Bihar AHT gelditzeko Mendi Martxa Bergaran hasi eta Igandean Deriora iristekoa, bertan hasiko baita hurrengo aste osorako La Vía Campesinaren 4 urteroko mundu mailako biltzarra.
Bilbo Hirian elkarrizketa interesgarria, uzt 16-23 artean Derion elkartzekoak dira-eta La Vía Campesina-ko mundu osoko jendeak. Bertatik jaso dogu testua, eta hemen Ane Zabala eta Unai Aranguren artekoa entzungai.
HIZPIDEA: DERION EGINGO DU VIA CAMPESINAK BERE VII KONFERENTZIA UZTAILEAN
Mundu mailan ematen den mugimendua da Via Campesiana eta Uztailean 7 konferentzia burutuko dute Euskal Herrian. 1993az geroztik La Via Campesinak 6 Konferentzia ospatu ditu: Mexico ,India , Brasil , Mozambike eta Indonesia .Konferentzia hauetan hurrengo lau urteetarako lan ildoak finkatzen dira. Unai Aranguren izan da gurean Euskal Herriko Via Campesinako kidea. Hiru urte pasatu dira Yakartan burutu zen konferentziatik eta uztailean zazpigarren konferentzia iritziko da Euskal herrira. Mundu osotik etorritako baserritarrak parte hartuko dute konferentzian. Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduaren erdigune bilakatuko da uda honetan Euskal Herria. Mundu osoko 170 nekazari elkarteetako 500 ordezkari etorriko dira, baserritarrek beren lana egiteko duten eskubidea eta herritarrek elikagai osasuntsuak jasotzeko dutena aldarrikatzeko. Mundua aldatu beharra dagoela uste du erakundeak “Via Campesinak ez du nahi elikagaien ekoizpena gerra jokalekuetan garatzerik. Ez du nahi aberatsen eta pobreen arteko ezberdintasuna gero eta handiagoa den gizarterik”.
No comments:
Post a Comment