2008/12/31

10 ORDUKO IKASTAROA EUSKARAZ BARAKALDON, URTARRILAREN 16AN HASITA, DOANIK


Buru-mapei buruzko 10 orduko oinarrizko ikastaroa, hiru astelehen arratsaldetan, urtarrilaren 16an hasita. Izena emateko idatzi eleder.aurtenetxe@gmail.com helbidera. 3 lagunentzako tokia dago oraindik. Jarraian xehetasunak:

Jende egokia: ikasle/irakasleak; profesionalak; jendaurrean mintzatzen direnak; sortzaileak, jakin-nahiak,... Kopurua: 8-12 lagun
Hizkuntza: euskaraz; ingelesa irakurtzen jakitea komeni
Noiz: 2009 urt 19: 16-19:30; urt 26: 16-19:30; ots 2: 16-19
Non: Parque los hermanos. Askatasun etorbidea 18, Barakaldo. Metroz, Barakaldo geltokira. http://www.barakaldodiscovery.org/como_llegar.htm
Inskribatzeko: eleder.aurtenetxe@gmail.com -ra mezua edo Greg-i deitu: 688.650.682
MATRIKULA: 0 €
Deskribapena:
ideiak antolatzeko moduari buruz duzun paradigma aldatuko dizun teknika. Sormena garatuko duzu, jendaurrean mintzatzean izaten duzun estualdia gaindituko duzu... oso ondo pasatuz!
Esploratzeko: Google-en eta.... mind map edo mapa mental.

Ikastaroan, praktikatik jota, landuko ditugun gai batzuk: jatorria eta testuingurua; zergatik buru-mapak erabili; zertarako buru-mapak erabili; nola egin buru mapak: arauak eta egiteko prozesua; teknika honen abantailak; buru-mapak egiten: eskuz eta ordenailuz, banaka eta taldeka; ikasten jarraitzeko iturriak.

Ikastarora gustora etorriko litzatekeen norbait ezagutzen? Esaiozu, laster, ba, ez da opari txarra izango eta!

IRRATIAN BURU-MAPEI BURUZ

Urtea irratiko elkarrizketa birekin hasiko dugu.

Bihar (2009-I-1) Euskadi Irratian 10:45ak aldera Arantza Artzarekin elkarrizketan izango gara eta etzi (2009-I-2) Bizkaia Irratian izango gara Jabier Onaindiagaz 11:15ak bueltan. Elkarrizketa biak blog honetan jartzen saiatuko gara.

... eta 2010eko martxoan saiakuntzan dago hori oraindik. Inork diska entzun nahi balu, eska dezala, guk geuk ikasteko daukagu-eta oraindik horiek interneten entzungai nola jarri...

2009an Edurne Ayusok errportaje ederra osatu zuen Josu Torre eta neronen hitzen laguntzaz. Hori bai, hemen entzungai.

Orain aste bi ere Mieltxo Monfortekin izan ginen Bilbo Hiria Irratian gaiari buruz mintzatzen. Hemen orduko elkarrizketa hura entzungai.

Ondo-ondo bizi!

2008/12/29

GAZTELERAZKO IKASTAROA AMAITZEAR

Hiru egunetatik bi pasatu ditugu jada buru-mapak zergatik, zertarako eta nola erabili azaltzen eta praktikatzen. Orain artekoak hausnarketarako ere balio izan dit eta bertaratutakoei oraindik zuzenean galdetu ez badiet ere, ondorio batzuk atara ditut, behin-behinekoak badira ere...

1. Buru-mapak ideiekin lan egiten duen ororentzat dira baliagarri.
talde anitza batu gara Barakaldon: ingeniaritzan lanean ari direnak, lan bila ari direnak eta jubilatuak; arte munduko jendea, berrikuntzan lan egiten dutenak zein psikologia arloan ari direnak... eta (ikastaroa bera nola ari garen gidatzen gora-behera) guztiei iruditzen zaie erakargarria eta baliagarria.

2. Ikastaroa ahalik eta praktikoena izan behar da.
Lehenengo unetik, uste dut. Oinarri teorikoa norbere kabuz aztertzeko uztea komeni da. Bigarren eguna horretara bideratu dugu. Ahalik eta denbora gehien mapak egiten eta mapak egiteko teknika hobetzen. Garu Greg izan dugu bisitari eta hemen dituzue ikastaroan egin dituen argazkietako batzuk.

3. Oinarrizko ikastaroak 12 ordu hartu behar ditu gutxienez (zerotik hasten direnekin eta ikastaroa praktikara bideratuz gero.

Teknika ezagutzen eta erabiltzen dutenekin ikastaro espezifikoak egokiak dira taldekako buru-mapak, buru-mapak irakurketa-idazketarako edo buru-mapak jendaurrean mintzatzeko tresna gai hartuta, esaterako.

4. Ariketa xume eta polit bat:
jendeak irudi bidez adierazteko zail zaizkien ideia/kontzeptuen zerrendak osa ditzala. Zerrenda horiek horman itsatsi eta haiei begira, errotulkiak eskutan, bururatu ahala jendeak azaldu eta marraz ditzala ideia/kontzeptu horiek adierazteko iruditxoak... jolas entretenigarria eta guztion iruditegia aberasteko modu erraza!

Buru-mapen gazterazko lantegiaren hirugarren eguna urtarrilaren 12an. Eta 19an, Discovery World-en barne baita ere, euskarazkoa. Hor erosoago ziur aski, bigarren aldia izango dalako denbora laburrean eta euskaraz ibiliko garelako... Badira 6 izena emandako lagunak, baina badago tokia oraindik beste horrenbesterentzat ere... Laster horren berri hemen.

2008/11/16

GAZTELERAZKO IKASTAROAREN INFORMAZIOA

Buru-mapei buruzko ikastarotxo bi enkargatu didate berriki. Barakaldon izango dira, 10 ordukoak eta urririk (0 €-ren truke) hara doanarentzat. Hemen duzu gaztelerazko ikastaroari buruzko informazio osoa. Euskarazko ikastaroari buruzkoa laster argitaratuko dut, baina jakizu arratsaldez izango dela urtarrilaren 19an hasi eta beste bi astelehenez, toki berean. Bide batez, euskarazkorako plazak badaude, eta azti ibili parte hartu nahi baduzu!

MAPAS MENTALES (MIND MAPPING)...
¡ORGANÍZATE Y CREA!

Curso de 10 horas

Colectivos: estudiantes/docentes; profesionales; orador@s; creativ@s, curios@s,... CUPO: 8-12 personas

IDIOMA: castellano, conviene saber leer inglés.

Fechas:17 Nov 08: 10-13; 22 dic 08: 10-13; 12 ene 09: 10-14

Lugar: Parque los hermanos. Askatasun etorbidea 18, Barakaldo. Metro: Barakaldo

http://www.barakaldodiscovery.org/como_llegar.htm

INSCRIPCIÓN:

( Greg: 688.650.682; : eleder.aurtenetxe@gmail.com

Descripción: Técnica que cambiará tu paradigma sobre la forma de organizar la ideas, que multiplicará tu creatividad, superarás tus malos tragos al hablar en público,... pasándotelo en grande! Explora: en Google...: mind-map, mapa mental

Algunos temas que trabajaremos en el curso desde la práctica:

  • Origen y contexto
  • Por qué utilizar mapas mentales
  • Para qué utilizar mapas mentales
  • Cómo hacer mapas mentales. Explicación de las reglas y del proceso
  • Ventajas de esta técnica
  • Haciendo mapas mentales:
    • A mano y con ordenador
    • individual y en grupo
  • Fuentes para seguir aprendiendo

Egia esan, irrikitan nago ikastaro hauetan buru-mapei buruz dakidana zabaltzeko eta jendeari gai honetan zaletzen laguntzeko!

Ondo ibili,

Eleder

AURKEZPENA


Egun on!

Buru-mapei buruzko bloga duzu hau. B-M hitz hori ematen dut ingelesezko "mind map" (MM) itzultzeko.

Zer den buru-mapa? Honela definituko dut nire esperientzian oinarrituta:

ideiak paperean edo pantailan antolatzeko eta aurkezteko teknika berezi bat.

Buru-mapak lantzen duen gaia adierazteko irudi koloretsua erdigunean eta gainerako ideiak adar eta azpi-adarretan jarrita. Ahal den heinean irudiz adierazita ideia horiek. Hitzak erabili behar badira, gako-hitz bakarraz adierazten saiatuz. Ahalik eta eskemarik ederrena eginez. Garunak hobeto uler dezan naturan agertzen diren antzeko formak eta egiturak errepikatuz.

Nolanahi ere, paradigma-aldaketa handia ohiko idazteko eta eskemak egiteko moduen aldean.

Agerkuntza, nk neuk Robert S. Winterri eskertu behar diodana, hark aholkatuta eskuratu bainuen "El libro de los mapas mentales" (Tony Buzan; Urano) hura duela hamar urte inguru.

Zer duten alde buru-mapek? Zertarako erabili daitezkeen? Oraingoz horretaz zuk zeuk pentsatzeko beta hartzea hobe.

Bitartean, hona gonbidapena: MIND MAP hitzak hartuta apur batean sarean irudi bila ibili eta aurkitzen dituzun buru-mapa gogokoenen berri emaiguzu. Gogorik bai?

Bila ibiltzeko astiz urri dabilenarentzat, hona hemen bat buru-mapategi bat.

On egin eta laster arte!

BIHAR HASITA IKASTAROAK BARAKALDON

BURU-MAPEI buruzko 10 ORDUKO OINARRIZKO IKASTARO 2.

Datorren astelehen goizean hasita eta beste bi goizetan izango da gaztelerazko ikastaroa Barakaldon. Euskaraz 2009ko urtarrilaren 19an, 26an eta otsailaren 2an arratsaldez. Hori guztia DISCOVERY WORLD esperientziaren barne (kontuz, bertan ikastaro bi hauei buruzko informazio okerra dago-eta).

Interesa baduzu, laster jakinarazi, 8-12 lagunentzako tokia dagoelako soilik. URRIRIK, DEBALDE aterako zaizu.

Erantsitako agirian agertzen dira xehetasunak.

Ikastaroan zehar e-postaren bitartez eta blog honen bitartez egongo gara harremanetan.

Eta antzeko ikastaro bat beste une-gune batzutan ematea nahi izanez gero, esan eta egingo dugu.

Ondo segi eta hartu besarkada gozo bat,

Eleder