2009/02/26

EUSKADI IRRATIKO "ENKARGUA" I


Gaur Euskadi Irratian izan naiz buru-mapei buruz mintzatzeko bigarren aldiz. Aurrekoa urte berri egunean izan zen. Labur samar geratu zen elkarrizketa eta gaur luzeago mintzatzeko astia izan dugu. Bietan AMARAUNA izeneko irrati saioan, Edurne Ayusoren eta Arantza Artzaren galderei erantzunez. Antza, erreportaitxoa egingo dute bertan botatakoen inguruan eta hurrengo astebururen batean botako. Interneten ere jarriko omen dute eta hori gertatuz gero, hemendik ere lotura emango diogu.

Gauzak nola diren, gaur berbagai izan behar genuenaren gidoia jaso dut, baina elkarrizketa egin eta gero irakurri ahal izan dut, ez lehenago. Eta etxerako lan gisa geratu zait, hori da politena. Edurneri hitz eman diot-eta hurrengo egunetan galdetegi hau buru-mapen "hizkuntzan" emango diodala, adibide gisa, eta ideia har dezan irrati-esatariok ere nola erabili ditzakegun buru-mapak.

Beraz, honako hau gaurko irrati-elkarrizketaren gidoia, eta laster, gidoi hori bera buru-maparatuta.

EUSKADI IRRATIKO ELKARRIZKETAREN GIDOIA (Edurne Ayusok, 2009-II-26):
. Nor da Eleder Aurtenetxe? Zuk zerorrek egin ezazu zure aurkezpena..
. Nola adierazi hori buru mapa batean?
. Zer dira buru mapak?
. Noiz, non eta zeinek sortuak?
. Nola egin buru mapa bat? Zer behar dugu horretarako?
. Marrazkiak egingo ditugu, baina, hitzek ba al dute lekurik buru mapetan?
. Zer gertatzen da oso gaizki marrazten badugu? ez al dugu garuna erotuko?
.. Zuri beltzean eta marrazkirik gabe ideiak adieraztera ohituta gaude... kolore eta marrazki bidez garunak hobeto ulertuko
al du eman nahi diogun informazioa?
. Kolore ezbedinak erabailtzea adibidez, oso eraginkorra omen da ezta?
. Dibertigarria ere izango da mapa hauek egitea ezta?
. ikasle garaian egiten genituen eskemekin zerikusirisik ba al du honek?
. Zertarako erabiltzen dira?
. Zeinek erabili ditzake?
. Bakarka erabili behar dira ala taldean erabiltzeko ere erabilgarriak dira? Adibidez, bilera bat antolatu beharko bagenu, erabilgarria izan daiteke?
. Eskulana da beraz buru mapak egitearena, baina, gaur egun apenas lan egin dezakegun ordenagailurik gabe. Ba al da buru mapak ordenagailuz egiteko modurik? (Oker ez banaiz, free mind eta mind manager aipatu izan dituzu)
. Jendaurrean hitz egin behar duenarentzat ere oso erabilgarria izan omen liteke ezta?
. Zuk Bilbo Hiria irratirako kolaborazioak egiten dituzu... zure gidoiak buru mapak al dira?
. ea eta adibide praktiko bat jartze aldera.. Eleder Aurtenetxeri elkarrizketa egin beharko bazenioke, zer ikusiko genuke buru mapa horretan?
. Ikastaroak ematen dituzu, non eta noiz hurrengoak?

Dena den, astean behin, benetan buru-mapa polita jaso nahi baduzue, doan, eta gai interesgarrien gainekoa, aski duzue www.mindmapinspiration.blogspot.com helbidean zuen e-posta helbidea ematea. Benetan lan polita Paul Foremanek egiten duena.

Duela hilabete inguru igorritako beste honetan, esaterako, buru-mapak egiteko prozesua azaltzen du eta irudiz hornitzen du.

No comments: