2016/04/12

Zubideiak Gune Irekia, Mai7an Leioan (bizikidetza, aniztasuna eta euskera mintzagai)

Texto en castellano aquí.               Texte en français ici.


Bizikidetza, aniztasuna
ta euskera dakar gidoiak
Zenbat ertz, sentipen t´aukera
astindu ditzakeen gaiak
Gune Irekia izango danez
bertan ziur "subidoiak"
Maiatzaren 7an erdu Leioara
goza Zubideiak (bis)

Zer aukera ematen ditu euskarak elkarrenganatzeko? 
Nola aurrera egin?

Gune Irekia   
Leioa EHUn, 2016-5-7ean, 9:30.18:00
(Gazteleraz, frantsesez eta euskaraz)


Zenbat gara? Lau, bat, hiru, bost, zazpi? Zenbat hizkuntza? Zer egiten dugu?

Zer da euskara zuretzat? Zertarako balio dizu? Elkarrengana hurbiltzen gaitu euskarak ala elkarrengandik urruntzen? Zergatik ote? Nola gainditu ditzakegu euskara zubian ditugun oztopoak?

Zelako abantailak ditu euskarak, txiki, arin, eta irristakor izateagatik? Zer eta nola egin dezakegu aniztasunetik eta bazterretatik euskararen erabilpena handitzeko?

Zelako harremana izan behar dute euskarak eta Euskal Herrian bizi diren espainolak, frantsesak eta bestelako hamaika hizkuntzek? Zer egin dezakegu elkarrekin, euskara, bizikidetza eta aniztasuna oinarritzat hartuta, bestelako gizarte eredu baterantz urratsak egiteko? Kultura aniztasuna bistaratu eta eredu hegemonikoa arraildu nahi dugu. Eta arrail horietan hamaika lore eta landare erein.

Hitz egiten al dugu inoiz gureetatik urruneko kezkak iritziak eta oztopoak dituztenekin?  Horiexekin ere elkartu gura dugu oraingoan, bada, eta iritziak elkar-trukatu patxadaz, luze eta zabal. Zuk ere bai? Erdu Zubideiak Gune Irekira, egunbeteko elkarrizketa-gune autoeratu, sormentsu eta aberatsera!

NON? Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Leioa)
NOIZ? Maitzaren 7an (9:30-18:00). Edozein unetan sartu eta irteteko aukera.
IZENA EMATEKO: agiritxo hau bete, mesedez, (ahal baduzu, maiatzaren 2rako)
MATRIKULA (katerina barne):  10 €
Garestiegi zaizula? Jarri harremanetan, lasai, eta konponduko dugu.
ORDAINKERA: eskuz, tokian bertan
UMEEKIN ZATOZ? Primeran! Gozo-gozo zainduko ditugu!
HIZKUNTZAK: Gaztelera, frantsesa eta euskara, bizikidetza ariketa praktikoan.
Nolakoa izango da batzarra? Gune Irekiko metodoaz lan egingo dugu: oso lan-modu emankorra, parte hartzea eta talde-sormena errazten dituena eta energia gorakada eta ekintza ugari dakarrena.
. Nahi ditugun gaiak proposatu ahalko ditugu jardunaldiaren hasieran
. Gai bakoitzari heltzeko 90 minutuko tarteak izango dira
. Elkarrizketen inguruko txostena beteko eta bidaliko dugu guztion artean tokian eta egunean  bertan

Zubideiak. Euskara eta zu. Zubiak, bideak eta ideiak. Zuganantzako bideak. Euskara zubia sendotzeko, aberasteko eta betetzeko bideak, ideiak, bidaiak, bidaideak. Erdu Zubideiak Gune Irekira maiatzaren 7an!

Talde Eragilea: Unesco Etxea,  Euskadiko Gazte Kontseilua, Euskaltzaindia, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Garabide, Euskaltzaleen Topagunea, Kontseilua, AEK, Seaska, Emigrados sin fronteras, Elhuyar, Emun, Banaiz Bagara, Joxemi Zumalabe fundazioa,  Aztiker, UEMA, Soziolinguistika Klusterra, Hobest Consultores, Kutxa Ekogunea, Eusko Ikaskuntza, Euskal Herriko Unibertsitatea, Gune Irekiaren Lagunak. 



Jasone Mendizabal