Udazkenean (urriaren 27an hasi, azaroaren 19an amaitu) buru-mapei buruzko 20 orduko ikastaroa Bilbaon, GARATU programaren barne.
Xehetasunak hemen.
GARATUri buruz: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Sailak izenarekin urtero-urtero egiten duen deialdiko prestakuntza-eskaintza da GARATU.
HELBURUAK
- Eskuz zein ordenagailuz buru-mapak egiteko gaitasuna. Noiz eta zertarako erabilera bakoitza? Zer alde on modu bakoitzak?
- Parte-hartzaileak buru-mapak erabiltzeko jauzia egitea. Aurrerantzean erabiliko dituztenean ere irakaslearen laguntza izango dute
- Ideiak labur, argi, ondo egituratuta eta modu ederrean adierazteko gaitasuna garatzea
- Lan-esparruan erabiltzeko aukerak zabaltzea
- Nork bere edo talde baten informazioa kudeatzeko erabiltzen ikastea
- Buru-mapak talde-lanerako erabiltzen ikastea
- Buru-mapak interneten bidez erabiltzen ikastea, elkarlanerako
EDUKIAK
1. Tony Buzan eta Barry Buzan anaien “The mind mapping book” liburua oinarri hartuta bertan deskribatzen den teknika norbereganatzen hasiko gara:
- sarrera: testuingurua, antzeko teknikak,...
- buru-mapen abantailak
- nola egin buru mapak: arauak eta egiteko prozesua
- irudimena lantzen
- eskuz
- ordenagailuz: XMind, Mind Manager, FreeMind, Mindomo, iMindMap...
- zertarako buru-mapak erabili
4. Ideia antolaketa
5. kasten jarraitzeko iturriak
Izena emateko eta bestelako argibideak hemen.
No comments:
Post a Comment