2009/08/14

OSONOS=EIBUEI: ESPAZIO IREKIAN trebatzeko aukerak laster


Espazio Irekia (Open Space Technology) aipatu izan dugu blog honetan lehenago ere bai.
Talde handiak gai baten inguruan modu auto-eratuan eta aurrez agenda zehatzik izan gabe lan egiteko teknika gisa definitu daiteke, labur esanda, Espazio Irekia. Parte hartzaileen askatasuna eta ardura du oinarri eta jendearengan konfiantza jarrita itzelezko emaitza onak ateratzen direla frogatu izan omen da mundu zabalean, azken 25 urteetan arrakastaz erabili izan baita, 2000 lagunetik gora parte hartuta ere.

Horri buruz interesa duenak OSW webgunea bisitatzea du bai eta espazio irekiari buruzko liburu oinarrizkoren bat irakurtzea ere.

Nire aholkua, Harrison Owen-en gida-liburua irakurtzea edo bideoren bat begiratzea, espazio irekiaren internet zerrendan izena ematea bertan dabilen jende-modu interesgarria hurbilagotik ezagutzeko, eta "kili-kili" eginez gero, espazioak irekitzeari ekitea. Non izan daiteke interesgarria? Pentsatu, adi egon, eta aukera ona izan daitekeen horretan, beldurrik gabe ekin. Hori baita teknikaren balioaz jabetzeko modurik zuzenena, ikasteko modurik eraginkorrena eta ingurukoei ezusteko polita emateko aukera ederra.

Hori eta gero zer gehiago?

Beharbada, Espazio Irekian esperientzia handiagoa duen jendearekin trebatze ikastaroren bat egin.

Baina ziur, hori bai, OSONOS delakoren batean parte hartzea. Zer den hori? Open Space ON Open Space, hau da, Espazio Irekiari buruzko Espazio Irekia (eibuei). Denboran hurbilena udazkenean, WOSONOS 2009 mundu mailako topaketa, Taipein(Taiwan).
Baina laster, askoz hurbilago, aukera paregabe bi:

1. Parisen 2009ko udagoienean, Europa mailako topaketa.

2. Berlinen, 2010eko udabarrian, WOSONOS (mundu mailako topaketa).

Hor nonbait izango garelakoan, ondo-ondo izan!


No comments: