2015/12/24

Olentzero business center (Mikel Markezek, Jokin Sorozabalek-eta puntazoa)



(III. Ahapaldia grabatu Barik geratu zen. Kanta laburtzearren? Londreseko kontzertuan kanta honetan, diska Atera aurretik, Azken ahapaldietan hitzetan "dantza" batzuk) 
Hitzak kopitsatsiak direnez, formatoa moldaezin, parka. Batez bereziren Sw, beren-Beregi?
I

Gure herriko Ipuin zaharrek
eman dotea zioten
Eguberria iragartzeko
tripa Haundi arlotea
egin makilajean Diogu
fuertea operazio
kondaira aski mehetua dakar
Baina zakua Betea
II
Eguberria ta kontsumoa
uztartu dira Elkarri
telebistako haurren ordutan
gara sarri konturatzen,
Diote esan Olentzerori
figura enpresara etorri
Eguberria guk saltzen dugu
ta Zuk aurpegia jarri
III                   
Gaztainak, sua ta ardagaia
sutondoan atzenduta
Eguberrien sinbologia
Horra eguneratuta
koloretako Kaja bate txiki
batean zinta bilduta 

berri onaren mezularia 
"Zorionak" jartzen du ta 

IV
Publizitatez gainezka jarriz
haurraren gogoa bete
Amona, Osaba, Izaba, ama
eskaparate dendako,
Denen artean biltzen ditugu
dozena t'erdi pakete
oparirikan ez dakarrenak
haurrik ez ote du maite
V
Olentzeroren bisita ez da haur guztien ondasuna askok Eskulan oso merkean xahutzen dute eguna, Munduko beste Puntan daukazu jostailugile laguna beste haur Batek egingo Zuen Zuk apurtuko duzuna 

VI
Gauzak kostata Sortzen direla
Ikasiz nahi ditut Hezi
lortzea asko kosta izanak
egiten Ditu Berezi, zerutik Behera oraindik ez da elurra besterik Jauzi baina ezin da eskatu ezin eta da Dendan Erosi 

Bizi!
@ Eleder_BuM

2015/12/09

Angel Erroren "Hitz jokoak"


 Duela 5 orduDuela 5 ordu"Hitz jokoak", Angel Erroren beste jenialtasun bat
Hitz jokoak Angel Erro
 2015-12-09 / Angel Erro (@Berria-n)
Hitz jokoteraino gaudeamus igiturengo arotza, Erramun Juvenes dumb sumus. Nori ez zaio gertatuaje kuadrillateroko arriskide batekin hitz eta pizza hasi, are kontu serio batiburrilluz, eta lagunak zure jarduna deten egin, bururanio etorri zaion lehen ahateraldia, ustez taberna egarria (hots, bar egarria), espektoratzeko. Pockerrena izaten da hitz ludopatiak jotako lagun horrek uste izaten duela hitz jokoa ezinago sakON, egO.K. eta adierazkarra dela, zure solasa ñafartu eta aberastundu duela ?hortik, beraz, et-et-eteko eskubidezidorra?, kontzeptuen lehorra hizkuntzaren berezko senarekin argindartzeko eta adimena mugagabe escher-zitatzeko balio izan balio izan balio izan balio izan balio bezala.

Bâton batek aurpegituratu ahal lidake, hitz jokoak hain biguingarri egiten bazaizkit, nola suizidatzi ahal izan dudan nitabe oso (edo zatiriko) bat, ustezko eta hutsezko berba jostetez jositakoa. Hautsnartu dut, xok terapia erabiliz, hitz xok terapia hau, Euskal Herriko Hitz Jokoen Nazkapen Mugimendua antzeratuz, lor nezakeela hemengoak bezalakoen ehuskeria jendeari erakutsatu ahal izatea. Abertzalde batetik, honakoa izan daiteke askok zera ulehertzeko duten muholde bakarra: hitz jokoteraino nazkazue!

Bizi!
@Eleder_BuM

Ez dok amaitu


Kultura lekua besteari lekua egitea baita. 'Ez dok amaitu' sortzaile mugimendua vía YouTube
Besteari=ezezagunari=ezusteari=barriari=datorrenari...

Polito esanda!

@Eleder_BuM

2015/12/01

Geuk be ondarrutarrez :)




 Geuk be ! Holangoak ikusite hunkitu, poztu ta itxaropenez bete-bete egiten da bat, dingili-dangulu :)!

Politto :)!

@Eleder_BuM

2015/11/24

Ainara Sanatamaria: maitasuna, eraldaketarako eremu zabala



(Youtubeko aurkezpeneko testua, jarraian) 
Elkarrizketatzailea: Nora Aurrekoetxea / Elkarrizketatua: Kontraesanak ezinbestekoak dira korapiloak askatzeko, sokak lotutakoa kolokan jartzen baitu hausnartze hutsak. Errealitatearen eta idealen arteko balantzan kokatzen da maitatzeko eredu erromantikoa, sistemak tinko oratzen duen haritik zintzilik. Bizipen pertsonal baten bidez hurbildu zen Ainara Santamaria (Berriatua, 1988) maitasunaz eta maitatzeko moduez gogoeta egitera. Egun, hasierako jakinminetik haratago, bere jardun politikoaren erdigunean kokatu du gaia. Ikasketa feministak eta generoko masterraren baita, maitasun erromantikoa eta musikagintza aztertu ditu. Eredu horren nolakutasunaz, eraginez eta egin beharreko apustu politikoaz hitz egin digu.

Bizitzako gakoa, maitasuna eta harremanak. Eta ari gara aldatzen. Biba!

Bizi!

@Eleder_BuM


2015/10/07

Alternatiben Herriko irizpideak (Bilbon, 2015-urr-24an)

Urriaren 24an Alternatiben Herria Bilbon.

Kontu, errealitate eta jende interesgarriz gainezka datorren ekimena.Bertan azpimarratzeko kontu asko, eta haien artean, egitaraua osatzeko irizpideak, euskararen trataerari, feminismoari eta hornitzaileei dagokienean. Pozgarria.


EGITARAUA OSATZEKO IRIZPIDEAK:
Hizkuntza irizpideak: Alternatiben Herria ekimenak bere barne funtzionamenduan hizkuntza kudeaketarako irizpideak ezarri ditu hasieratik, kide guztiok eroso sentitzeko. Orain artean bere barne funtzionamenduan euskaraz aritu da, eta euskaraz moldatzen ez diren kideen zailtasunak aintzat hartuta, itzultzaile bolondresen bidez aritu gara. Egunean bertan ere irizpide berberari jarraitu nahi diogu. Egitarauko hizkuntza %50tik gora izateko ahaleginean gabiltza. Aldiz euskarak gaztelerarekiko duen diglosia egoerak eta baliabide ezak, ariketa nekeza bihurtu dute. Eremu honetan alternatiben behar handia dugula agerian utziz. Hori dela eta gazteleradun hitzartzeetan itzulpen zerbitzu bolondresa antolatzeko asmoa dugu jendeak horrela eskatuz gero, Ipar euskal herriko kideen kasua izan litekeena esate baterako. Euskara hutsean diren hitzartzeetan, itzulpen bolondresa autokudeatua antolatuko dugu pegatinen bidez ,  denok jarraitu ditzagun gonbidatuen ekarpenak. Hala ere euskara erabiltzera gonbidatu nahi dugu jendea, horregaitik mahainguru guztietako aurkezleak elebidunak izango dira...galdera erantzunak euskaraz egitea posible egiteko, eta eztabaidak gaztelera hutseko bidea har ez dezaten. Eta euskarri idatziak euskaraz izateko saiakera egingo da holako mahainguruetan.Azkenik Frantzia eta Eskoziako partaideen hitzartzeak euskaraz jarraitu ahalko dira.
Irizpide feministak: Ekimenaren antolakuntzan eta egitarauan bertan, emakumeoi ukatu ohi zaigun presentzia bermatzeko ahalegina egin dugu. Egitarau osoa zeharkatzen duen irizpidea da, eta alde ludikoari lotutako artista ezberdinen kasuan emakumeen taldeei lehentasuna ematen saiatu gara.
Hornitzaileentzako irizpideak:Urriaren 24ko ekimena aurrera eramateko gremio ezberdinen kontratazioa egiteko garaian, irizpide ezberdinak adostu dira. Guztiak bete beharrekoa, Euskal herriko enpresa izatea litzateke.
Horretaz gain, betetzea ondo legokeen beste honako irizpideak adostu ziren, derrigorrean izan behar ez badute ere, zenbat gehiago bete, aintzat hartuko direnak:
-Irabazi asmorik gabeko enpresa/erakundea izatea. -Ekonomia sozial eta solidarioko enpresa/erakundea izatea. -Auditoria soziala urtero betetzen duen enpresa/erakundea izatea. -Bertoko produktuak edota ekologikoak diren produktuak ekoizten/saltzen dituen enpresa/erakundea izatea. -Euskara sustatzen duen enpresa/erakundea izatea. -Ingurumenarekiko konpromisoa duen enpresa/erakundea izatea. -Herri eragileekin elkarlanean ibiltzen den enpresa/erakundea izatea. -Moneta soziala erabiltzen duen enpresa/erakundea izatea. -Langileen eskubideak bermatzen dituen enpresa/erakundea izatea.

Bizi!

@Eleder_BuM   

2015/08/05

Bilbaoko kaleak (Gabriel Arestiren hitzak Rafa Ruedak kantatuak)

Hitzak bIHOTZ bAKARTIEN bLUBAren Armiarma altxortxuan batu doguz, Arestiren Bilbao atalean, literatura eskolan.
BILBAOKO KALEAK
Bilbaoko kaleak,
gora eta behera,
errekatik mendira,
bazuk artezak,
gehienak zeiharrak,
lurra estali da
exez eta gizonez,
gizonak leku batetik bestera
eramateko
makinez,
bizioz eta bekatuz,
'karitatez eta kriminez,
plaza biribilak,
zumardi zabalak,
zuek
niri
gogora
ekarcen didazue
nire asmo zaharra,
behin egin nahi izan nuen
eta
inoiz egin ez dudana
Autonomia,
Adiskidetasuna,
Bakea,
Libertatea,
Foruak,
maitatu ditudan gauzak
Urkijo ministroa,
Gardoki kardinalea,
Mazarredo almirantea,
Egia jenerala,
Arrikibar ekonomista,
higuindu ditudan gizonak,
kaleak,
kale mocak,
kaleak hemendik, hortik,
handik,
edonundik,

Gor beiara joateko gutizia sorcen zait barrenean,
bertan organizaceko
euskeraren salbazioa,
baina hemen geracen naiz,
kale arte hone tan,
milagro baten zai,
egunero bizarra kenceari ucteko
naikoa kurajerik
ez baitdut.'

Bizi!

@Eleder_BuM   


2015/06/09

2015/05/29

Guzan, aire freskoa Bermeon



Goiko bideoan kalejira kreatiboa, 2015eko hauteskundeen ataritan..
aire freskoa+giltza Bermeon. Tresna interesgarriak Egitura agorrak pizteko aukerarik bai?

Bizi!

@Eleder_BuM



2015/04/26

Gari Argi dabil. MaldanBera goaz! No space no time, Eutsiko diogu,...



Kanta puska. Hitzak Jon Maiak, musika, Garik-eta,...

Orain "MaldanBera", talde-lanean barriro aritzeko ilusioz (hor api17ko elkarrizketa) ei dabil Gari. Eta ederra izango dala, argi dugu!

Ederra hau be, Paperezko Kontzertuetan, entzuleak ere kantari jarriz,...
Eutsiko diogu, eutsiko diogu, eutsiko diogu beti! 
bihotzean nik badakit
eutsiko diogu beti!


@Eleder_BuM


2015/04/10

Jokaeratik jarrera (euskara) Pello Jauregi



Moti+Batu topaketan, Pello Jauregiren hitzaldi interesgarria, zorionez agertu zaiguna, gaur, sarean.

@Eleder_BuM

2015/04/09

Busti! (Kanaldudeko TB-saioa)

#ProgramaTUsarean Gune Irekia_api 24an Bilbon


#ProgramaTUsarean


Zer egingo dugu sarean-en 2015ean?
programaTUsarean
Zer entzun, ikusi, ikutu, sentitu, dastatu… nahi dugu sarean-en?
Gune honetan, zer gertatzea nahi dugu?
Zelan antolatu programazioa?
Zer egin gune hau norberaren eta auzoaren  beharren islada izan dadin?
Ideiarik bai?

FORO ABIERTO | GUNE IREKIA | OPEN SPACE | FORUM OUVERT
sarean bere ateak zabaltzen ditu berriro udaberrian eta hori dela eta burubelarri gabiltza 2015eko programazioa sozio-kulturala  osatzen. 
Elkarlaguntza eta parte-hartuz gune honen balioa eraiki dezagun denon artean. Apirilaren 24an izango den sorkuntza eta ausnarketarako foro irekian parte hartzera gonbidatuta zaude.
Foro irekia auto-antolatua, parte hartzailea, sortzailea, armoniko eta xumea izango da. Denon artean agenda diseinatuko dugu topaketaren hasieran. 
#ProgramaTUsarean delakoan zure intereseko gaiak proposatu eta gainontzekoek aurkeztutakoetan parte har dezakezu, baita zure proposamena zein ordutan nahiko zenukeen zehaztu. Talde txikitan eta ordubeteko 3 saiotan lan egingo dugu.




NON: San Frantziskoko Udaltegian (Mariaren Bihotza plaza, z/g)
mapa ikusi
NOIZ: apirilaren 24an, ostirala, 16:00etatik 21:00era (sartu-irteteko aukeraz)
15:30etatik han izango gara zuen harrera egiteko
Umeekin zatoz? Ederto! Zainduko ditugu
Gurekin harremanetan jartzeko: sareanelkartea@gmail.com helbidera idatzi edo
676 39 59 55 / 609 37 09 94 telefono zenbakietara deitu
eman izena
sarean zer da? joan den mendeko 70. hamarkadatik Mariaren Bihotza Plazan
kultura eta auzo elkarteek eutsitako ibilbide solidario, sortzaile 
eta integratzaile bati jarraipena eman nahi dio.
Proiektu sozio-kultural honen inguruan elkartu dira 
San Frantzisko - Bilbo Zaharra - Zabala auzoetan diharduten 
zenbait eragile sortzaile eta solidario. SAREANek aniztasun kulturalaz gozatzeko 
gune ludiko, esperimental eta didaktikoa proposatzen du, 
komunikazioa eta elkarbizitza ardatz izango duena.

@Eleder_BuM

2015/03/12

Okela



Laster okelatar izango gara geu be. Eta zu?

Zer da Okela?

Hurrengo ekitaldiak

  • martxoaren 27an, V.amp: tradizioari buruzko solasaldia
  • apirilaren 17an Okelaren urteurrena ospatzen

Bizi!

@Eleder_BuM


2015/02/05

MaiteMuhinduz 15 (1.bilerarako gonbitea)

Egun on!

MaiteMuhinduz Gune Irekia dakargu aurten be, udabarrian Bizi Tokin (Behauze, Baxe Nafarroa izatekoa da, Mai 1-3 edo).

Parte hartu nahi duzu topagunea eratzeko prozesuan? Hau antolatzeko 1. bilera, aste bi barru. Oso aberasgarria izango jaku, gonbidatua zeu be!

Non: Bilbon, Boluntan (Erronda kalea 5en aurrez aurre, 7 kaleak). http://www.bolunta.org/donde_estamos.asp

Noiz: otsailaren 18an, asteazkena, 10:00-13:00


Bai, lasai, berbidali mezu hau ingurukoei,...

******
alo! invitad@ tú también a la 1ª reunión de preparación de MaiteMuhinduz 2015, Foro Abirerto sobre amores, relaciones, sexualidades,... a celebrarse 1-3 Mayo en Behauze (Baxe Nafarroa)

¿Dónde? Bilbao, Boluntan http://www.bolunta.org/donde_estamos.asp
¿Cuándo? 18 de febrero, miércoles, 10:00-13:00

¿puedes difundir este mensaje a quien le interese?

******

Bizi!


2015/01/28

OST3GUNAK (Gune Irekiko lagunen topagune laburrak, Café Marzanan, urtean 3)

Bihar, urtarrilaren 29an, estrainakoz, Bilboko Café Marzana-n...

OST3GUNEK: OST (Open Space Technology) eta fazilitazioan dabilen jendea, jan-edateko zerbaiten inguruan elkartzeko parada, elkarren barri izateko, nahsteko, sortzeko, asmatzeko,....

NOIZ: urtarrilaren 29an, 19:00-20:30 +…
NON: Café Marzanan (Bilbo)

Urtean beste 2 OST3GUN izango dira, maiatzeko (M28) eta urriko (U29) azken ostegunetan.

Oso ondo etorria zeu be!

Bizi!

@Eleder_BuM   
www.burumapak.blogspot.com  
www.flowandshow.blogspot.com
http://in-fluyendo.blogspot.com.es  
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

Jo ezak berriro Sam


Betiko aurpegi hutsalak kalea zeharkatzen,ezer adierazten ez duen zentzugabetasuna,eta ispiluko tipoa ez da haien ezberdina...Iraute hutsa ezin jasan, zerbaiti heldu behar,zoriona hor non dabil protagonismoan. nere idatzi guztiak, hutsaren hurrengoak...Irentsi nahi ez, baina onartu behar,jo ezak berriro, Sam!Zu zara eusten nauen bakarra, berriz ihesi zure bila,negar eragin didan bakarra, droga perfektua,herriko kumerik zoragarriena,nere taupaden motorra.Marta Sanchez aldizkarietaneta George Dann txiringitoa...Irentsi nahi ez, baina onartu behar.jo ezak berriro, Sam!Zu zara eusten nauen bakarra, berriz ihesi zure bila,nere maite rock and rolla!Irentsi nahi ez, baina onartu behar.jo ezak berriro, Sam!Zu zara eusten nauen bakarra, berriz ihesi zure bila.Negar eragin didan bakarra, droga perfektua,herriko kumerik zoragarriena,nere taupaden motorra,nere maite rock and rolla!
Irratian elkartzen gara, Berbaz saioa egiteko aste birik behin edo. Berba gitxi holangoetan alkarrekin, baie kanta-opari ederrak beti-beti! Merzi, Ibon Burgoa, krak :-)!!!

Eta beste perla eder bat, orduko sasoiki Ametsetan (Julio Kageta):



@Eleder_BuM   
www.burumapak.blogspot.com  
www.flowandshow.blogspot.com
http://in-fluyendo.blogspot.com.es  
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz





2015/01/13

Euskalherria´s Sketchcrawl

Gorka Belaskoren (hemen beragazko irrati elkarrizketa, 2011koa) eskutiko informazio interesgarria oso, Euskalherria's Sketchcrawl taldearen izenean...


"Balmasedak 46th World Wide Sketchcrawla hartuko du 2015eko urtarrilaren 24an.
  • Zer da Sketchcrawl?  Mundu mailan egiten den deialdi bat eta txoko ezberdinetatik lotzen gara nazioarteko forumera, sareen bitartez, bertan munduko izkin guztietara zabalduz eta txoko oso ezberdinetan egindakoaz gozatu, ikasi, trukatu. Zuzenean taldeka marraztu, baina norberak bere ekarpena egiten du, gero sareratzeko, mundu zabalera irekita.
  • Hasi dira leku ezberdinetako deialdiak agertzen: Los Angeles, Tokyo, Palermo, Gouda, Nuremberg, Lille, Luzerna, Atlanta,… eta Balmaseda
  • Azken Sketchcrawlean 60tik gora lekutan elkartu ziren taldeak: Calgary (Canada), Los Ángeles, Florida (AEB) Paris, Tolosa, Avignon (Frantzia), Laussane (Suitza), Tokyo (Japonia) Milano (Italia) Seoul (H. Korea), Brisbane (Australia), Oslo (Noruega) Nouakchott (Mauritania) Madrid, Málaga (Espainia) München (Alemania) Aveiro (Portugal) Santos (Brasil) Poble Sec (Catalunya) Santiago de Compostela (Galiza), Mumbai (India) Viena (Austria)…
  • Euskalherria´s Sketchcrawl taldea 2011an jarri zen abian, Iruñeko bi marrazkilarik bultzatuta, Ana García de Pablo eta Edurne Iriarte, Bergarako Pili Azkaraterekin elkartu zirenean bidai koadernoei buruzko ikastaro batean. Euskal Herria hartzen du berezko eragin eremu gisa eta inolako egiturarik gabekoa, sare ezberdinen bitartez antolatzen da eta bazkaldu osteko bileretan adosten ditu erabakiak.
  • Balmasedan izango da partaide batek bertan antolatzeko ardura hartu duelako. Holan erabaki zelako Eibarreko bilkuran eta Enkarterriko partaide batek eskualde honetara ekartzeko ardura hartu baitzuen. Hori da talde honek mantentzen duen berezitasuna. Hurrengo deialdia Donibane Garazin izango da.
  • Balmasedak baliabide anitzak ematen baititu oso eremu txikian, ondarea, ibaia, zubiak, elizak, eraikinak, azoka, bizitzaz beteriko kaleak, jendearen joan-etorriak, tabernak, trenbidearen azpiegiturak, … Gainera BoinasLa Encartada Museoan egingo dute arratsaldeko saioa, bertako jatetxean putxera bazkaldu eta gero. Ehun urte baino gehiago duen lantegia, uraren indarrak mugitzen dituen tresneria
  • Oso jatorri ezberdinetako partaideak dira honetara hurbiltzen diren marrazkilariak: Arrasate, Artzentales, Bergara, Ea, Elgoibar, Elorrio, Laudio, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñeatik izena eman duten 43 marrazkilariak daude momentu honetan parte hartze zerrendan. Orain arteko jendetsuena izango da deialdi hau.
Honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, EhScrawl-ekoei deitu: 637-173-805. Eskerrik asko arretagatik. Gorka"