- Zer zailtasun aurkitzen ditugu alor batean baino gehiagotan esku hartzeko, hau da, ez pertsonekin soilik, baizik eta familiekin ere bai, komunitateekin, …?
- Zer ekintza konkretu gauzatzen ari dira norabide horretan? Zein dira gure arrakastak, zein dira gure errakuntzak?
- Ikasi ote dezakegu beste esperientzia batzuetatik? Beste eremu batzuetatik? Zer iruditzen zaigu deigarria, zer ekarpen egiten digute?
- Gaur egun, garbi ote dago komunitatearen definizioa? Zein dira esku-hartze komunitarioarentzat garrantzitsuak diren eragileak, gure erakunde eta/edo eremu bakoitzaren ikuspuntutik?
- Zer galdera egiten ote dizkiogu geure buruari komunitateekin eta auzoekin konektatzen saiatzen garenean, gure jardueretan inplikatu nahi ditugun kolektiboekin konektatu nahi dugunean?
Horiek izan daitezke galdera batzuk, baina espazioa sortuta dago zeuen galderak izan daitezen benetan garrantzia dutenak… jadanik sortzen ari diren galderak, eraldatzeko beharrak sortzen dizkizueten errealitateak, zailtasunak eta lorpenak, eta, zergatik ez, desioak eta etortzekoak diren errealitateak …
Espazio Irekiaren Teknologia (Open Space Technology) arreta handiz diseinatu da ahalik eta parte-hartze eta sormen handiena lortzeko, modu autogestionatuan. Azken 25 urteotan, arrakastaz erabili izan da munduko zenbait lekutan, 5 eta 200 pertsona bitarteko taldeekin. Edukia pertsona bakoitzak ekartzen duen parte bat da, eta emaitza ekarpen horiekin lortutako sorkuntza bateratua. Egunaren amaieran, elkarrizketa eta ideien laburpen-txosten bat eramango duzu zeurekin.
Lekua: Salón de actos de Bolunta Zabalbide nº 1, Casco Viejo, Bilbao
Antolatzailea: OTSBizkaia
Laguntzailea eta bideratzailea: Eleder Aurtenetxe (BM 31) Eguna: Miércoles, 6 de abril de 2011.
Ordutegia: De 9:30 a 17:00. Comida incluida. (Se dará un tiempo para comer en el que se ofrecerá la oportunidad de hacerlo todos juntos, de manera sencilla, en el mismo local y continuando con la sesión) Haznos saber cualquier tipo de necesidad (alimentación, acceso,...) que consideres oportuno
(Indicando nombre, apellidos, organización y datos de contacto –telf. o mail-)
Raúl Castillo Trigo
Eleder BuM31 Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena