2018/10/04

Piztu Bilbo. Itzali MTV




Eta hemen,  -k prestatutako karaokean. Merzi!

Hemen hitzak, ulertzen ez ditugun zatiak horiz jarrita:

PIZTU BILBO, ITZALI MTV
Rrrrrrra! Txo, txo,  txo, txo,…!
Dana da drama, Bilbon, dana da drama
Kapi-Kapitala dabil bere kaxa
Gazteon zama, por la lana, onartuz zuen lana
Iraultzaren parte, ez e(d)uki zalantza
Abortatu plana, Aburto, ez dala justo!
Azken irrifarra, iraultzailea ta punto


MTV amatatu! Egin apustu!
Bilbo piztu! Banketxeak hustu!


Laurogeitamarreko hamarkada
Soilik musikari zuzenduta zegoena
Denborak aurrera egin ahala
Ignorantzia piztu duena
Sexu, droga, jaia, estereotipo denak finkatuz
Musika kendu ta iraintzen gaituena


Money, money, make money, money
Money, money PNV gure Cartel de Cali
Money, money, hiria titanioz estali
Money, money, ta gu pikutara bidali


Dirudunen aldeko teoria
asetu ezin musikaren egarria
Herriak egia eskatzen du, agian
Berrian nagiak entzuten begiak


Multia bazara, Patxa!
bitartean gazteria gure kaxa
mila tonto bete awards-a jeiki
ta ez irauli working class-ean


Kulturi da herridxena
ez enpresa handidxena
kapitalistik gudau berantzat
MTVa adibide onena, EAJ fuera!

Pentsamendu ustelak botakuz herbestera
Eskemak hausteko gatoz
ta, mesedez, benetan hausi daitzezela


Txo,txo,… auzoz auzo piztu Bilbo!
Txo,txo,… erakuslehio hiriari planto
Rrrrraaaa!
Gureaz harro bertsoz bertso
Txo, txo, txo, txo…
Tutuetatik kanpo
Uo o o,  a a a
Uo o o,  a a a
Ez dugu behar,
ez dugu behar,
MTVa ez dugu behar
Musika herritik ta herriarentzat
MTVa hemendik at!


Begira kalean daude
bere gurdi berrian
berriro behin eta ere
berrikuntza diru guztia
Begira kalean daude
bere gurdi berrian
guda nahi badute
horrela  izan daitela


Egiten duzun estiloak
Ez dit axola
Hip-hop, reggae, punk, edo rock and rolla
Itzali telebista
Atera mundura,
kalea, izan zen gure eskola
reggae musikan sustraiak eta kulturala
ta hori da gu bultzatzen ari garena
bai, gu gara, euskal gazteriaren ahotsa, ahotsa


Lurraldeko mugimendu sozialak zapaltzen
Musika komertzialak, sexistak ordaintzen
Artistak borrokan errespetua galtzen
Itzali MTV ke ez dugu sartzen
Dena turismoarentzat
Ezer ez herriarentzat
Nola ikusten da bizitza
MTV antenatik at?


Geure kultura, geure artea, geureak dira,
Nahiz ta aukerak eman eta eman kanpotik datorrenea
Masifikazio, aprobetxategi
Eman iezaiozu nahi duzun izena honi
Ieieeee, nahi duzun izena honi, ieieeei


Txo,txo,… auzoz auzo piztu Bilbo!
Txo,txo,… erakus-lehio hiriari planto
Rrrrraaaa!
Gureaz harro bertsoz bertso
Txo, txo, txx, txo…
Tutuetatik kanpo
Uo o o,  a a a
Uo o o,  a a a
Eta larunbat honetan, 2018-11-13an Hamaika Botxo topagune interesgarria Bilbon.


Dead Kennedys-ek aspaldi kantatzen zuen, "MTV, get off the air!" 

Mundaka Festival bertan behera, bide batez. Utzi pakean Mundaka.

Sinatu nahi?
Harremanetarako: Danona.Donea@gmail.com

Bizi!

@Eleder_BuM

2 comments:

Unknown said...



Idatzi hau irakurrita (MTV, o la personificación del mal: http://www.culturalresuena.es/2018/10/mtv-o-la-personificacion-del-mal/#comment-8009), iruzkin bat gehitu diot. Hona hemen.

Kaixo Ainara, puntu askotatik helduko nioke zure idatziari, elkarrizketa aberasteko. Bat hartzearren, bukaera aldera diozu....

"El problema fundamental de este tipo de polémicas está en que la energía se malgasta en la dirección equivocada. La simplificación de las realidades complejas nos lleva a una situación peligrosa, que, en este caso, se traduce en vanos esfuerzos para tratar de destruir lo indestructible, en vez de intentar construir lo posible, Y, al final, todo se queda como estaba. La MTV seguirá ahí, igual que lo harán el BBK Live y otro sinfín de macro eventos."

Hau da, geldirik egon, ez dago zer eginik, eta hartu Coca-Cola lasai,danok gara-eta inkoherenteak.

Oker zaude. MTV amaituko da eta BBK Live ere bai. Noiz? Ez dakigu.

Eta, zuk diozunari jaramon eginez gero, zoriondu behar ditugu Piztu Bilboko ekintzaileak, haiei esker jarri dituztelako, azken orduan, Berri Txarrak kartelean, beste askoren arabera, "euskal kultura lau haizetara zabalduz itzelezko mesedea egiten diguna,..."

Honen inguruan idazten pentsatzen, idazten, ekiten dugunok, argi dugu gaur bertan ez dela dena zuzenduko egindako kritikari esker. Ez gara horren inozoak. Baina pozik gaude askatasunez adierazi ahal dugulako gure iritzia, eta iritzi horrek eta solasaldia pizteak berak errealitatea hobetzen laguntzen duelako.

Hain gai nabarmena da eta hain astuna (konturatu zara norainoko propaganda makineria duten eta noraino sartzen diguten propaganda hori, kalean edo metroan bertan ere, lasai ibiltzea eragotzi arte? Puag!). Ze, bizirik gaudenez, eta molestatzen gaituenez, eskubide osoz haserrea adierazten dugu ere bai, argudioak eman, pazientziaz entzun,... eta bai, errealitatea moldatzen laguntzen dugula, hobera ustez, eta zoriontsu bidean, aske.

Badakizu zenbat jende dagoen, artista-ustezkoak asko barne, honi guztiari kritika egiteko argudioak argi, baina beldurra handi bizi direnak, lotuta, mutu, katibu, menpeko?

Bide batez, hemen Mundaka Festival bertan behera utzi dezaten sinadurak batzeko orria:https://mail.google.com/mail/u/0/#sent/KtbxLvHcMPLSHNsVnMDkVmvKxrDsksVRSB

Hain mingarria zaigun MF aldrebeskeria horri aurre egiten ari gara, eta aldi berean, Santa Katalinan bestelako jaialdiak amesten, esploratzen, egiten.

Hortik sortu zen iaz, Danona Donea esperimental eta berritzailea: https://twitter.com/Eleder_BuM/status/1026410343382372353.
Gonbidatuta denok, Danona Donea 2019-rako. Harremanetarako: Danona.donea@gmail.com

Oso ondo ibili!

Eleder

jamesfo8376 said...

A powerful share, I simply given this onto a colleague who was doing a little evaluation on this. And he in fact bought me breakfast because I discovered it for him.. smile. So let me reword that: Thnx for the treat! But yeah Thnkx for spending the time to discuss this, I feel strongly about it and love reading more on this topic. If potential, as you grow to be expertise, would you thoughts updating your blog with more particulars? It's extremely helpful for me. Big thumb up for this blog put up! free online casino slots