2018/02/13

Insumisioarena (Jon Sarasua eta Oskorri)


Jon Sarasuaren bertsoak, hemendik jasoak:

Postari zintzo horrek 
zer dakar karpetan? 
Amodio gutunik
etzegok hiretan. 
Militarren ohar bat? 
Bitxia benetan! 
Bidali duenari
eramaiok bueltan. 

Natural sentitzen dut
egiten dudana
eta natural egin 
sentitzen dudana. 
Intsumiso egin naiz 
horixe da dana 
ahaztu gabe guztioi 
muxu handi bana. 

Nigarrez hari zara 
ama maite hori, 
ba omen nuen beste 
aukera ugari. 
Nola obedituko
diot eroari, 
ez badizut jadanik 
obeditzen zuri? 

Natural sentitzen dut
egiten dudana
eta natural egin 
sentitzen dudana. 
Intsumiso egin naiz 
horixe da dana 
ahaztu gabe guztioi 
muxu handi bana.

Ene kolega maite 
beldurtia haiz hi 
aholkuak ematen 
ez hadila hasi 
kartzelara noala 
diostak itsusi 
etor hadi bisitan 
txorizo ta guzti. 

Natural sentitzen dut
egiten dudana
eta natural egin 
sentitzen dudana. 
Intsumiso egin naiz 
horixe da dana 
ahaztu gabe guztioi 
muxu handi bana.

Funtzionari zoli 
ene kartzelero 
juezen sententzia 
txikien borrero 
ezin nauzu hain errez 
bihurtu numero 
kantari esnatzen naiz 
goizero goizero 

Natural sentitzen dut
egiten dudana
eta natural egin 
sentitzen dudana. 
Intsumiso egin naiz 
horixe da dana 
ahaztu gabe guztioi 
 

No comments: