Zerainen 2012ko azaroaren 9 eta 10ean fazilitatutako Zerain Herri Eredua espazio irekiko (Open Space) topaketa grabatu zuen Asier Gallastegi lagunak. Raul Fernandez de Pinedok editatuta, hona hemen espazio irekiko bat nolakoa izan ohi den ulertzeko bideo bat, lehendik geneukan zerrendari gehitzekoa, gure hizkuntzan eginda ezagutzen dugun lehenengoa,...
Espazio irekia from Raul fdez de pinedo on Vimeo.
Gerniken gaituzu zain, ba hurrengo honetan ere, apirilaren 13+14an, PozAzkunderako espazio irekikoan! Irakurri gonbidapen-testua, eta animeu :-)!
Awuuu!
@Eleder_BuM
www.burumapak.blogspot.com
www.flowandshow.blogspot.com
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz
2013/03/25
Negua Joan da Ta... badator #PozAzkundea :-)!
Ahoz ahokoa parau barik,
Gregen txartel-jasagaz moskeo-kanpaina,
Auzolan ekimeneko lapikoa pol-pol,
Twitter gero eta beroago,
FBen gertu ja,
Prezi agiria,
... 3 aste faltan PozAzkundea goraka!!! Hemen gonbidapen-testua eta xehetasunak.
Elurrak joan direnean nire mendien artean
Eguzkia teloian atzekaldean da
Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa
Aspaldi antzeztu ez duen obra honetan
Izpi txiki txikiren bat agertuz doa gaurkoan
Poztasun handi batek besarkatzen nau
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Nire arima hotzak ez du sinizten eta
Laztandu nazazu orain, ur urdinen artean
Orain lainorik ez da, aurpegi biluziak
Ta larrua jotzean garrasirik ozenena,
Gordin amaigabea, negua joan da ta.
Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain
Belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Izara guztiak erre ditut eta
Soinu bakar bakarra zure bularraldean
Negua joan da ta
Borobildu zaizkit ertzak zure ondoan
Izpi lasaigarri bat
Negua joan da ta, negua joan da ta
@Eleder_BuM
www.burumapak.blogspot.com
www.flowandshow.blogspot.com
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz
2013/02/27
PozAzkundea badator! Espazio irekikoa Astran, ap 13+14ean
POZazkUNdea, ap 13-14 Astra-Gernikan, espazio
irekian (open space)
Ekonomian ere burujabe... eta burujai : -)!
Bizipozaren aldeko ekonomia ereduetarantz.
Zer aukera? Zer traba? Nola aurrera
egin?
Hazkunde
ekonomikoa --> desazkundea --> POZazkunderantz joko dugu orain?
- Ekonomia ala Eronomia? Zenbat jarduera absurdo eta suntsitzaile “adierazle ekonomikoen” alde? Nolako eragina du horrek guztiak gure osasunean, bizipozan, maitasunean,…?
- Zer da zentzuzko lana? Zer ondo bizitzea? Zelan bizi gaitezke diru barik? Zelan bildur barik? Zatituta izan ote ditzakegu “lana” eta bizia?
- Zer eragin daukate horretan guztian estatu egiturek, legeek, bankuek, itzalpekoek,…? Noren zerbitzuko da benetan diru-sistema? Nola funtzionatzen du horrek? Zer eragin dute arma- botika- eta kimika-industriek esaterako? Estatu independenteak burujabe ote dira?
- Zein da istorio triste honen historia? Nola idatzi geure istorioak? Ze alternatiba daukagu orain, hemen? Zer daukagu egiteko? Nola hasi? Norekin?
Unjobbing Emotearen
ekonomia (gift economy) Autosufizientzia Artea Permakultura Auzolana Herri-jantokiak Burujabetza Denbora-bankuak Lan-banaketa Easy bizi Oinarrizko
beharrizanak Co-housing
Ekonomia
kritikoa Izpiritua Lagun-sareak Gita Kooperatibak BiziKletak Mafiak Lur-ama Lakabe (ekonomia partekatua) TBaren eragina Gogo bete gogo Banku Mundiala Dirurik gabe
bizitzea Euskoa WWOOF Talde-baratzak Slow Banka etikoa
Bizipoza Intsumisio fiskala Osasuna EHko herri-kooperatiba Crowdsourcing Barne
Poztasun Gordina (bpg) Patakon Komunalak
Gai honetan sakondu egin nahi dugu.
Horretarako topaketa parte hartzaile eta emankor honetara gonbidatzen
zaitugu.
Eta azken aldian buelta asko egiten
diegunez horrelako kontuei, lapikoan (www.pozazkundea.auzolan.info)
sartzen ari gara horri buruzko osagai ugari. Bertan sartu nahi ditugu zeure ekarpenak eta zeuen eskuz idatzitako gonbidapenak ere. Gero egun t´erdi hartuko dugu
elkarrekin ospatu, ikasi, hasi, hazi eta aurrera egiteko!
Noiz? Apirilaren 13 (9:30-18:00) eta 14 (9:30-16:00). Agendarako proposamenak egin
nahi badituzu goiz heldu, mese! Eta libre-libre sartu eta irten, zure gogoaren arabera! Non? Astran (Gernika)
Lotarako toki zabala dago Astran, doan. Beste aukera ugari ere, Gernikan bertan.
Bazkari herrikoi osasuntsua eta eKOnomikoa :-) Auzolanen eskutik,
Astran bertan. (Hamaiketakoak-eta, nork bereak)
Umeekin etorri
nahi? Primeran! Laguntzarik nahi? Beste edozertan lagundu ahal dizugu?
Eta, edozein eratako proposamenak egin nahi? Bai agenda formalerako bai ondorengorako?
Eta, edozein eratako proposamenak egin nahi? Bai agenda formalerako bai ondorengorako?
Talde-jolasak, xake-jokoa, match inprosibsazioa, edo saku-lasterketak?
Botaaa!!! Bildur barik, danari tokie eitten saiatuko gara gu!
Garaiz apunta zaitez, arren, espazioa antolatzeko
denbora euki dezagun.
“Egun eta erdiko txapa batera ni? Ekonomia kontuei
buruz? Pitzatu al haiz?” Laaaasai, espazio irekiko metodoaz (Open Space) egingo dugu (5 minutuko bideo honetan ikusi dezakezun antzean): parte hartzea, dinamismoa, talde-sormena,
autoeraketa,… eta oin bien legea :
-)!
Danetariko gaiak
eta ekintzak proposatu
ahalko ditugu.
Gai horien
inguruan sakondu ahal izango
dugu.
Ekintzarako espazioa ere hartuko dugu: proposamenak, taldeak, lehenengo urratsa
Solasaldien idatzizko txostena
osatu eta ikusgai izango dugu etengabe.
Amaitzean, e-postaz
POZazkUNdea,
gozagarri, errez, bizi-bizi,… baietz!
Etiketak:
alternatibak,
Astra,
bizipoza,
ekonomia,
Espazio Irekia,
konponbideak,
Open Space,
PozAzkundea
2013/02/26
Lokartu arte
Garirengandiko lezio bat, niretzat, datozen berriekin jolasteko eta uztartzeko erraztasuna. "We are standard". "Gose",... eta beste hainbat. Bai, artista guztien marka izan behar du horrek, jabetzen naiz orain. Muga guztien gaindi bizitzea,...
Groovesharken entzun nion kanta eder, hau Ines Osinagagaz bat tarteka; gero, hitzen bila, jakin izan dut Goseren 3.eko pieza dala, Japonian eginiko bideoarena,... eta ederragoa eman dit, ia, haren ahotsean,...
Geto baten itoko ginateke gehienak, ez da?
Ondo bizi!
@Eleder_BuM www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz www.elikaduraz.wordpress.com
Groovesharken entzun nion kanta eder, hau Ines Osinagagaz bat tarteka; gero, hitzen bila, jakin izan dut Goseren 3.eko pieza dala, Japonian eginiko bideoarena,... eta ederragoa eman dit, ia, haren ahotsean,...
Geto baten itoko ginateke gehienak, ez da?
Saiatu arren ez dut gogoratzen zenbat eskuk ukitu ote nauten
Saiatu arren ez dut gogoratzen zenbat aldiz muxu eman didaten
Zatoz hona eta etzan, segi nirekin dantzan, hitz goxoak belarrira esan
Egin hemen igurtzi, jarraitu hor poliki, desio bat eta gorputz bi.
Zure zilborrean, bat-batean muxu ematean
nire hankartean jolasean, izara artean biok lokartu arte.
Saiatu arren ez dut gogoratzen zenbat eskuk ukitu ote nauten
Saiatu arren ez dut gogoratzen zenbat aldiz muxu eman didaten
Ez gelditu, laztana eta jan nazazu dena, laster lehertuko naiz ni banoa
Jaitsi beheraino prakak eta zabaldu hankak desio bi eta oihu bat.
Lokartu arte, lokartu arte, biok lokartu arte, lokartu arte
Ondo bizi!
@Eleder_BuM www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz www.elikaduraz.wordpress.com
Etiketak:
adinartekotasuna,
artea,
bideoak,
dantza,
dibertsitatea,
Gari,
GOSE,
Ines Osinaga,
kantak,
maitasuna,
musika,
sormena
2013/02/22
Eta ni banoa!
"Eta ni banoa!" abestia zuzenean Bilboko Kafe Antzokian, 16 Lore bira. 2010eko neguen.
@Eleder_BuM www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz www.elikaduraz.wordpress.com
pd. Joseba Irazoki Bermeon gaur. Bere kabuz itzelezko jaixe eragiten dau naparrak. Zuzeneko artista itzela!
Gari, beste egunen baten,... :D
Subscribe to:
Posts (Atom)

