2017/11/29

Juan Gorositdi: Zazpigarren Heriotzaz

Zazpigarren heriotza - Liburuaren aurkezpena from Juan Gorostidi on Vimeo.

Zazpigarren Heriotza irakurtzen ari. Oso interesgarria. Juan Gorostidi, gainera, Errobiko Festibalean aurkitu nuen aurreko udan, eta Berbaz irratira etorteko plana egin genuen.

Javier Ortiz-enera heldu naiz nonbaitetik, eta bertan Gorka Erostarberen elkarrizketa hau eta goiko bideoa aurkitu.

Bizi!

@Eleder_BuM

2017/11/02

Maialen Lujanbio: argia pizten



  Duela 13 orduDuela 13 orduGehiagoBIDEOA: Maialen Lujanbioren kartzelako lan osoa (historia osoko onenetakoa ote?) http://www.eitb.eus/eu/kultura/bertsolaritza/bideoak/osoa/5183746/btn17-maialen-lujanbioren-kartzelako-lana-irungo-finalaurrekoan/
http://www.eitb.eus/eu/kultura/bertsolaritza/bideoak/osoa/5183746/btn17-maialen-lujanbioren-kartzelako-lana-irungo-finalaurrekoan/

@Eleder_BuM

2017/11/01

Getariako urazpia gabaz


Getariako urpeko bizitza filmatu du Xabier Minak, gauez (5 min inguru). ren bidez.
Kevin McLeod-en musika hemen.

Ederra!






2017/10/16

Gure kaiola (Glaukoma)



Merzi mila, Ziburura aurrekoetan!

Ze guapa zauden!

@Glaukomaband

@Eleder_BuM

2017/09/14

Miñen puntiegaz



Txosnan txanda arrantzale egunien Bertan, to, kanta puska, danak kantetan ebena,...
Atzo barriro txosnan eta hantxe goitik behera berbak eskeitte. Hona hemen!


Hemen kantaren istoriotxoa (irakur).

Txosnak Bermeon aurten barrikuntza (irakurri hor), eta bertara gonbidatzeko bidixu alai hau, politto!

Hara, herri bat dantzan, herri bat martxan (ikus, Arrantzale Eguneko giroa)!

Bizi!

@Eleder_BuM

2017/09/01

Agotik Agora Larrabetzun


Polita! Merzi Peru eta larrabetzutarrak!

@Eleder_BuM

2017/07/13

Erein, landatu, zabaldu



Bihar AHT gelditzeko Mendi Martxa Bergaran hasi eta Igandean Deriora iristekoa, bertan hasiko baita hurrengo aste osorako La Vía Campesinaren 4 urteroko mundu mailako biltzarra.

Bilbo Hirian elkarrizketa interesgarria, uzt 16-23 artean Derion elkartzekoak dira-eta La Vía Campesina-ko mundu osoko jendeak. Bertatik jaso dogu testua, eta hemen Ane Zabala eta Unai Aranguren artekoa entzungai.

HIZPIDEA: DERION EGINGO DU VIA CAMPESINAK BERE VII KONFERENTZIA UZTAILEAN

Argitaratua2017/06/29 | Hizpidea
Mundu mailan ematen den mugimendua da Via Campesiana eta Uztailean 7 konferentzia burutuko dute Euskal Herrian.  1993az geroztik La Via Campesinak 6 Konferentzia ospatu ditu: Mexico ,India , Brasil , Mozambike eta Indonesia .Konferentzia hauetan hurrengo lau urteetarako lan ildoak finkatzen dira. Unai Aranguren izan da gurean Euskal Herriko Via Campesinako kidea. Hiru urte pasatu dira Yakartan burutu zen konferentziatik eta uztailean zazpigarren konferentzia iritziko da Euskal herrira. Mundu osotik etorritako baserritarrak parte hartuko dute konferentzian. Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduaren erdigune bilakatuko da uda honetan Euskal Herria. Mundu osoko 170 nekazari elkarteetako 500 ordezkari etorriko dira, baserritarrek beren lana egiteko duten eskubidea eta herritarrek elikagai osasuntsuak jasotzeko dutena aldarrikatzeko. Mundua aldatu beharra dagoela uste du erakundeak “Via Campesinak ez du nahi elikagaien ekoizpena gerra jokalekuetan garatzerik. Ez du nahi aberatsen eta pobreen arteko ezberdintasuna gero eta handiagoa den gizarterik”.



@Eleder_BuM


2017/07/12

1000 Gestalten



@kalaportu-ren twitterren kausitua.

@Eleder_BuM

2017/06/09

Koilarak (Izaro Andres)



Etxe bat bezala balitz nire bizitzaren armairua
Etxe bat bezala balitz nire bizitzaren gordailua
jarriko nuke limoiondo bat gazi-gazia
eta gero eraiki etxeko ataria.
Etxe bat bezala balitz nire bizitzaren armairua
banatuko nuke hiru pisutan ene urteen pisu guztia.
Eta eskailerak ahalik eta aldapatsuen
eta azpian atseden ezkutalekua.
Eta gela guztietan oheak beti bikoitzak,
bikoitzak oheak eta binaka gela bakoitzean,
biren handitasun batek har dezan atseden,
tamainan ta binan.
Eta gela batean
bi ohe bakar pegatuta
har dezaten arnasa
izaretatik ebatuta.
Eta aurrean, bilutsik eta garbi ikusteko elkar
dutxa zuri bat.
Etxe bat bezala balitz
nire bizitzaren armairua,
lortuko nuke bizi bat etxeko solairu bakoitzean,
eta koilarak beti handiak eta txikiak,
eta paretetako arrakalak argazkiz josiak.
(hitzak, Txantxangorriari hartuak)
@Eleder_BuM

2017/05/10

Euskara Ur Handitan (Euskara, XXI. mendeko labirintoan)


Ziri-txio bi atera jakuz bideo interesgarri hori ikusita.

  1. k "Beti negarrez ari gara". ren pozak+aurrerapausoak azpimarratzen dituen nonor sormentsurik?
  2. Eta, + n aditua den nonor ;-)? z bizi nahi duenak, inoiz baino mundu oparoagoa+anitzagoa du, nik uste.

Bizi eta goza euskaraz be, topera!
@ (amorea ta umorea ;-)

@Eleder_BuM


2017/05/09

Hizkuntza unibertsala


Plazerra gaur Berbaz, David Hoyos, Ibon Burgoa eta Jabi Zabalarekin Bilbo Hiria Irratian.

Mintzagaia iluna zan (AHT, egungo politika joko nagusia, gizartea,...), baina musika beti aterabide.

Eta holango opariak jaso be!

Merzi mila!

@Eleder_BuM

pd. "ona ahazten da, baina lehenago txarra...bide estuena ere aurrera doa" ;-)! (Haizea Garizumakoa)

2017/04/25

Txetxe ala hil






@Eleder_BuM

Echevarríatik Etxeberriara

ECHEVARRIATIK_ETXEBERRIARA_(sub_esp) from MIROKUTANA on Vimeo.

Berbarorako (Berbaroa-z hemen, irratiani-bilerak aurreko astean. #BiBilerak.

Handik bueltan, @Irulegiko-an info bila sartu eta, ezustean, bideo interesgarri hau. Egilea: @TheIriarte.

Bizi!

@Eleder_BuM

2017/04/06

Guneak Zabaltzen Donostian (bideoa, audioa eta txostena)



Donostialdean ibili izan gara azken aldian. Guneak Zabaltzen hasi gara bertan, eta jarraitzeko asmoa dago. Gai izango ote gara? Herritarren ekimenez eta autoeraketan oinarrituta, epe luzerako mugimendu harmonikoa eta emankorra eragiten?

Gune Irekiaren Lagunak horretan gabiltza, pozik bidean, ea ba!

Goiko bideo horretan laburtzen da GZ 1. topagunea (2017-3-11+12an, Aitor Ikastolan). Lan ederra Imanol Ugartek bideogintzan eta bere egote hutsagaz be, ohiko moduan, esker mila! Baita ere eskerrik asko María Alonsori abenturatxo honetan parte hartzera gonbidatzearren; Rita Aldabaldetrekuri, fazilitazioan lagun izan dugunari eta bertan ibili izan garen hainbeste laguni.

Txosten honetan duzu irakurgai, bertakoaren laburpena.

Eta hemen entzuteko moduan, parte hartzaileek topagunearen itxieran botatakoak entzuteko aukera.

Bizi eta segi guneak zabaltzen!

@Eleder_BuM



2017/01/30

Haziak:botere harremanak hezkuntzan lantzen

HAZIAK dokumentala from Haziak on Vimeo.

Botere arteko harremanak lantzea helburu duen Haziak egitasmoa Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan gauzatu da 2015-2016 ikasturtean, eragile ugariren parte-hartzearekin eta hezkuntza formala zein ez-formala uztartuz. Dokumental honetan azaltzen da Haziak zer den, zertarako jaio den, egitasmoaren protagonisten ahotik.
Haziak webgunea: haziak.eus
Eragileak: haziak.eus/haziak/eragileak

2017/01/23

Zuhaitzen denbora (Benito Lertxundi)




Kanta ederra Benitok, Olatzek-eta. Hitzak Badok-etik, argazkia Zuhaitzen Denbora blogetik. Merzi!

Zugan da zuhaitzen denbora
elkar maitatu ondoren.
 
Ohean lo, betazalek
soilik estaltzen zaituzte.
 
Ez jarraitu beldurrari,
ez esan beti, ez esan inoiz ez,
utzi libre denborari
bidea egiten.
 
Zugan da zuhaitzen denbora
elkar maitatu ondoren.
 
Plazer-urak biltzen zaitu
malkoak begia legez.
 
Ez jarraitu beldurrari,
ez esan beti, ez esan inoiz ez,
utzi libre denborari
bidea egiten.
 
Zugan da zuhaitzen denbora
elkar maitatu ondoren.
















Bizi #GuneIrekia!


@Eleder_BuM