| 
Zer entzun, ikusi, ikutu, sentitu, dastatu… nahi dugu sarean-en? 
Gune honetan, zer gertatzea nahi dugu? 
Zelan antolatu programazioa? 
Zer egin gune hau norberaren eta auzoaren  beharren islada izan dadin?Ideiarik bai? FORO ABIERTO | GUNE IREKIA | OPEN SPACE | FORUM OUVERT
 
sarean bere ateak zabaltzen ditu berriro udaberrian eta hori dela eta burubelarri gabiltza 2015eko programazioa sozio-kulturala  osatzen.  
Elkarlaguntza eta parte-hartuz gune honen balioa eraiki dezagun denon artean. Apirilaren 24an izango den sorkuntza eta ausnarketarako foro irekian parte hartzera gonbidatuta zaude. 
Foro irekia auto-antolatua, parte hartzailea, sortzailea, armoniko eta xumea izango da. Denon artean agenda diseinatuko dugu topaketaren hasieran.  
#ProgramaTUsarean delakoan zure intereseko gaiak proposatu eta gainontzekoek aurkeztutakoetan parte har dezakezu, baita zure proposamena zein ordutan nahiko zenukeen zehaztu. Talde txikitan eta ordubeteko 3 saiotan lan egingo dugu. | 
No comments:
Post a Comment