2008/12/29

GAZTELERAZKO IKASTAROA AMAITZEAR

Hiru egunetatik bi pasatu ditugu jada buru-mapak zergatik, zertarako eta nola erabili azaltzen eta praktikatzen. Orain artekoak hausnarketarako ere balio izan dit eta bertaratutakoei oraindik zuzenean galdetu ez badiet ere, ondorio batzuk atara ditut, behin-behinekoak badira ere...

1. Buru-mapak ideiekin lan egiten duen ororentzat dira baliagarri.
talde anitza batu gara Barakaldon: ingeniaritzan lanean ari direnak, lan bila ari direnak eta jubilatuak; arte munduko jendea, berrikuntzan lan egiten dutenak zein psikologia arloan ari direnak... eta (ikastaroa bera nola ari garen gidatzen gora-behera) guztiei iruditzen zaie erakargarria eta baliagarria.

2. Ikastaroa ahalik eta praktikoena izan behar da.
Lehenengo unetik, uste dut. Oinarri teorikoa norbere kabuz aztertzeko uztea komeni da. Bigarren eguna horretara bideratu dugu. Ahalik eta denbora gehien mapak egiten eta mapak egiteko teknika hobetzen. Garu Greg izan dugu bisitari eta hemen dituzue ikastaroan egin dituen argazkietako batzuk.

3. Oinarrizko ikastaroak 12 ordu hartu behar ditu gutxienez (zerotik hasten direnekin eta ikastaroa praktikara bideratuz gero.

Teknika ezagutzen eta erabiltzen dutenekin ikastaro espezifikoak egokiak dira taldekako buru-mapak, buru-mapak irakurketa-idazketarako edo buru-mapak jendaurrean mintzatzeko tresna gai hartuta, esaterako.

4. Ariketa xume eta polit bat:
jendeak irudi bidez adierazteko zail zaizkien ideia/kontzeptuen zerrendak osa ditzala. Zerrenda horiek horman itsatsi eta haiei begira, errotulkiak eskutan, bururatu ahala jendeak azaldu eta marraz ditzala ideia/kontzeptu horiek adierazteko iruditxoak... jolas entretenigarria eta guztion iruditegia aberasteko modu erraza!

Buru-mapen gazterazko lantegiaren hirugarren eguna urtarrilaren 12an. Eta 19an, Discovery World-en barne baita ere, euskarazkoa. Hor erosoago ziur aski, bigarren aldia izango dalako denbora laburrean eta euskaraz ibiliko garelako... Badira 6 izena emandako lagunak, baina badago tokia oraindik beste horrenbesterentzat ere... Laster horren berri hemen.

No comments: