2008/11/16

AURKEZPENA


Egun on!

Buru-mapei buruzko bloga duzu hau. B-M hitz hori ematen dut ingelesezko "mind map" (MM) itzultzeko.

Zer den buru-mapa? Honela definituko dut nire esperientzian oinarrituta:

ideiak paperean edo pantailan antolatzeko eta aurkezteko teknika berezi bat.

Buru-mapak lantzen duen gaia adierazteko irudi koloretsua erdigunean eta gainerako ideiak adar eta azpi-adarretan jarrita. Ahal den heinean irudiz adierazita ideia horiek. Hitzak erabili behar badira, gako-hitz bakarraz adierazten saiatuz. Ahalik eta eskemarik ederrena eginez. Garunak hobeto uler dezan naturan agertzen diren antzeko formak eta egiturak errepikatuz.

Nolanahi ere, paradigma-aldaketa handia ohiko idazteko eta eskemak egiteko moduen aldean.

Agerkuntza, nk neuk Robert S. Winterri eskertu behar diodana, hark aholkatuta eskuratu bainuen "El libro de los mapas mentales" (Tony Buzan; Urano) hura duela hamar urte inguru.

Zer duten alde buru-mapek? Zertarako erabili daitezkeen? Oraingoz horretaz zuk zeuk pentsatzeko beta hartzea hobe.

Bitartean, hona gonbidapena: MIND MAP hitzak hartuta apur batean sarean irudi bila ibili eta aurkitzen dituzun buru-mapa gogokoenen berri emaiguzu. Gogorik bai?

Bila ibiltzeko astiz urri dabilenarentzat, hona hemen bat buru-mapategi bat.

On egin eta laster arte!

1 comment:

BM31 said...

IO-1: post hau idatzi eta hilabete batzuetara, udarako ikastaro batzuk prestatzen ari naizela, hau aurkitu dut: http://www.imindmap.com/videos/maximise%20potential.aspx. Oso bideo interesgarria buru-mapetarako sarrera gisa. Tony Buzan agertzen da bertan BMei buruzko oinarriak azaltzen.

Bertan agertzen den software-a iMindMap da, hain zuzen, Buzanen konpainiak merkaturatzen duena, eta berriki 4.0 aldaera plazaratu duena.